Kontzeptua

Zapurrak

Pertsonaia, Nafarroa Behereko, Lapurdi barnealdeko herrietako eta Nafarroako Luzaideko hainbat segizioetan, besteak beste, Kabalkadak, Libertimendia Tobera Mustrak eta Bestaberrin.

Pertsonai hau Euskal Herriko beste hainbat Alardetan ageri da, baita Europako beste zenbait tokitan. Napoleonen armadako zulatzailea izateaz gain, ohiko folklorean ageri den bezala alegia, pertsonai honek zerbait zaharragoa irudikatzen du: gizaki basatia. Bere itxura, erdia zurezkoa gizakia eta beste erdia artza izanik, bereziki islatzen da soinean daraman ilearen garrantzian (bizarra eta larruzko burukoa) eta eskuetan dituen objektuetan: aizkora Iparralden, aizkora eta zerra Hondarribian eta, zenbaitetan, borra Europan barrena. Bere amantal dotoreak maisu-langile baten itxura ematen dio,antzinako sinbologiaz edertua baitago.

Ez daukate ereduzko janzkera finkoa. Baina hala ere badituzte zenbait osagai komunak: bizarra, ispiluz edertzen duten antxume edo ahuntzaren larruz eginiko buruko altua (40 zm gutxienez), zenbaitetan, baita santuen irudiekin, euren amantala luzea, askotan erlijioaren inguruko osagaiez dotoretua eta gorputzaren aurrealde osoa hartzen duena, egurrezko aizkora, eskularruak eta zinta eta kaskabiloz hornitutako abarkak. XX. mendearen hasieran alkandora zuria darama soinean, kolorezko banda zeharrean duela, soin-uhalaren funtzioa betetzen alegia. Galtzetako zangoetan, kanpoaldean elkarri lotutako kolorezko zintak eta kaskabiloak dauzkate. Militarren antzeko jakak batzuetan sorbaldakoak dauzka, kolorezko marrekin. Zenbait kasutan burukoari 20 zm-ko luma-motots gehitzen diote, Frantziako koloreekin edertuak. Luzaiden bakarrik kartoizko buruko altua daramate kolorezko oihalez edertua.

Segizioan beti biren multiploan biltzen dira, sei lagun batu arte, edo gehiago. Bi ilaratan kokatzen dira, ibiltzen hasten dira eta dantzan egiten dute. Bestaberri egunean ere militarren guardiak betetzen zuen antzeko funtzioa jokatzen dute.

  • HÉRELLE, Georges. Etudes sur le théâtre Basque, Le Théâtre comique. Paris: Librairie Honoré Champion, 1925.
  • GUILCHER, Jean Michel. La Tradition de danse en Béarn et Pays Basque français. Paris: Maison des Sciences de l'Homme, 1984.
  • URBELTZ, Juan Antonio. "Alardeak". Bertan, n°8. Donostia.