Politikariak eta Kargu publikoak

Ibarruri Gómez, Dolores

Pasionaria. 1895eko abenduaren 9an Gallartan jaiotako aita karlista eta euskalduna eta ama gaztelarra izan zituen buruzagi komunista bizkaitarra.

Gurasoak eta baita gainontzeko sendia guztia ere meatzariak izan ziren. Hamabost urterekin eskola utzi eta, maisutza ikasteko bere gogoaren aurka, lanean hasi beharra besterik ez du, lehendabizi jostun tailer baten eta geroago etxeko lanetan.

Hogei urterekin Julian Ruiz meatzari sozialistarekin ezkontzen da eta izango den bere bizitzaren aro berriari aurre eginez, Somorrostrora bizi izatera doa. 1962an argitaratutako bere autobiografian jakinarazten dituen meatzari baten emazte gisa miseria eta estutasun guztien menpe:

"Mi misión en la vida estaba cumplida. No podía ni debía aspirar a más, después de mi fracasado intento de ser maestra. El fin de la mujer, la única salida, su única aspiración, era el matrimonio, y la continuación de la vida triste, gris, penosa, esclava de nuestras madres, sin más ocupación que parir y criar".

Baina irakurzaletasunak etorkizun itxi horretatik irteten lagunduko dio:

"Conocí la literatura marxista y este conocimiento fue para mí como una ventana abierta en mi conciencia hacia la vida. (...) Mi vieja fe católica iba quedando atrás, aunque resistiéndose, empeñada en dejar en lo hondo de la conciencia un regusto, una sombra, un temor, una duda. La lucha por el socialismo que no veía próximo, pero que empezaba a dar contenido y fundamento a mi vida, era la fuerza que me sostenía en las aplanadoras condiciones de nuestra existencia de parias".

1919an, bere gizona atxilotua den iraultza-greban zehar meatze-lurraldeko lidergoa eskuratzen du.

Hogeita hiru urterekin "El Minero Vizcaino"-n idazten hasten da, Aste Santua izanagatik Pasionaria izengoitia erabiliz. 1919an errusiar iraultzagatik biziki txundituta, 1923an Alderdi Komunistaren sortzaile izango den talde tertzeristari atxikitzen zaio. Urte bat geroago Bizkaiko AK-ren Probintzia Batzordekide izendatua izango da eta baita AK-ren I Bizkaiko ordezkaria ere, alderdiko emakume eta asaldatzaile ikaragarri bezala ezagutzera emango da. Bere sendia bizitza latza izango da; izan zituen sei semetatik lau, urte gutxirekin hil ziren, Amaika eta Rubenek bakarrik aurrera eginaz, azken hau Espainian V Errejimenduarekin borrokatu ondoren Stalingradoko gudan alemanen aurka gudukatuz hil behar izatera bideratua egonaz. P.Riveraren diktaduran zehar, 1928an, Carro-rekin batera AK-ren III Kongresura joateko izendatua izan zen, baina ez zuen joaterik izan muga-bideak itxi egin zituztelako.

Urte bi geroago, EAK-ren Iruñeko Hitzaldira ordezkari lez joango da eta Batzorde Nagusiko kide izendatua izango da. Monarkia erortzean, mitinetan eta baita hauteskunde-kanpaina eta greba-jardunaldietan ere parte hartuko du Mundo Obrero-n idazten hasiz. 1931ko azaroan Madrilera bizi izatera doa. Lehenbiziko aldiz atxilotua da -Somera kaleko atentatuan nahasia da- Madrilen espetxeratua izanez eta gero Larrinagan. Abenduan Konstituzio errepublikarraren aldarrikapenaren ondoren atxilotutako komunista eta anarkistak askatu ez izanagatik protesta adierazgarri bezala gose greban agertuko da. Aste beteko askatasun aldia izan ezik, 1933ko urtarrilera arte espetxean egon zen. Urte hau Pasionariaren jarduera handi baten urte-hasiera izango da. Pro Infancia Obrera eta Agrupación de Mujeres Antifascistas -Victoria Kent, Matilde Huici, Irene Falcón, Luisa Álvarez del Vayo, etab.- antolatuko du, gudan zehar zeregin garrantzitsua betetzera etorriz.

