Dramaturgoak

Mendizabal, Rafael

1940an Donostian jaiotako antzerki-egilea. Cadizen hil zen, 2009ko abuztuaren 1ean.

Antzerkiko ekoizlea eta ostalaritzako enpresaburua izan zen Mendizabal. Dramaturgo berantiarra eta emankorra izan zen.

21 urte zituela TEU, Espainiako Unibertsitateko Antzerkia zuzendu zuen. Lorquianos antzerki-taldeko zuzendaria izan zen; baita Madrilgo Lady Pepa, lehen kafe-teatroaren sortzailea eta jabea ere. Donostian gaueko ikuskizunak eskaini zituen Rafaulova pertsonaia transformistarekin hainbat lokaletan; batez ere, garai bateko Malmaison-en.

43 urte zituela, dramaturgo gisa lanean hasi zen Mi tía y sus cosas lanarekin eta haren ondoren, beste lan batzuk ere egin zituen. Hona hemen horietako batzuk:

  • Mala yerba
  • Mañana será jueves
  • La noticia
  • A media luz con fama
  • ¡Mujeres!
  • Feliz Cumpleaños
  • Señor ministro
  • De cómo Antoñito López, natural de Játiva, subió a los cielos
  • La abuela echa humo
  • Uña y carne
  • Las cuatro estaciones
  • Marisabidilla
  • ¿Le gusta Schubert?
  • Viva el cuponazo
  • Contigo aprendí
  • Cosas de la vida
  • Una mala noche la tiene cualquiera
  • ¿Qué hacemos con el chico?
  • Gente guapa, gente importante
  • Banquetes familiares
  • Amor tres delicias
  • Vamos a ser felices
  • El retrato de la Baronesa Von Pfeiffer
  • Madre Amantísima.

Lan ugari egin zituen; gehienak komedia arlokoak, pertsonaia estereotipatudunak, egoera komikoak, gizarte gaiak eta umorea nahasiz.

Ingelesera, frantsesera, italierara eta turkierara itzuli dituzte haren lan batzuk eta komedia batzuk hainbat herrialdetan estreinatu dituzte.

2008an bere lan guztiak argitaratu zituen 18 liburuko bilduma batean eta hor daude bilduta berrogeita hamar lan luze eta ehun lan laburretik gora.

Rafael Mendizabalek hainbat sari eskuratu zituen; besteak beste, Donostia Hiriko antzerki saria 1992an, Feliz cumpleaños, Señor Ministro lanarengatik. 2006an Donostiako Udalak omenaldia egin zion ibilbide artistiko luzeagatik.