Sendagileak

Urrutia Guerezta, Luis

1897an sortu, eta Donostiako Orfeoiak ohorea du bere ibilbide luzean Espainiako abesbatza-elkarterik garrantzitsuentzat hartua izatearena. Bere errepertorioan ehun bat obra sinfoniko-koral ditu, bai eta operako eta zarzuelako berrogeita hamar bat obra, eta folklore- eta polifonia-lan ugari ere.

Mende luze batean zehar, abesbatza amateur baten espirituari eutsi dio, baina hori bai, urtean batez beste 35 edo 40 kontzertu eskaintzeko gaitasuna duen dedikazio profesionalari esker. 1987tik Jose Antonio Sainz Alfaro da zuzendaria, eta haren aurretik Secundino Esnaola, Juan Gorostidi eta Antxon Ayestaran izan ziren.

Maiz hartzen du parte Espainiako musika-jaialdi garrantzitsuenetan. Beti izan da Donostiako Musika Hamabostaldian; hark Urrezko Domina eman zion 1997an, eta zortzi aldiz soilik huts egin du lehenengo musikaldia izan zenetik. Urte berean, Granadako Musikaldiak ere domina eman zion ekimen horri "garrantzia artistiko eta profesionalagatik, eta ekimen horrekin zuen urteetako loturagatik". Santanderkoan hogeita hamahiru aldiz esku hartu du gaur egun arte. Kanarietakoan ere gehienean parte hartu du, eta han berak eman zien amaiera 2007 eta 2008ko edizioei Rattle eta Muti-ren zuzendaritzapean, hurrenez hurren. Peraladako eta Cuencako musika-jaialdietan ere parte hartu izan du.

Europako hainbat musika-jaialdietatik ere gonbidatu izan dute; nabarmentzekoak dira: Salzburgo (1999); Montreux (1999); Rhin-eko alemaniar lehiaketak (2002) eta Rhur-eko Hirurtekaria (2002 eta 2004); Lucernako Jaialdia (2003), Parisko Saint-Denis musika-jaialdia (2006) edo Frantziako Les Chorégies d"Orange-eko Jaialdia (2008). 2003an parte hartu zuen Moreliako Musika Jaialdian ere (Mexiko).

Nazioartean nabarmentzekoak dira emanaldi hauek: Berlinen, bertako Orkestra Filarmonikoarekin eta Claudio Abbado-ren zuzendaritzapean Silvesterkonzert-en (1997); Verdiren heriotzaren mendeurrenean italiar konpositorearen Requiema eta Barenboim eta Berlingo Filarmonikoarekin Bruckner-en Meza Fa minorren (2001). 2004an abesbatzak itzuli bat egin zuen Holandan Hagako Egoitzako Orkestrarekin, haren mendeurrenean; 2006an Caracasera (Venezuela) bidaiatu zuen eta han Beethovenen Bederatzigarrena interpretatu zuen Claudio Abbado-ren zuzendaritzapean eta Venezuelako Gazteen Orkestra Sinfoniko Nazionalarekin; han Barenboim-ek zuzentzen duen West Eastern Divan-en Orkestrarekin hasitako lankidetzak orkestraren nazioarteko biraren lehen hiru kontzertuak izan zituen emaitza 2006an eta beste kontzertu bat 2009an. 2007an kontzertua eskaini zuen Vienako Musikverein-go Urrezko Aretoan Vienako Sinfonikoarekin. 2009an Parisko Pleyel aretoan aritu zen Frantziako Tolosako Kapitolioaren Orkestra Nazionalarekin, Tugan Sokhiev-en zuzendaritzapean; urte berean, Frankfurteko Alte Oper-en estreinatu zen Paavo Järvi maisuarekin eta Frankfurteko Hr Sinfonie Orchester-arekin.