Artikulugileak

Zubikarai Erkiaga, Juan Antonio

1945ean Ondarroan jaiotako musika kazetari bizkaitarra. 2015ko urriaren 1ean zendu zen.

Kazetaritza eta kritikari moduan lan egin zuen Deia egunkarian, beste argitalpenetan noizbehinkako kolaborazioak egiteaz batera. Musika irakaslea ere izan zen. Musika munduan, irakaskuntza eta kritikaz gain, beka eta lehiaketen ebaluazioan epaimahaikide izan zen, zenbait musika ekimenetan aholkulari lanak egin edota kontzertuetako egitarau, liburuen hitzaurre eta hitzaldietako idatziak egiten ziituen. Hala nola, musikaren zientzia eta artearekin erlazionatutako udako unibertsitateko ikastaroetan esku hartu zuen. San Fernando Arte Ederretako Errege Akademiako kide urgazlea zen.

1983az geroztik ofiziala bilakatu zen Athletic Club delakoeren ereserkiaren letraren egilea.