1930eko azaroaren 21ean Hernanin jaiotako konpositorea. 2004ko uztailaren 23an hil zen Donostian.
1954an apaiz ordenatu zuten, eta urte horretan bertan Urnietako kapilau-organista izendatu zuten, baita parrokia bereko koadjutore ere 1959an. Ondoren, 1985ean, Zumarragako Antiguako Ama Osasun Egoitzako kapilau izendatu zuten, eta bi urte geroago, Itxasoko parrokiako administratzaile.
- [VVAA]. Heriotzak = Apaizak: Zugasti Zubillaga, Jose Ignacio. Donostiako Gotzaindegiaren Aldizkari Ofiziala, 623, vol. 55, ago.-sep. 991, 2004.