Instrumentugilea

Labèque, Katia y Marielle

1950 eta 1952an jaiotako Baionan (Lapurdi) jaiotako pianistak.

Marguerite Longen ikaslea izan zen Ada Cecchi bere amarekin hasi zituzten piano ikasketak. 1965ean Pariseko Kontserbatorioan sartu ziren Lucette Descavesen eskolak jasoaz eta 1968an bertan lehen saria eskuratu zuten. Ondoren Jean Hubeau-rekin bi pianorako hobekuntzako klaseak jaso zituzten.

Daukaten musikalitatea eta Bach, Mozart eta Schubert-etik Stravinsky-rarte, Gershwin, Bernstein eta XX. mendeko konpositore garaikideenen errepertorioa jotzen dutenez, garai guztietako piano bikoterik interesgarrienetan bihurtu dira.

Katia eta Marielle Labèque nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzera gonbidatuak izan dira: Berlin, Blossom City of London, Edimburgo, Great Woods, Hollywood Bowl, Proms, Mostly Mozart, Ravinia, Mozartwoche Salzburg, Schleswig-Holstein eta Tanglewood, besteak beste. Orkestra esanguratsuekin ere jo dute: Berlineko Filarmonika, Bostoneko Sinfonikoa, Chicagoko Sinfonikoa, Clevelandeko Sinfonikoa, Concertgebouw-eko Orkestra, Dresden Staatskapelle, Leipzig Gewandhaus, Londreseko Sinfonikoa, Los Angeles Filarmonikoa, Filadelfiako Filarmonikoa eta Vienako Filarmonikoa. Era berean zuzendari garrantzitsuen, zuzendaritzapean ere lan egin dute: Semyon Bychkov, Ricardo Chailly, James Conlon, Sir Colin Davis, Charles Dutoit, Reinhard Goebel, Jesus Lopez Cobos, Zubin Metha, Seiji Ozawa, Sir Simon Rattle, Giuseppe Sinopoli, Leonard Slatkin eta Michael Tilson Thomas.

Katia eta Marielle Labèquek Luciano Berioren kontzertua eta Boesmans-en bi pianorako kontzertuak estreinatu dituzte.

1970ean Messiaenen Visions de l'Amen-ekin diskoa grabatu zuten eta ondoren arreta handia piztu zuen, Bartók-en bi piano eta perkusiorako Sonata. Gershwin Rhapsody in Blue diskaren grabaketarengatik urrezko dika bat jaso zuten. Era berean, Mozart, Mendelssohn eta Bruchen Kontzertuen grabaketak burutu dituzte Berlineko Filarmonikoan Semyon Bychkoven zuzendaritzapean eta Poulenc-en Kontzertua Bostoneko Filarmonikoan Osawa-ren zuzendaritzapean. Musika errezitaldiak ere grabatu dituzte Bernstein, Brahms, Falla, Debussy, Dvorak, Gershwin eta Tchaokovsky bezalakoen musikekin eta jazz garaikideko zenbait pieza jasotzen dituen Love of Colours lana. Era berean, Katia Labèquek Little Girl Blue diska grabatu zuen Herbie Hancock, Chick Corea, Joe Zawinul, Gonzalo Rubalcaba eta Michel Camilo bezalakoekin. John McLaughin gitarra jolearekin hiru diska grabatu ditu.