Toponimoak

Zumaiako Flyscha

Etengabe geruza tuparrizale eta karedunak tartekatzen dira. Tartekatze hori Milancovitchen prezesioko (20.000 urte) eta eszentritateko (100.000 urte) klima- eta astronomia-zikloekin bat dator erabat. Astronomia-mugimenduek lurraren orientazioa eta eguzkiarekiko distantzia kontrolatzen dute. Orbita-mugimendu horiek lurraren klima kontrolatzen dute eta, aldi berean, klima horrek itsas inguruetako sedimentazioa baldintzatzen du erabat. Hori argi ikusten da Zumaiako harkaitzen tartekatzeetan (4. irudia). Tartekatze horiek Antartidako izotza halako lekukotza dira, baina milioika urteko erregistroetan aplikatuta.

4. irudia

4. irudia: Daniarraren eraketak zikloen segida erakusten digu argi eta garbi. Horietan Milankovichen prezesio-zikloa (20.000 urte) eta eszentritate-zikloa (100.000 urte) nabarmentzen dira. A) eszentritateko "ziklo eder" ezagunen xehetasuna. Pakete bakoitza 100.000 urteko eszentritate-ziklo bat da eta kareharri/tuparrizko 5 bikote inguruz osatzen da, lurraren ardatzaren prezesioa dutelarik ezaugarri nagusitzat. B) Eszentritate-zikloen ikuspegia daniarraren gainean. Haien zehaztapen argia lehen begi kolpean nabari daiteke eta, horrenbestez, baliagarri dira denboraren iragaitea zehazteko.