Eusko Ikaskuntzak edo beste hirugarren batzuek, beti ere hezkuntza-, enpresa-, gizarte- edo, kultura-esparruentzako interesgarri balira edo, orotara, euskal gizartearen garapen osorako beharrezkotzat jo izango liratekeenetarako, egindako kultura- eta zientzia-edukiak lituzketen ekoizpenek beste euskarri teknologiko edota sare telematikoen bitartez hedatu zitezen Euskomedia Fundazioa sortu zen.
Euskomedia Fundazioak bere eratze unean ezarritako ekimenen artean hurrengoak azpimarratu zitezkeen:
- Hedapen telematikorako egitasmo eta proiektuak diseinatu, kudeatu, garatu eta gauzatu.
- Ezagutzaren transferentzia digital eta telematikoa sustatu, lagundu, erraztu eta bultzatu.
- Antena hedakuntza eta prospektiba, heziketa eta informazio ekintzak babestu, sustatu eta egin, eta baita edukien hedakuntza eta hedapenean laguntza, diseinu eta dokumentazio zerbitzuak eskaini ere.
- Fundazio-helburuen gauzatze egokirako beharrezkoa litzatekeen kudeaketa atal eta laborategi, institutu, eta beharko liratekeen entitate guztiak sortu eta, hala balegokio beraietan parte hartu ere.
- Eta, oro har, Fundazioaren helburu nagusiaren eta bere xede denaren esparruaren baitan, gobernu-organoek agindutako zeregin guztiak gauzatu ditzala.
Eusko Jaurlaritzak Euskomedia Fundazioa Teknologiaren Euskal Sarearen baitan Teknologia-Agente lez aitortu du. Eusko Ikaskuntzak kudeatutako zientzia-, eta kultura-agiritegiaren zati garrantzitsu bat Eusko Ikaskuntzako Mediatekak bost urtetan zehar digitalizatze eta zentsatze lana egin ondoren, 2002aren amaian, hedakuntzarako, ikerketarako, eta ikasketarako zerbitzu ireki bezala Euskomedia Euskal Kulturarako Informazio-Sistema Sarean jarri zen.
Eusko Ikaskuntzak Euskomedia Fundazioa 2016ko uztailaren 1ean itxi zuen, eta funts guztien kudeaketa Eusko Ikaskuntzaren esku gelditu ziren.