Sortzaileak

Oteiza Embil, Jorge

Jorge Oteiza gipuzkoar itsasertzeko toki horretan jaio zen 1908ko urriaren 21ean. Berak idatzitako biografian, 1968an ezagutzera emana, Oteizak bere bizitzaren lehen urteei buruzko edozein erreferentzia mugatu egiten duen arren, baita nerabezaroa eta lehen gaztaroa ere, egia esan bere haurtzaroa, irudikapenezko mentalitate batetan ohikoa den bezala beti itzultzen da bere oroimenetara. Izatez, osaba batek opari gisa eman zion ezten batek harrien gainean etengabeko zuloak egitera eramaten zuela adierazi du Oteizak eta zizelkariak umetan espazioari begira egonaz, bere baitan murgilduta eta pentsakor, denbora asko ematen zuela adierazi digu.

Oteiza

Urte horietan sortzen da Oteizarengan denboraren bere ikuspegi berezia azaltzera ematen digun ideia, bai denbora historikoarena zein sormenezkoarena.

"Denbora -esan digu- etendako espazioa da".

Aldiz, Oteizak esandako horren aurkakoa den beste zerbait ere esan digu, baina poetikoki ez dio osagarri izateari uzten: "Espazioa etendako denbora da". Arte sortzailearen denboraz Oteizak honako hau adierazi du:

"Artista batek hogeita hamar urteko bizitza du: hamabost bideak aurkitzeko eta hamabost gauzatzeko" (1988).

1961ean zizelkariak emandako hitzaldi baten, Irunen, Ameriketatik itzuli ondoren garai batez bertan bizi izan zen, Arte Garaikidearen Astearen amaiera zela eta, Oteizak bere lehen urteak nondik norako eremuan garatzen diren ezagutzeko erreferentzia garrantzitsuak ematen dizkigu, neurri handi baten bere ondorengo jarrera sortzailea zehaztera etorriko direnak izanez.

"De muy niño -dio Oteizak-, en Orio, donde he nacido, mi abuelo solía llevarnos de paseo a la playa. Yo sentía una enorme atracción por unos grandes hoyos que había en la parte más interior. Solía ocultarme en uno de ellos, acostado, mirando el gran espacio solo del cielo que quedaba sobre mí, mientras desaparecía todo lo que había a mi alrededor. Me sentía profundamente protegido. Pero, ¿de qué quería protegerme? Desde niño, como todos, sentimos como una pequeña nada nuestra existencia, que se nos define como un círculo negativo de cosas, emociones, limitaciones, en cuyo centro, en nuestro corazón, advertimos el miedo de la muerte. Mi experiencia de niño en ese hoyo en la arena era la de un viaje de evasión desde mi pequeña nada a la gran nada del cielo en la que penetraba, para escaparme, con deseo de salvación. En esa incomodidad o angustia del niño despierta ya el sentimiento trágico de la existencia que nos define a todos de hombre y nos acerca de algún modo a uno de estos tres caminos de salvación espiritual que son la filosofía, la religión y el arte... El que se ha decidido concretamente en la vida por una de ellas y el que no se ha decidido también, hallará en los recuerdos de su niñez datos de una espontánea elección o inclinación por uno de esos caminos".

Bere autobiografian ez ditu Oteizak bere eskola-urteak gogoan izan, etengabe euskararen galerari buruzko ideia errepikatzen duen arren. Gipuzkoako Institutuan izan zituen bere ikasketa-urteak eta "jarrera intelektual eta moralaren eredu" bezala definitu duen Pio Barojaren bere lehendabiziko irakurketak, denboran zehar bere lehen hogeita hamarrekora garamatza, jada Donostian.