Zuzendariak

Kerejeta Garate, Elias

Hernanin 1934ko urriaren 27an jaiotako ekoizle gipuzkoarra. Madrilen 2013ko ekainaren 9an zendu zen.

Bere gaztaroan Kimika eta Zuzenbide ikasketak egin eta Real Sociedad futbol taldean jolastu zuen. Zineagatiko bere interesak Donostiako zine-kluben mugimenduan eraginkortasunez parte hartzera eraman zuen 1960an Madrilera zazpigarren artean jarduteko joan zen arte.

Jada lehen une horietan zinemagintzaren ekoizpenari buruzko bere kontzeptu pertsonalaren baitan ezarriko dituen ildoak zehaztasunez finkatzen ditu. Kontzeptu hori zuzendari gazte eta ezezagunenen aldeko apustua eginez hasten da. Hori da Ezeiza, Saura, Chávarri edo Ericeren kasua bere ekoizle gisako hasierako jardunean. Edo Gutierrez Aragón edo Armendárizen 80ko hamarkadan. Gracia Querejeta edo Fernando Leonengana 90eko hamarkadan iritsi arte. Gainera produktoraren filmazio guztiak egiteaz arduratutako talde teknikoa sortzen du. Hurrengoak bezalako izenak nabarmendu daitezke: Teo Escamilla edo Luis Cuadrado argazki zuzendari bezala , Pablo G. del Amo muntaia zereginetan edo Primitivo Alvaro produkzio buru bezala. Beste "Kerexeta zigiluaren" arlo nabarmen bat ezarritako boterearekiko jarrera desafiagarria erakusten zuen aurrekontu urriko filmen sustapena da.



Antxon Ezeizaren El próximo otoño (1963) izan zen Kerexetak ekoiztutako lehen film luzea. 1964an, 60 eta 70eko "espainiar zine berri" interesgarri eta istilutsuaren operazio-gune bihurtuko den Elías Querejeta PC bere produkzio-etxea sortu zuen. Hastapeneko film aipagarriak honako hauek dira: Carlos Sauraren La caza (1965) Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza lortu zuena, Víctor Erice, José Luis Egea eta Claudio Guerinen Los desafíos (1968), Carlos Sauraren El jardín de las delicias (1969), Francisco Regueiroren Carta de amor de un asesino (1972), Carlos Sauraren Ana y los lobos (1972), a href="/eu/artikulua/ar-65485/">Donostiako Zinemaldiko Urrezko Kontxa lortu zuen Ericeren debut ikaragarria ekarri zuen El espíritu de la colmena (1972), Wim Wendersen La letra escarlata (1973), Carlos Sauraren La prima Angélica (1973) - Cannesko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1974)-, Carlos Sauraren Cría cuervos (1975) -Cannesko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1976)-, Ricardo Francoren Pascual Duarte (1975) -Zinemagintzako Idazleen Elkartearen Filmik Hoberena (C.E.C.)-, Jaime Chávarriren El desencanto (1976) -C.E.C.-en Filmik Hoberena-, Emilio Martínez Lázaroren Las palabras de Max (1977 ) -Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza lortu zuen beste debut harrigarri bat-, edo Carlos Sauraren Deprisa, deprisa (1980), Kerexetaren ekoizpen-etxearen beste garaipen bat, jada 1981ean Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza lortuta zuelako. Laurogeiko hamarkada, El sur(1983) ekoizpenaren ondoren -Chicagoko Zinemaldiko Urrezko Hugo (1983)- eta Kerexetaren aldetik Montxo Armendariz zinemagilea aurkitu eta bere Tasio lehendabiziko film luzea ekoiztu ostean, Victor Ericerekin izan zuen desadostasuna eta ondorengo etenagatik nabarmendu zen. Filmea Donostiako Zinemaldian hiru sariz saritua izan zen, Antena 3ko urteko Filmik Hoberenaren saria edo Biarritzeko Lehen Saria ere. Bestalde bere bigarren filma, 27 horas (1986) ekoiztu zuen, Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Kontxa lortuz.

