Arkitektura

Varona Dorretxea. Villanañe

Arabako Foru Aldundiak Varonatarren multzoa zaharberritu zuen 1996. urtean eta gaur egun bisita daiteke. Barruko gunea hiru ataletan banatzen da: dorrearen eta jauregiaren barnea, museoa eta Varonatarren zuzeneko oinordekoen etxalekua.

Arabako probintzian dorretxe antzekoak, baina exentoak, aurki daitezke, Fontechan, Mendietan, Delikan edo Zuazan. Dena den, arkitektonikoaren ikuspuntutik Varonatarren multzoa Mendozaren dorretxean oinarrituta dagoela esan daiteke.