Kontzeptua

Maru

Horrela esaten zaie kondairetako hainbat pertsonaiari. Ataungo (Gipuzkoa) kondairen arabera, Marumendi izeneko mendiko leizeetan bizi ziren. Bailarako herritarrek beldurra izaten zieten; izan ere, tarteka, Marumendira ganaduaren bila edo beste zerbaitera joatera ausartzen ziren herritarrak bahitu egiten baitzituzten. Maruek mendian zebiltzan ganaduak lapurtzen zituztela ere esaten da. Ataunen Mauzulo izeneko bi leize daude.