Kontzeptua

Balea-ehiza

Goi Paleolitikoan aurkitzen ditugu gizakiak balea kontsumitzen zuela egiaztatzen duten lehen datuak. Baleen irudiekin aurkitutako arte higigarriak eta animalia horien arrastoen agerpenak adierazten dute Harri Aroan gizarteak bazuela ugaztun horien gaineko ezaguera. Lekukotza horiek ez zaizkigu baliagarri aztarnategietan zuten presentzia itsas ehizaren ondorio zela berresteko, aitzitik, kostaldean lehorreraturiko zetazeoak behatu eta aprobetxatu izanaren seinale dira.

Lonja 2010
Lonja 1920-1924

Kostaldean lehorreratutako zetazeoak maiz aprobetxatu izan dira historian zehar. Ez dakigu noiz erabaki zuten itsasora irtetea ehizatzeko asmoz. Dena den, ehizarako arraun-ontzi txikiak nahikoa zirela nabarmendu behar da, euskal kostaldean mendez mende horrela egin baita. Gainera, artean jarduera hori orokortu gabe zegoenean, zetazeoak ez ziren aztoratzen gizakia ikusita.