1934ko Asturiasko iraultzan izan zuen parte-hartzeak espetxea saihesteko isilpean bizi izatera eraman zuen. 1935ean, iraultzaile errepresaliatuenganako solidaritate-kanpainarekin bat egiteko Parisera doa. Uztailean Nazioarteko Komunistaren III Kongresuan parte-hartzen du formula frentistaren alde azalduz. Bere ezkutu-ezkutuko bizitzaren gorabeherak zirela eta, bere Ruben eta Amaia seme-alabak hezi zitezen SSEB-era bidaltzen ditu. 1936ko urtarrilean, Asturiasera egindako bidai baten etorreran zela Madrilen, harik eta otsailaren 6an Juan José Mansorekin batera Asturiastik diputatu hautatua denera arte, atxilotu egiten dute.

Guda hastean, Radio Madrid-en mintzaldi bat ematean gerora ospetsua izango den bere ¡No pasarán!-ekin bukatzen du. Abuztuan, gudarako horniketa eta zuzkidura-eske Parisera joango den Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren kide izendatua izango da. Hiriko belodromoan, Errepublikaren aldeko mitinean zehar, ospetsu bihurtu zen esaldia hau zioan: Más vale morir de pie que vivir de rodillas. Urriaren 1ean espainiar Gorteetan Euskal Estatutuen alde abertzale esaldi sutsuz jardunaz parte hartu zuen. Guda honetan zehar Gorteetako lehendakariorde izan zen, gudako fronte guztiak bisitatuz ekintza handia agertuz. Guda amaitzean, Casadoren errendizioaz, Eldan Espainia utziz Hidalgo de Cisneros hegazkinean Frantziara abiatzen da, une honetatik aurrera SSEB-en biziz. Bere zereginik nagusiena errefuxiatuek antolatu eta ondoren erresistentzia-lanak prestatzea izango da, besteak beste, 1941ean, Radio España Independiente.

1942an, figura mitiko eta ohoratua izanez norberaren ohizkanpoko laztasunagatik eta sobietar ortodoxiari irmo eusteagatik nabarmendutako Jose Diaz hiltzean EAK-ko idazkari nagusi izendatua da, Nazio Batasun Antifrankistaren agiria izenpetuz. Bere Stalinenganako fideltasuna erabatekoa izango da. Ostera, alderdiko idazkari bezala Carrillo izanik 1960tik Lehendakaria zela, Carrillorekin batera, bere aldekoa izanik Lister-en aurka Txekoslovakian 1968an izandako Varsoviako ituneko indarren parte hartzea salatu egin zuen. Horregatik, Semprun-ek (Autobiografía de Federico Sánchez, Planeta, 1977, 122-123 orr.) SSEB-arenganako Ibarruriren fideltasun sendoaz, EPK-ren barneko beste disidentzia batzuetaz eta Monzonen (1945-48) kasuaz Pasionariak izandako jarrerari buruz honela mintzatzen da:

"Del otro lado, del lado de los ejecutantes autónomos e inventivos de la política de Stalin en el PCE, ¿puede razonablemente esperarse que alguno hable? Pasionaria, sin duda, morirá sin decir nada. No ha vuelto a España para hablar, para decir las verdades sangrientas y miserables del pasado. Ha vuelto a España para morir. Morirá sin decir nada. Al fin y al cabo, ningún creyente espera de la Virgen de Fátima que pronuncie largos parlamentos. Basta con que su imagen sea paseada en angarillas ante la muchedumbre postrada. Pues igual nos pasearán por España la imagen severa y noble de Pasionaria, muda estatua capaz, sin duda, de provocar aún lágrimas de gozo y de emoción entre las masas de fieles militantes, pero incapaz de decir la verdad de su propio pasado, ni las verdades de nuestra propia historia".

1977an, AK-ren legeztatze gorabeheratsuaren ondoren, Ibarruri Espainiara itzultzen da, hauteskunde ekintza ugaritan parte hartzen du eta, laurogei eta bi urterekin, orain Gorte konstituziogileetarako berriz diputatu hautatua izango da.

Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an.

Bere idatzien artean aipatu daitezke: Artículos y discursos (1936-1938), Moscú, 1938; La España franquista, satélite de Hitler, Moscú, 1944, 44 orr.; La guerra di Spagna, Roma, 1947, 139 orr. (2.argitalp.); El único camino (autobiografia), 1962, Imp. Nac. de Cuba, 462 orr.; De febrero a octubre 1917, París, 1967, 133 orr.; En la lucha. Palabras y hechos (1936-1939), Moscú, 1968, 368 orr.; España, estado multinacional, París, 1971, 58 orr.; Nuestro VIII Congreso..., París, 1972, 113-127.