Sendagileak

Larramendi Larrañaga, Bibiano de

Abertzalea, Tolosan 1909ko martxoaren 31an jaioa. Tolosan hil zen 1973ko uztailaren 25ean.

Medikuntzan Doktorea tokologia espezialitatean. Madrilen eta Erroman ikasketak egindakoa. Kirolzalea, hiribilduko "Tolosarra" elkartera atxikia, 1926-27 Berazubin izan ziren atletismo lehiaketetan parte hartu zuen. 1928-29 urte bitartean Tolosa F. K.aren alde fitxa bete zuen. Paz Martinez de Lezea Uriarte Andrearekin ezkondu zen, sendi abertzaletik zetorrena, jada Iruñan 1937ko irailaren 1etik 1938ko abuztuaren 31ra arte eta Madrilen 1939ko urriaren 2tik 1939ko abenduaren 14ra arte atzerriratuta izan baitzen.

Guda Zibila hasterakoan, Tolosatik irten egin zuen eta Orion erretiroan ziren indarrekin bat egin zuen. Bizkaiko erresistentzia amaitzean Euzkadiko Gudarosteko XIV. Taldeko Laugarren Dibisioko mediku-buru komandantea izan zen. Santoñan preso erori zen eta Duesoko penalean sartu zuten. Guda-Kontseilu batek heriotza zigorra betetzera kondenatu zuen beste sei zigortutako batzuekin 13. gelan zela. Larrinagako espetxera eroana izan zen eta, bertatik, Burgosera eta Gasteiz-Vitoriara. Hiriburu arabarra izan zen emaztea ezagutu zuen tokia, eta Carmelon eta La Pazen ere atxilotuta egon zen. 1943ko urtarrilaren 12an askatasuna berreskuratu zuen. Legez kontrako propaganda egitearren atxilotua, Uxolarekin batera Ondarretako espetxean 1946ko urriaren 27tik hiru hilabetetan inkomunikatuta egon ziren.

Mila bederatziehun eta hirurogeita zazpian Laskurain ikastolaren sortzailea, beste batzuekin batera, izan zen. Tolosari Omenaldia, VII. Mendeurrena 1256-1956 liburuan "La Medicina en Tolosa a través de los siglos" idazlanarekin parte hartu zuen. "Txinparta" sozietateak, bertako lehendakaria izan baitzen 1973-74an, "Memorial Bibiano Larramendi" izeneko hamaika euskal kulturako pertsona ospetsuren arteko hitzaldi-sorta antolatu zuen.