Atletismoa

Martiarena, Faustino

1917ko apirilaren 9an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. 1956an hil zen.

1941eko Espainiako Txapelketan pisu jaurtiketa irabazi zuen 11,47ko markarekin eta gainera euskal barraren erakustaldi ofizialean 39,27ko marka ezarri zuen. 1942an bere pisu-markak (11,81) eta euskal barra-markak (39,43) hautsi zituen, baina Aguirrek 40 metrotik gora jarri zuen errekorra.