Zinekoak

Lumière eta lagunartea

Cinétévé eta La Sept Art frantziarrek eta Soren Starermose A.B. daniarrekin batera Igeldo Komunikazioa donostiar ekoizleak parte hartu zuen 1995eko nazioarteko koprodukzioa. Ekoizpen lanetan, Angel Amigo euskaldunak Soren Staermose, Anne Andreu, Neal Edelstein, Humbert Balsan eta Fabienne Servan-Schreiber ekoizleekin batera lan egin zuen.

Philippe Pouleten bururakizun original batetan oinarritutako Lyoneko Zine-Museoarena den ekimen interesgarri bat da. Poulet Lyoneko Zine-Museoaren partaide den frantziar zinemagintza-ondarearen esparruko ikertzailea dugu. Lumière Anaiek ekoiztutako negatibo batzuk eta hastapenean erabilitako kameretako bat konpondu zituen. Zinearen ehun urteurrenari eta 1895eko filmazioei omenaldi bat egitekotan Zazpigarren Artearen sortzaileak filmatu zuten teknika-inguruabar berdinetan laburmetraia sorta bat egin zezaten asmoz zine-zuzendari sorta bati deia egitea bururatu zitzaion. Lumière anaien jatorrizko kameraz gehienez ere 52 segundotako sinkronizatutako soinurik ez iluminazio artifizialik eta ezta hiru hartualdiak gainditzerik ez zeukan plano sekuentzia bat filmatzea zen. Gonbitea, filmean bildu ziren 40 laburmetraia egin zituzten 40 zuzendarik onartu zuten. Egitasmoan parte hartzea onartu zuten zuzendarien artean, euretariko batzuk lehen mailakoek, aipagarri dira Theo Angelopoulos, Vicente Aranda, John Boorman, Costa Gavras, Peter Greenaway, Abbas Kiarostami, Andrei Konchalovsky, Patrice Leconte, Claude Lelouch, Spike Lee, Bigas Luna, David Lynch, Jacques Rivette, Fernando Trueba, Liv Ullmann, Wim Wenders edo Zhang Yimou.

Gainera, Sarah Moon argazkilariak, zuzendari bakoitzak berari zegokion laburra egin bitartean filmazioa egin zien eta beraz, film honetan, zinemagileek egindako luzeez gain, euren lanaren gaineko beraien oldozmenak ageri dira. Horrela, egile horien filmatzeko era erakusten da eta egitasmoaren beraren izaera sortzailearen inguruan ikertzen da, eta garrantzitsuagoa dena, zineak arte-ekimen bezala duen izate sortzailea zehaztasunez aztertzen da. Era berean, Bruno Ganz, Isabelle Huppert, Liam Nelson, Lena Olin, Aidan Quinn edo Liv Ullmannen mailako aktore eta aktoresen parte hartzea azpimarratu behar da.

  • Amigo, Ángel: Veinte años y un día, San Sebastián, Igeldo Komunikazioa-Communication, 2001, 221 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.