Eskolak

San Jose ikastetxea. Azkoitia

Ikasturte hasiera urriaren 10ean izan zen. Ikasle kopurua igotzen ari zen eta hiru hilabetetan 90 ikasle zituen eskolak. Arrakasta hain handia zen, non 1905eko abuztuan Zuzendariak beste Anaia bat eta beste gela bat udaletxeari eskatu zizkion. Gainera, guraso batzuek eskola publikotik semeak atera zituzten eta Anaien eskolara eraman zituzten. Udaletxean Anaiekin pozik zeudenez berehala Anaien eskariak onartu zituzten. Ordea, herriko egoera akademikoa oso berezia bihurtu zen, hau da, maisu nazionalak lehenengo pisuan zeuden eta beheko solairuan Anaiak. Espero dezakegunez, lehenengo istiluak oso azkar hasi ziren eta egoera jasanezina bihurtu zen. Udaletxeak gertatzen ari zena oso ondo ulertu zuen eta beste lokal bat eskaini zien Anaiei 1906ko hasieran, baina Anaiek aulki, mahaia eta armairu berriak erosi behar izan zituzten.

Lehen aipatu dugunez eskola honetan ikasleek kuota sinboliko bat ordaindu behar zuten eta horretarako adinaren arabera sailkapen bat antolatu zuten, hau da, sei urtetatik zortzi urtetara 1,50 pezeta ordaindu behar zuten, zortzi urtetatik hamar urtetara 2 pezeta eta hamar urtetatik hamabi urtetara 3 pezeta.

Curriculumari buruz ez daukagu informazio handirik baina badakigu 1918 urtean goiko kurtso bat antolatu zutela udaletxeak eskatu zielako. Goiko kurtso hartan Gaztelaniaz, Aritmetika, Geografia, Geografia, Frantsesa eta Marrazketa Lineala eta Artistikoa izan ziren irakasgaiak, baina Anaiek ezi izan eman udaletxeak eskatutakoa. Izan ere, goiko kurtso horren ordez gau eskola bat sortu zuten, non Kontabilitatea eta Frantsesa ikas zitekeen.

Azterketak uztailaren bukaeran egiten zituzten eta herriko batzordeak parte hartzen zuen. Ikasleek, azterketak, bukatu ondoren, Alkatearen opariak jasotzen zituzten. Gainera, emaitzak ikusi ondoren, Udaletxeak gutun bat bidaltzen zion Zuzendariari non Anaien lan ona egindakoa eskertzen zioten. Lehenengo hiru bosturtekotan irakasle gehienak frantziarrak ziren, baina euskaldunak, Baionan, Ustaritz edo Mauleonen jaio zirelako. Besteak gipuzkoarrak ziren, zarauztarrak, zumaiarrak usurbildarrak, zestoarrak edo donostiarrak. Zergatik azpimarratzen dugu hau? Ba, Azkoitian lehenengo bokazioak sortu zirelako eta ondorio garrantzitsu bat ateratzen dugulako: Anaiak gazteak eta euskaldunak ziren eta nahiz eta beste Anaiak frantsesak izan, hauek klaseak gaztelaniaz ematen zituzten legeak agintzen zuelako.