Ver versión en euskera.
Egungo egoerari dagokionez Damen bateria zen tokian, hau da, gaur egungo paseo berrian, emakume donostiarrek ura hartzen zuten. Bertara iristeko bide bakarra bateria honetatik igarotzen zen eta horregatik, soldadu eta nesken arteko ustekabeko topaleku bihurtu zen Damen Bateria hau, bertan tertuliak eta taldetxoak sortzen zirelarik. Hortik bere izena. Gaur egun liburutegia aurki daiteke bertan.
Gobernadorearen bateriari dagokionez berriz, izen asko izan ditu denboran zehar, gobernadorea, Printze edo Printzesarena XVIII mendean eraiki zuten, lehorreko frentea gordetzeko. Geroago, XIX. mendean, itsasaldea ere zaindu behar zela konturatu zirenean, bere defentsarako sistema indartu zuten. Gaur egun natur txokoa aurki daiteke bertan.
Bestalde, Motako edo Urgulleko gaztelua dagoen lekuko eraikinean, Urgulleko Historiaren Etxea deritzon museoa aurki dezakegu. Bertan, gaztelua nahiz hiriaren historia azaltzen dira, bai eta antzinako garaietako objektuak ere.
- Al abrigo del monte Urgull. San Sebastián Turismo. [Fecha de consulta: 7 de marzo de 2016].
- Urgull. Donostia Kultura. [Fecha de consulta: 7 de marzo de 2016].
- LLANOS, Armando. Defentsarako arkitektura: Euskal Herriko gazteluak eta dorre gotorrak/Una aquitectura defensiva. castillos y torres fuertes del País Vasco. Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco , 2006. 9788445724330