Monarkia eta noblezia

Teobaldo I

Frantziako ondasunak defendatzeko erreinutik kanpo pasatako egonaldi luzeek, Gregorio IX.ak 1234ean zabaldutako gurutzada gehitu zitzaion, Lur Santuan 1239 eta 1240 urteetan gelditu zelarik. Politika nazionalari zegokionez, 1242an Iruñeko apezpiku zen Pedro Jimenez de Gazolazekin auzitan sartu zen, hiriburuko aldi-baterako jurisdikzioak eta Oro eta Monjardineko gazteluak zirela eta, bera hil zenean oraindik konpondu gabe zeuzkan arazoak. 1242 eta 1244 artean Ingalaterrako koroaren aurkako Gaskuñako matxinada babestu zuen. Eskualde hartako inguruko jauntxo askok, Urt hiribildua bezalaxe (1243), bere babesa eskatu zuten, Nafarroak bostuz bestalde zeukan presentzia sendotu zelarik horrela. Basailu-jaurespena eskaini zioten Zuberoako bizkondeak, Agramont-eko jaunak, Sault, Hazparne eta Senpereko jaunek, halaber ingelesaren basailuek, tartean Ramon Arnaldo de Tartas, Garris-ko gaztelua eta Mixa eta Ostabarets lurrengatik. Barne ordenean, gobernu eta zerga sistema berrantolatu zituen Champagne-ko ereduak jarraituz; Merindadeak sortu zituen, administrazio barruti berriak ohoreen erregimen tradizionalekin batera existitu ziren, Kantzilertza eta errege ondarea ere berrantolatuz. Erregealdian sarrera eta gastuen urteko erregistroetan oinarritua kontabilitate sistema sartu zuen, petxak bateratuz eta kontzejuek dirutan ordaintzen zuten gorako kantitate batean globalizatuz. Arlo honetan, Teobaldo Ik, aurreko bi Antxoen legegintza eta administrazio arrazionalizazioaren prozesuarekin jarraitu zuen.