Kulturalak

Pasaiako Udalaren Musika-Fundazio Publikoa

1997 urtean Illumbe Elkarte Musikalak bere 25 urteurrena osaptu zuen. Horretarako, hainbat ekintza antolatu zituen urte osoan zehar. Horien guztien artean hona hemen aipagarrienetariko batzuk:

  1. Xabier Jacinto konpositore trintxerpetarrari abagunerako musika-lan berezi bat egiteko mandatua egin zitzaion: Illunberen Urriko Kantata, hain zuzen.
  2. Paco Rabanne jostun ospetsua Urteurreneko Ohorezko Batzordearen aurkezpenera joan zen; gainera, bertako lehendakari izatea onartuz.
  3. Kontzertuak eta erakusketak.
  4. Herriko jaietan parte-hartzea (Kaldereroak, Inauteriak,...), betidanik egiten zuten bezala.
  5. Hitzaldiak eta mahai inguruak.
  6. Hainbat jaialdien antolakuntza: Trikitixaren Astea, Trintxerpetko Abesbatzen I. Astea, Trintxerpeko Musika Banden Eguna, Musikaldi 97 edo Euskal Herriko Musika Eskolen Lehen Topaketa.
  7. Horretaz gain, inguruko hainbat elkarte eta erakundeen laguntza izan zuten ere.