Kerexetaren produkzio-etxearentzako laurogeita hamarreko hamarkada Montxo Armendarizen arrakasta berria batekin hasi zen. Las cartas de Alou (1990) filmarekin Donostiako Zinemaldian bost sari eskuratu zituen, euren artean Urrezko Kontxa (1990), Goya sari bi eta bi C.E.C. sari ere. Beste aurkikuntza pertsonal handi baten, Gracia Kerexeta bere alaba, lehen film luzea ekoiztu zuen. Filmak, Una estación de paso (1992) izenekoa, Valladolideko Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen. Laurogeita hamarreko hamarkadan beste honako izenburudun filmak egin ziren: Jean Pierre Jeunet eta Marc Caroren La ciudad de los niños perdidos (1995), Montxo Armendárizen Historias del Kronen (1995), Gracia Querejetaren El último viaje de Robert Rylands (1995) - C.E.C.-en bost sari, "El Mundo" Euskal Zinearen V. edizioan Elías Kerexetarentzako Gidoirik Hoberenari Saria (1997)- Fernando Leónen Familia (1996), Fernando Leónen Barrio (1998) -Donostiako 98. Zinemaldian hiru sari, euren artean Zuzendaririk Hoberenari Zilarrezko Saria, hiru Goya 1999an eta Euskal Zineari "El Mundo" Sarien VII edizioan Pelikularik Hoberenari Saria (1999)- edo Gracia Kerexetaren Cuando vuelvas a mi lado (1999).

2000. urtetik aurrera Elías Kerexetaren produkzio-etxea Via Digitalarekin El ojo del la cámara izeneko egunerokotasuneko errealitateari buruzko dokumental batzuen ekoizpenerako adostasun batera iritsi zen. Horrezaz gainera Fernando Buesa burukide sozialistari eta Jorge Diez Kerexeta bere bizkartzainari bizia kendu zien E.T.Aren atentatuak astinduta, Kerexetak lehendabiziko aldiz bakarrean, Eterio Ortegaren Asesinato en febrero (2001) idatzi zuen. Iraganean bere zinea frankismoaren aurkako borrokarako tresna bezala erabili bazuen ere oraingoan E.T.A.ren borroka armatuaren aurka ere gauza bera egiten zuen. Artegatasun horien inguruan berriro jardun zuen Eterio Ortegaren (El ojo de la cámara izeneko formatuaren baitan) Ciudadanos vascos (2001) dokumentala eginez. 2002. urtean Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Kerexetaren produkzio-etxearen beste historia-itu handi bat, Fernando León de Aranoaren Los lunes al sol izenburudun langabeziaren aurkako salaketa sentiberatsua aurkeztu zen.Bere estreinaldian Filmik Hoberenaren Urrezko Kontxa jaso zuen. Gainera Zinemaldi horretan C.E.C.en saria, Nazioarteko Kritikaren FIPRESCI Saria edo Signis Saria ere jaso zituen. Goya Sarien XVII. Edizioan (2003) bost sari jaso izanagatik, euren artean Filmik Hoberenari eta Zuzendaririk Hoberenari sariak, jaialdiko irabazle handia izan zen. Gainera Zine-Zuzendarien Elkartearen (ADIRCE) bi sari, 2003ko Zinema-Idazleen Elkarteko bost edo Nantesko Zine Espainiarraren (2003) Zinemaldiko XXIII. edizioan Epaitegi Gaztea eta Julio Verne sariak lortu zituen. Eta Zilarrezko Fotogramen 53. Edizioan (2003) sari bi lortu zituen, Espainiar Filmik Hoberenari Zilarrezko Fotogramak eta Aktorerik Hoberenari (Javier Bardem) Zilarrezko Fotogramak.

