Dantza

Oñatiko Dantzak

Baitaratzen duen historia politiko luzearen berezitasunaren harira (Oñati ez zen Gipuzkoako Probintzian sartu XIX. mendearen erdialdera arte), udalerriak ondare-aberastasun itzela du, bai eraikin historikoei so, bai herri-kulturari erreparatuz. Ezinbestez aipatu beharrekoa da Gorpuzti eguneko prozesioa eta, haren baitan, egun horretako dantzak, euskal koreografia tradizionalaren barnean oso bereziak direnak.

Eukaristiaren Sakramentuaren inguruko liturgia-adierazpen goren modura, Gorpuzti eguna Urbano IV Aita Santuak finkatu zuen 1264an, Transiturus de hoc mundo buldaren promulgazioaz Aita Santuak San Buenaventura eta Santo Tomas Akinokoari agindu zien egun horretako ofizioa eta meza konposatzea. Aipatu ohi denez, azken horrek bere testuak errezitatzen zituen bitartean San Buenaventura bereak irakurtzen hasi zen, hobeak zirelakoan. Urbano IV Aita Santua goiz hil zen eta, ondorioz, ez den ludi katolikoan finkatu. Vienako Kontziliora bitartean (Clemente V. aren Aitasantutzan), 1311. urtean, ez zen Urbano IV. aren bulda berretsi. Ordutik, katolikotasunaren eremu zabal osoan ospatzeko agindua ezarri zen.

Bulda zorroztasun osoz betebeharraren betebeharraz Eukaristiaren omenaldiak herri-kulturaren adierazpide bikainak utzi zituen (horren adibide da Oñati), Historia Sakratutik hartutako pertsonaiez, gremio-dantzez, kartoizko zaldiz, erraldoiz, buruhandiz eta itzelezko munstroz beteriko sinbolismo aberatsaz apainduak.

Gorpuzti egunaren jaialdia Sakramentura Igotako Kristoren gorespena da, Ekisainduaren alegoriapean. Ihien (ihiak, ixaak) eta erreka edo zingira ertzetako bestelako belarren ohiko mozketa oso interesgarria da, izan ere, espazio populatuaren mugakide diren basoetarako txangoa dakar, urte-sasoi horretan oso gogaikarri suertatzen diren eltxo eta bestelako euli odoljalez beteta egoten direnak.

Oñatiri dagokionez, XVI. mendearen azken herenera arte ez ziren idatzi Hamabi apostoluen Kofradiako arau eta estatutuak, aurretiaz Sakramentu Txit Sainduaren gurtza sustatu zuten taldeen ahaleginak bertan behera utzi zituena. Estatutuetan Kristo, Ama Birjina, San Migel Arkanjelua eta hamabi apostoluak irudikatzen dituzten pertsonaiak aipatzen dira, baina dantzarien inguruan ez da deus esaten, nahiz eta ordurako prozesioetako partaide izan, 1560. urteaz geroztik. Gaur egun, dantzariak eta apostoluak (San Migel buru dela) dira prozesio horretako elementu nagusiak. Dantzariek kotatxoa beztitzen dute eta kriskitinaz hornituta daude. Hala euskal dantza tradizioko irudi bitxienetakoa osatzen dute.

Prozesioaren sarreran protokolo oso berezia egiten da. Goizeko lehen ordutik dantzariak eta txistulariak prozesioan parte hartzen duten irudien laguntzaile izaten dira. Irudi horiek gordetzen diren lekuetatik parrokia-elizaraino eramaten dira prozesioan. Bertan, erdiko nabean paratzen dira lerrokatuta. San Migel Arkanjeluaren irudia da azkena iristen, herriko zaindaria. Irudiaren aurrean taldeak bere izena daraman dantza egiten du: San Migelen zortzikoa edo San Migelen kontrapasa (Donostiako zortziko ere izendatzen da). Dantzan zehar, koreografia-sarreraren ostean, dantzariek txapela kendu eta eskuan dutela agur egiten diote San Migeli. Ondoren, kriskitinak hartuta, Donostiako zortzikoa dantzatzen dute 5/8 erritmoan.

Dantza horrekin koreografiaren zati garrantzitsuena hasten dela esan dezakegu: Santa Ana komentuaren aurreko larrean dantzariak kriskitinak joz eta San Migel Arkanjelua islatzen duen irudiaren (eta beste apostoluen nahiz prozesioan ateratzeko behar bezala beztitutako gainerako pertsonaien) ohorez dantzan mugitzen dira. Dantzan zehar paseoa eta dantza txandakatzen dituzte aurre-atze eginez dantzariek, betiere, kriskitinen dilindara lagun. Prozesioa amaitzean eta parrokia-elizara itzuli aurretik, Foru Plaza une garrantzitsu baten lekuko da. Prozesioaren bi lerroak alboetan atsedenera erretiratzen diren bitartean, Kustodia baitaratzen duen palioa udaletxeko arkupetik hurbil paratzen da. Sakramentu Txit Sainduaren aurrean dantzariek banakoa (antzina San Migelen edo Donostiako zortzikoa) dantzatzen dute. Omenaldia amaitzeko, belaunikaldi hunkigarri eta ikusgarria eskaintzen dute. Jarraian San Migel hieratikoki aurreratzen da plazako beste muturretik. Hori da une gailena. Sakramentura iritsita, energia handiz, agur egin eta biraketa itzela egiten du, orpoak bermatzean bizkarreko hegalek eta kasketeko lumek dardara egiten dutelarik haren inguruan. Haren traje eta armadura ikusgarriekin promesak berresten zituen, agian betiko maitasunarekin lotutakoak, Arrasateko Jauntxo batek egindako hura bezalakoa, hari egozten zaio honakoa:

"Juro a San Miguel d'Oñate
El que calza bragas d'oro"

Prozesioa amaituta bazkaltzera abiatzen da jende oro. Ondoren, arratsaldeko bostak aldera, Foru Plazara hurbiltzen dira ostera, dantzarien erakustaldia ikustera. Errepertorioa San Migel dantza tradizionalak, Banakoak (banaka dantzatua) eta makil-jokua izenekoak (dantzariek makilak kolpatzen dituzte oinak irmo dituztela, lekutik mugitu gabe) abiatzen dute. Ondoren, Launakoa (lau dantzarik dantzatua) dantzatzen dute, bere makil-jokua eginez. Atzetik, Zortziko izeneko dantza (zortzi dantzarik dantzatua) eta, gero, makil-jokua (makilekin egiten den dantza). Une ikusgarria da Arku-dantza (izenak dioen bezala, arkupean egiten dena), izan ere, dantzariak elkarren artean gurutzatzen dira modu ikusgarrian eta sigi-sagan, Kristoren Garaipen izenez ezagutzen den arkupearen azpian. Koreografiari dagokionez, Gorpuzti egunari Soka-dantzak ematen dio amaiera. Dantza hori Alejandro Irizar jaunak baitaratu zuen duela laurogei urte inguru, Jose Lorenzo Pujanaren (1868-1947) ikasbideak hartuz, bigarrena (ordiziarra) Gipuzkoako dantzen maisua baitzen. Irmotasun handiz, Irizar familiak Oñatiko dantzen ospakizunezko erritua mantentzea lortu du. Gaur egun, Jesus Irizar da (Alejandroren semea) tradizio eder hori mantentzearen arduradun.