Matematikariak

Mas, Gerónimo

Matematikaria eta Bergarako Errege Seminarioko irakaslea. ¿?- Malaga, 1804.

"Persona de clara inteligencia, constante y tenaz en el esfuerzo; su formación científica estuvo muy por encima de lo usual y corriente en aquellos tiempos"; horrela definitzen du Leandro Silván-ek Bergarako Real Seminario Patriótico Vascongado zeritzaneko zientzia-irakaskuntzarako agian dinamikoena eta aurreratuena izan zen irakaslea.

Baina bere biografia berton azaldu izatea ez da bere dinamismo eta nortasunari esker, bere ekarpen batzuetara iritsi zen eran iritsi zelako baizik; Euskal Herrian hainbat mendetan zehar lortu nahi izan den helburuetariko batekin zerikusia duen zientzia-teknika modernizazioa ulertzeko estilo aparta zeharo argi adierazten duelako baizik: euskal teknika eta zientziaren europartzea.

Mas-en hasieraz ezer gutxi dakigu. Valencia-n jaioa, 1776an, txosten erreserbatu batzuen ondorioz, [egiletasun ezezaguna], Matematika Maisu, hasieran behin-behinean, geroztik zeregin horretan 18 urtetan izan zen arren, izendatuko dute, 1794an Seminarioaren barreiatzera arte, fisika eta kimika ere irakasten jardunaz.

Garai hartan Louis Proust (1754-1836) eta François Chabaneau-k (1754-1842) Bergarako ikasgeletan beraien fisika eta kimika programa aurreratuak jada sartuta zeuzkaten. Chabaneau-k bere Introducción al curso de Física-n gerora, "matematikek aplikazio fisikorik gabe espekulazio hutsalak direna bezalako "pedanteria" eta "materialtasuna" isurtzeagatik oso kritikatuak izan ziren ideia batzuk azaldu zituen. Mas irakaskuntza programa hori gainditzera zihoan.

1779an aurkeztu zuen baina aldaketa batzuekin Extractos izenekoetan 1785era arte argitaratu ez zen bere Plan y método para la enseñanza de las Matemáticas gogoan hartu gabe ezin daiteke bere ekarpenen izaera balioetsi. Mas-ek fisika-matematika jakintza-arloko irakaskuntzan espainiarren atzerakuntza salatzen zuen eta hori bideratze asmoz "a los mejores autores y métodos que tratan de la matemática", jotzen zuen "se tenga presente lo mejor que ha salido en la Europa, para que...sirva de modelo a toda la nación, con aplauso de las extranjeras" adieraziz, eta ondorioz -egiaztatu egiten da beraz- Europara zabaltzea ez da egungoa bakarrik den zerbait.

Mas-ek bere programa idaztean, matematikari askok beraien zientzia irakasgai edo konpartimendu iragazgaitz bezala aintzat hartu behar zela adierazten zuten, eta euren eskuliburuetan ikuspegi hori azaltzen zen. Ildo honetan garrantzitsua izan zen Mas-ek aritmetika, geometria, mekanika, hidraulika, optika, astronomia, gotortzea, arkitektura zibila, etab. bezalako hain askotariko irakasgaiak egitarau bakar baten integratu izana, horretara elkarren artean -matematikoki- zerikusirik duten irakasgaietan kalkulu eta geometriaren funtsezko oinarriek erabilgarritasunik zutela erakutsi baitzuen. Erabili zituen iturbururen artean, Jorge Juan-en Examen Marítimo eta Benito Bails, Bernouilli eta D'Alembert-en lanak izan ziren.

Mas-ek ikusmiren zabaltasunaz jabetzeko, Baskongadako kide batzuk "abstrakziorako eta kalkulurako" larregizko joera zuela esanez isuritako kritikei erantzunez Diderot-ekin batera Enciclopedia ospetsuaren egile zen eta bere irakaskuntza sistema epaitu zezakeen bakarra zen, zihoan bezala, D'Alembert-ekin, alajaina, harremanetan jarri zitezenaren gonbitea egin zien. Antza denez, harreman hori izan omen zen; dena delakoa dela -D'Alembert 1883an hil zen- kontuak argi erakusten digu Mas-ek bere plana Europan zientzia mailan zen "azken berrira" egokitzen zenaren uste osoa, baina, baita, Seminariora sartu aurretiko ikasleen prestakuntza egokiena ez zena ere.