Geroztik Kerexetaren faktoriak Gracia Kerexetaren Héctor (2003) estreinatu zuen -Malagako Nazioarteko Zinean Filmik Hoberenari Zilarrezko Biznaga- , E.T.A.ren jardueraren aurkako Eterio Ortegaren Perseguidos (2004) filmarekin bere salaketaz jarraitu zuen eta Javier Corcueraren Invierno en Bagdad (2004) bezalako lanak-Malagako Nazioarteko Zinean Dokumentalik Hoberenari Zilarrezko Biznaga Saria, Nazioarteko Latindar Los Angelesen Dokumentalik Hoberenari Saria, Ourenseko Zinemaldian Aipamen Berezia- Eterio Ortegaren Noticias de una guerra (2006), Sergio Oksmanen Goodbye, America (2006) edo Blanca Portillorentzako Aktoresarik Hoberenaren Zilarrezko Kontxa eta Gidoirik Hoberenaren Epaimahaiaren Saria jaso zituen Gracia Querejetaren Siete mesas de billar francés (2007) aurkeztu zituen. Gainera bi Goya sari jaso zituen. Bata Aktoresarik Hoberenarentzako (Maribel Verdú) eta bestea atkore-zerrendako Aktoresarik Hoberenarentzako (Amparo Baró).

2009an Valladolideko Zinemaren 54. Nazioarteko Astearen barnean, Elias Querejetak Cerca de tus ojos (2009) aurkeztu zuen, zuzendari gisa osatu zuen lehen film luzea. Filmean munduan giza eskubideak behin eta berriz urratzen direla salatzen da gogor.

Elias Kerexetak ekoizle bezala egin duen lan garrantzitsuak sari eta omenaldi ezberdinak jaso ditu. Beste hainbaten artean honako hauek aipa ditzakegu: Bucintoro Saria (Venezia 1968) "Bere ekoizpen osoagatik, saria ematerakoan bere lanaren izaera askea azpimarratuz", British Film Institutetik jasotako Omenaldia (1985), Lecce-n egindako Omenaldia (1986), Zinemagintzako Nazio Saria (1986), Urrezko Hugo Sariarekin batera Chicagoko Zinemaldian Omenaldia, nazioarte mailako bost ekoizleri, euren artean Kerexeta, egin zitzaien Cannesko Zinemaldiaren 45. Urteurrena zela eta eskaini zitzaien Omenaldia (1992) edo Espainiako Zinemagintzarako Zientzia eta Arte Akademiaren Urrezko Domina ere (1998).

Bere ekoizle jardueraz gain, Kerexeta bere produkzio-etxeko egitasmo batzuetan gidoilari ere aritu izan da, oro har beste zinemagile batzuekin batera baina jarduera horri bakarrean ekinaz ere. Ondoren jarduera horren lanetariko batzuk azaltzen ditugu: Juan Antonio Bardemen Los inocentes (1962), Antxon Ezeizaren El próximo otoño (1963), Antxon Ezeizaren De cuerpo presente (1965), Antxon Ezeizaren Último encuentro (1966), Ricardo Francoren Pascual Duarte (1975), Jaime Chávarriren El desencanto (1976), Jaime Chávarriren A un dios desconocido (1977), Emilio Martínez Lázaroren Las palabras de Max (1977), Jaime Chávarriren Dedicatoria (1980), Manuel Gutiérrez Aragónen Feroz (1983), Montxo Armendarizen 27 horas (1986), Gracia Kerexetaren Una estación de paso (1992), Paco Lucioren El aliento del diablo (1993), Gracia Kerexetaren El último viaje de Robert Rylands (1995), Fernando León de Aranoa Barrio (1998), Gracia Querejetaren Cuando vuelvas a mi lado (1999), eta Javier Corcueraren La espalda del mundo (2000), Asesinato en febrero (2001, bakarrean egindako gidoia), Perseguidos (2004, bakarrean egindako gidoia), Noticias de una guerra (2006), Goodbye, America (2006). El agua de la vida (2008) Juan Manuel Chumillarena, Cerca de tus ojos (2009) Elías Querejetarena.

