Konposatzaileak

Urrutia Rasines, Isabel

Konpositore bizkaitarra, 1967an Algortanjaioa.

Konposizio, piano eta pedagogia musikaleko ikasketak Bilboko Kontserbatorioan burutu zituen. Gero Madrilera jo zuen orkestra zuzendaritza ikasi eta konposizioko ikasketak osatzeko asmoz. Francisco Escudero eta Jose Luis Campana-rekin osatu zuen bere prestakuntza.

Txistu eta danbolinerako idatzi zuen Gogoan lana eta Bizkaiko "Berzistu Elkartea"-ren Konposizio Lehiaketan saritua suertatu zen 2001ean.

Bere lanak leku ezberdinetan interpretatuak izan dira: Euskal Herrian -Bilbao, Leioa, Durango, Gasteiz, Iruñea-, Madril, Alakant, Murtzia, Frantzia -Paris, Gyf-Sur-Yvette, Aix-en-Provence, Aulnay-sus-Bois-, Holanda, Alemania, Argentina, Txile, etab., eta XX. mendeko Musika Jaialdia, Musika Garaikideko Zikloa eta Emakumeentzako Musikaren Lehen Astea bezalako jaialdietan. Era berean, Parisko Ensemble Arcema-rekin Argentina eta Txilen barrena bira egitera gonbidatua izan da, musikari buruzko hitzaldiak eman eta marinbarako idatzi zuen Mara-Mara obraren entseguetan lan egiteko asmoz.

Armonia, musiken formak, kontrapuntu, fuga, konposaketa eta orkestrako irakasle izan da "Juan Antxieta" Musika Eskolan eta 1995etik armonia eta konposizio-oinarriko irakaslea da Bilboko Kontserbatorioan. Era berean, Arte Ederretako Fakultatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen Unibertsitate Eskolan musikari buruzko hitzaldiak eman izan ditu.

1997-1998 bitartean "Bilbo Hiria Irratia"-an musika klasiko eta garaikidea zabaltzeko programa batean kolaboratzaile izan zen.