Petrikiloak

Telleria Arrieta, Jose Francisco

Petri. "Petriquillo" petrikilo famatuaren eta Josefa de Arrietaren semea, Zeraingo (Gipuzkoa) "Arene" aitaren baserrian jaioa. Bere aitaren oinordekoa izan zen baserriko petrikilo lanbidean eta jaioterriko alkatetzan, 1833an. Orendaingo Josefa Ignacia Lizarribar Arteagarekin ezkondua, 1880an hil zen.

Erref. Barriola, I.: El Curandero Petrequillo, Salamanca, 1993.