  • Antxon Ezeiza eta Elías Kerexetaren A través de San Sebastián (Flab. 1960) Urteko Laburrik Hoberenari C.E.C. Zinemagintzako Idazleen Elkartearen Saria
  • Antxon Ezeiza eta Elías Kerexetaren A través del fútbol (Flab. 1962)
  • Juan Bardemen Los inocentes (1962) (gidoilaria)
  • Jorge Grauren Noche de verano (1962) (ekoizle exekutiboa)
  • Antxon Ezeizaren El próximo otoño (1963)
  • Antxon Ezeizaren De cuerpo presente (1965)
  • Carlos Sauraren La caza (1965). Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza
  • Antxon Ezeizaren Último encuentro (1966)
  • Carlos Sauraren Peppermint frappé (1967)
  • Carlos Sauraren Stress es tres tres (1967)
  • Francisco Regueiroren Si volvemos a vernos (1967)
  • Victor Erice, José Luís Egea eta Claudio Guerinen Los desafíos (1968),
  • Carlos Sauraren La madriguera (1969)
  • Antxon Ezeizaren Las secretas intenciones (1969)
  • Carlos Sauraren El jardín de las delicias (1969)
  • James Hillen Belleza negra (1971)
  • Andrea Bianchiren Diabólica malicia (1971)
  • Francisco Regueiroren Carta de amor de un asesino (1972)
  • Carlos Sauraren Ana y los lobos (1972)
  • Víctor Ericeren El espíritu de la colmena (1972). Donostiako Zinemaldian Urrezko Kontxa eta bost sari, euren artean C.E.C.ko (Zinemagintzarako Idazleen Elkartea) Filmik hoberena
  • Wim Wendersen La letra escarlata (1973)
  • Manuel Gutiérrez Aragónen Habla mudita (1973)
  • Volker Vogeleren La banda de Jaider (1973)
  • Carlos Sauraren La prima Angélica (1973). Canneseko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1974)
  • Ricardo Francoren El increíble coste de la vida (CM, 1974)
  • Carlos Sauraren Cría cuervos (1975). Canneseko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1976)
  • Ricardo Francoren Pascual Duarte (1975). C.E.C.ren Filmik Hoberena
  • Jaime Chávarriren El desencanto (1976). C.E.C.ren Filmik Hoberena
  • Carlos Sauraren Elisa vida mía (1976)
  • Jaime Chávarriren A un dios desconocido(1977)
  • Emilio Fernández Lázaroren Las palabras de Max (1977). Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza (1977)
  • Carlos Sauraren Los ojos vendados (1978)
  • Mamá cumple cien años (1979). Donostiako Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1979)
  • Jaime Chávarriren Dedicatoria (1980)
  • Carlos Sauraren Deprisa deprisa (1980). Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza (1981)
  • Carlos Saura Jr., P.P. de Guzmán, J. Anastasio, I. Ortiz, F. Argüelles, F. Montero eta S. Pozoren Los primeros metros (1980)
  • Carlos Sauraren Dulces horas (1982)
  • Víctor Ericeren El sur (1983). Chicagoko Zinemaldiko Urrezko Hugo (1983), Burdeoseko Zinemaldiko Filmik Hoberena (1984)...
  • Manuel Gutiérrez Aragónen Feroz (1984)
  • Montxo Armendárizen Tasio (1984) -Donostiako Zinemaldian hiru sari, Antena 3ko urteko Filmik Hoberena, Biarritzeko Zinemaldian Lehen Saria...
  • Montxo Armendárizen 27 horas (1986). Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Kontxa (1986)
  • 7 huellas (1988) ordu erdiko iraupeneko zazpi filmeren ekoizpena
    • Gracia Querejetaren Tres en la marca
    • J.M. Chumillaren El número marcado
    • J. Ruizen El secreto
    • J. Botella El reloj
    • Nacho P. de la Pazen Fugaz
    • Julio Medemen Martín
    • J.L. Acostaren El pañuelo de mármol
  • El hombre y la industria (1989) ordu beteko sei dokumentaldun serie bat
    • J.L. Acosta, J.M. Chumilla eta J. Botellaren De la fecundación al nacimiento
    • J.L. Acosta, J.M. Chumilla eta J. Botellaren La infancia
    • G. Kerexetaren La adolescencia
    • J. Acosta eta J.M. Chumillaren La juventud
    • J. Ruizen La madurez
