Kontzeptua

Pazkoak

Aste Santuaren zikloan Larunbat Santua egun garrantzitsua da. Herritarrak elizara joaten ziren bedeinkatutako ura sartzeko erabiliko zituzten ontziekin, eta aldez aurretik bedeinkatutako suarekin batera, beren etxeetara eramaten zituzten etxea eta bertan bizi zirenak babesteko eta zaintzeko. Guzti honi beste hainbat ekitaldi gehitu behar dizkiogu, hurrengo egunean, Pazkoa asteko Berpizkunde Igandean alegia, izaten den ekitaldi gorenaren atarikoak direnak. Horren adibide Gurutze-bidea edo prozesioak dira, besteak beste. Komunitateak bi egun hauek, larunbata eta igandea, aukeratzen ditu, abesti baten bitartez eskean dabilen taldeko kideei jakiak emanez laguntza nolabait emateko.

"Martzak" bezala, "Pazkoak" inguru geografiko berean ospatzen dira. Soba Bailara (Kantabria) mugakidean, erkidego horretako herri askotan bezala, festa hau eredu berari jarraiki ospatzen dute.

Bizkaiko herrien kasuan aipatu dugun moduan Berpizkunde "Pazkoak" daude, baina beste tankera batzuetakoak ere badaude, Gabonetako, Urteberriko edota Erregeetako "Pazkoak" esate baterako. Abestiak kantatzen dituzten diru-biltze ibiltarien tipologia gehienak Kantabrian aurkitzen dira.

Leku batzuetan neska gazteak, besteetan mutil gazteak. Are gehiago, Lanestosan beste garai batean Pazkoa Igandean gauean gizonak dirua biltzera ateratzen zirela gogoratzen da. "Pascuero" izenez ezagutzen zituzten eta emakumeak izanez gero, berriz, "pascuera" izenez.

Festa ospatzen den data urtaro klimatologikoen prozesu ziklikoan funtsezkoa da. Kasu honetan, udaberriaren hasierak ez du urtaro batetik besterako aldaketa bakarrik adierazten, adin maila batetik besterako jauzia ere markatzen baitu; bizitzaren zikloa da, Lehen Jaunartzean edota loreen hilabetea bezala ezaguna den garaian egiten diren "maiatzeko" diru-biltzeekin gertatzen den moduan.

Jantzien kolore zuri orbangabeak garbitasuna adierazten du, haurren munduaren berezkoa dena. Apaltasuna, birjinitatea eta gaiztakeria falta. Adjektibo hauetan taldeko kideen lañotasuna oinarritzen da, besteak beste.