Artikulugileak

Zubikarai Erkiaga, Juan Antonio (2004ko bertsioa)

1945ean Ondarroan jaiotako musika kazetari bizkaitarra.

Kazetaritza eta kritikari moduan dihardu Deia egunkarian, beste argitalpenetan noizbehinkako kolaborazioak egiteaz batera. Musika irakaslea ere bada. Musika munduan, irakaskuntza eta kritikaz gain, beka eta lehiaketen ebaluazioan epaimahaikide izan da, zenbait musika ekimenetan aholkulari lanak egin edota kontzertuetako egitarau, liburuen hitzaurre eta hitzaldietako idatziak egiten ditu. Hala nola, musikaren zientzia eta artearekin erlazionatutako udako unibertsitateko ikastaroetan esku hartu du. San Fernando Arte Ederretako Errege Akademiako kide urgazlea da.