Kontzeptua

Siloa

J.A. Quirós irakasleak bi motatako siloak bereizten ditu, neurriaren arabera21:

  1. Silo txikiak, 2 eta 12 hl bitarteko edukierakoak, hau da, 200 eta 1.200 litro labore gordetzeko modukoak.
  2. Silo handiak, 20, 40, 50 edo 60 hl-koak, 2.000 eta 6.000 litro labore gordetzeko edukierakoak.

Esan bezala, Marokoko silo gehienek (han matmura deritzenek) 0,8 m inguruko diametroko ahoa izaten zuten; eta 3 metro inguruko barne diametroa, eta 5-6 metroko sakonera. Edukiera aldakorra izaten zen, baina 1.000 kilo labore gorde zitezkeen handienetan, eta, beraz, A taldekoak ziren.

Quirósen iritzian, garai hartan urtean 32 hl labore beharko lituzke 8 edo 10 kideko familia batek elikatzeko; hau da, 3.200 litro inguru, 3,2 m³-ko silo batean edo metro kubikoko 3 silo txikitan gorde zitezkeenak.

Matematikari jarraituz, beraz, esan daiteke siloko m³ bakoitzean 2,5-3 lagun urte osoan elikatzeko adina labore gorde zitekeela (buruko 320 eta 400 litro bitarte labore kontsumituta).

Ikus Galipentzuko Siloak.

21QUIRÓS CASTILLO, Juan Antonio: La génesis del paisaje medieval en Álava: la formación de la red aldeana, Arqueología y Territorio Medieval, Jaengo Unibertsitatea, Jaén, 2006, 67. or.