    • N.P. de la Pazen La vejez
  • G. Querejeta, N. P. de la Paz eta J. Ruizen El viaje del agua (1990). Dokumentalik hoberenari 1991ko Goya Saria
  • Montxo Armendárizen Las cartas de Alou (1990). Donostiako Zinemaldian bost sari jaso zituen, besteak beste, Urrezko Mazkorra (1990), bi Goya sari, C.E.C.en bi sari ere...
  • Montxo Armendárizen ikusentzunezkoa Expo 92 (1991-92)
  • Gracia Kerexetaren Una estación de paso (1992). Valladolideko Zinemaldin Epaimahaiaren Sari Berezia
  • Paco Lucioren El aliento del diablo (1993)
  • Jean Pierre Jeunet y Marc Caroren La ciudad de los niños perdidos (1995)
  • Montxo Armendárizen Historias del Kronen (1995)
  • Gracia Kerexetaren El último viaje de Robert Rylands (1995). C.E.C.ren bost sari, "El Mundo" Euskal Zineari sarien V. edizioan Elias Kerexetarentzako Gidoirik Hoberenari Sari Nagusia (1997)
  • Fernando Leónen Familia (1996)
  • Manuel Toledanoren Cuernos de espuma (1996)
  • Fernando Leonen El partido del siglo (1998) (historian izan diren futbol jokalaririk hoberenei buruzko 23 kapituludun seriea) eta Barrio (1998). Donostia 98 Zinemaldian hiru sari jasotakoa, besteak beste, Zuzendaririk Hoberenari Zilarrezko Mazkorra, Hiru Goya Sari eta "El Mundo" Euskal Zineari Sarien VII. Edizioan Filmik Hoberenari Saria(1999)
  • Gracia Kerexetaren Cuando vuelvas a mi lado (1999). "El Mundo" Euskal Zineari Sarien VIII. Edizioan sari bi lortutakoa: Filmik Hoberenari Saria eta Gidoirik Hoberenari Saria azken hori Elías eta Gracia Kerexetak partekatua (1998)
  • Javier Corcueraren La espalda del mundo (2000). Donostiako Zinemaldian Nazioarteko Kritikaren Saria
  • El ojo de la cámara seriea (2001), 2001etik aurrera egindako besteak beste ondorengo dokumentalez osatua
    • A través de Euskadi
    • Aznar-Almunia, diario de una campaña
    • Ciudadanos vascos
    • Hacia Europa
    • Restos de la noche
    • Traineras
    • Vivir sin ver
    • Condenados al corredor
    • Euskadi en clave de futuro etc.
  • Eterio Ortegaren Asesinato en febrero (2001)
  • Fernando León de Aranoaren Los lunes al sol (2002). Filmik Hobereneari Urrezko Kontxa, Zinemagintzako Idazleen Elkartearen Saria, Nazioarte mailako Kritikaren FIPRESCI Saria, Signis Saria, bost Goya sari, Zine-Zuzendarien Elkarteko (ADIRCE) sari bi, Zinemagintza Idazleen Elkarteko bost sari, Espainiar Filmik Hoberenari Zilarrezko Fotograma saria eta Aktorerik hoberenari Zilarrezko Saria (Javier Bardem), etab.
  • Gracia Kerexetaren Héctor (2003). Malagako Nazioarteko Zinemaldian Filmik Hoberenari Zilarrezko Biznaga
  • Eterio Ortegaren Perseguidos (2004)
  • Javier Corcueraren Invierno en Bagdad (2004). Málagako Espainiar Zinemaldian Dokumentalik Hoberenari Zilarrezko Biznaga Saria, International Film Festival Latindar Los Antelesen Dokumentalik Hoberenari Saria, Ourenseko Zinemaldian Aipamen Berezia
  • Eterio Ortegaren Noticias de una guerra (2006)
  • Sergio Oksmanen Goodbye, America (2006)
  • Eduard Boschen Mira la luna (2006)
  • Chumilla Carbajosaren Buscarse la vida (2006)
  • Gracia Kerexetaren Siete mesas de billar francés (2007). Gidoirik Hoberenari Epaimahiaren Saria eta Donostiako Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Zilarrezko Kontxa eta bi Goya Sari.
  • El agua de la vida (2008) Juan Manuel Chumillarena
  • Cerca de tus ojos (2009) Elías Querejetarena
  • Angulo, Jesús; Heredero F., Carlos; Rebordinos, José Luís: Elías Querejeta: la producción como discurso, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1996, 229 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. Zkia., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.