1787ko urte erdian Chabaneau-k Bergaratik alde egin zuen, beronek betetzen zuen kimika katedra hutsik geldituz. Masek betetzeko eskaintza egin zuen, baina Parisen bere jakintza maila areagotzeko egotaldi bat ordaindu ekion baldintzaren trukean.

1787ko ekainean, Frantziara abiatu zen, Lavoisier-en teoria kimiko berria ezagutu ahal izatea ekarriko zion egotaldiari hasiera emanez. 1789ko apirilean itzuli zen, tartean Kimika Laborategirako eta Fisika Bulegorako tresneria berria eskuratuz, bereziki -zihoan- "aquellos aparatos concernientes a los gases o fluidos elásticos, sin los cuales no se puede dar un paso en la Chimica moderna". Jarraian, Parisen ohartarazi zuen bezala, irakaskuntzari hasiera eman zion "kimika berria" irakasten jardunaz eta berriz laborategia erabiltzen hastearen ondorioz zientzia esperimentaletan matrikulak gehikuntza nabarmena izatea erakarriz. 1790ean Frantzian ordura arte argitaratutako guztitik aurreratuena zen Fourcroy-ren Elementos de química-tik -1789an 4. argitalp.- abiatuz bere ikasgaiak prestatu zituen. Espainian nomenklatura modernoaren nolabaiteko hedapenaz hitz egin zitekeen, egia da, baina Mas irakaskuntza mailan lehena izan ez bazen ere, lehenengoetariko bat bai izan zen.

Nahiz eta zientzi fisiko-kimikoetan esperientziarik eza izan, Mas-ek bere irakaskuntza hobetzeko planek ea guztien ahobatezko laguntza jasan zuten. Adiskideen Batzordeko gehiengo batek Lavoisier-en kimika berriaren alde ekin zion eta 1791n Mas-ek aurkeztutako Fisika eta Kimikarako Plan Nagusia gehiengo zabal batek onartu zuen.

Egikari honen ostean kimika berriaren lege eta kontzeptuen harpena europartzearen prozesuaren barruan sartzeko biderik egokiena zena Bazkideei sinestarazi izatean datza Mas-en arrakasta. Eta egin ere Mas-ek bere Plana bere garaian gaiaren inguruan zeuden jakintsurik gorenen laguntza esplizituarekin aurkeztu zuen: Lavoisier, Bertholet eta Forucrov, hirurak, Parisko Zientzia-Akademiako kideak, beraiekin harremanetan izanez (Lalande, Morveau eta Arcet-ekin ere egon zen); hau da, parekotasunik gabeko onarpena zuen. Hiru ospetsuek idatzi zuten onarpen-agiriak ondorengoa bezalako baieztapenak zeuzkan: "no dudamos que este plan producirá grandes ventajas para los mayores adelantamientos de la Mineralogía y de todas las Artes que dependen de la Chimia".

Seminarioaren sakabanatzeak, 1794an, Euskal Herrian inoiz izan zen zientzia-esperientziarik distiratsuenari amaia ezarri zion. Mas Jovellanos-ek sortu berria zuen Gijoneko Institutura joan zen, eta, bertatik, Malagako San Telmo Ikastetxera, 1804an, sukar horiaren izurrite batengatik heriotzak joz.

Plan y Método que propone el Maestro de Matemáticas del Real Seminario Bascongado para su enseñanza, 1779ko urtarrilaren 28a, in: Colección de documentos inéditos para la historia de Guipúzcoa (Donostia: Gipuzkoako Aldundiko Irarkola, 1965), 87-97. Aldatutako bertsio bat hemen argitaratu zen: Extractos de las Juntas Generales de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 1785, 8:134-144.

  • Leandro Silván, Los estudios científicos en Vergara a finales del siglo XVIII (Zarautz: Itxaropena Arg., 1953);
  • Mª Teresa Recarte, Ilustración vasca y renovación educativa: La Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País (Salamanca, 1990), 242-50;
  • Ramón Gago, Inés Pellón, Historia de las Cátedras de Química y Mineralogía de Bergara a finales del siglo XVIII (Bergara: Bergarako Udala, 1994), 80-82;
  • Juan Fages y Virgili, Discursos leídos ante la Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales el 27 de Junio de 1909 (Madril, 1909);
  • José Llombart, 'Las matemáticas y otras ciencias en el País Vasco durante la Ilustración. El Fondo Prestamero', in: J. Fernández Pérez, I. González Tascón (Ed.) Ciencia, Técnica y Estado en la España Ilustrada (Zaragoza, 1990), 321-341.