Ekonomikoak eta sozialak

Otalora

Mondragon taldeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa da Otalora. Aretxabaletako (Gipuzkoa) Aozaratza auzoko Otalora jauregian dago kokatuta, eta korporazioko zuzendariei eta organo sozialetako kideei etengabeko prestakuntza emateko zerbitzua izatea bilatzen du.

Eremu ezberdinetan dago banatuta:, Zuzendari Garapeneko arloa eta bestetik Kooperatiba Garapenerako arloa.

Zuzendari Garapenerako arloaren jardueraren xedeak bi dira: Mondragon Korporazioak zuzendarien gaitasunen inguruan eskatzen duenari erantzutea eta zuzendarien garapen profesionalean eta pertsonalean laguntzea.

Arloaren baitan, Zuzendari Garapenerako zerbitzua dago eta Gestio Korporatiboaren Ereduarekin bat eginik, kargu hauei erantzuteko zerbitzua da:

  1. Lehendakariordeak eta gerenteak, beren beharrak zein laguntzaileenak planteatzen dituztelarik.
  2. Zuzendariak eta zuzendari izan daitezkeenak.

Zerbitzu hau gauzatzeko, Otalorak bi jarduera ildo eskaintzen ditu: zuzendarien mugikortasuna eta hautaketa egiteko laguntza, eta prestakuntza-garapenerako programen eskaintza, Mondragon korporazioko zuzendariaren profilaren arabera diseinatua.

Otaloraren bigarren eremua, Garapen Kooperatiboaren arloa da eta bere jardueraren helburuen artean, bazkide langileen artean kultura kooperatiboko kide izatearen zentzua sustatzea eta organo sozialetako kideei zerbitzua eskaintzea, beren rola zuzen betetzeko etengabeko prestakuntza izan dezaten.

Pertsona ezberdinei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dira:

  1. Organo sozialetako kideak (Kontseilu Errektorea eta Kontseilu Soziala), arautegi kooperatiboaren esparruan definitutako eginkizunak betetzen dituztenak.
  2. Bazkide langileak, beren izaeragatik nortasun kooperatiboan partaide baitira, eta hori bizirik mantendu eta etengabe garatu behar baitute.

Halaber, hiru jarduera ildo garatzen dira Otaloraren zerbitzuetan: heziketa kooperatiboa, organo sozialetako kideen prestakuntza eta harrera programak.

  • Web orria Otalora [Kontsulta data: 2012ko urtarrilak 11].