Artisautza

Gorosta y Asula, Ramón de

Soraluze, 1834-03-3 - Murcia, 1889-08-20 Armagin eta jesulagun gipuzkoarra.

Karlista miliziano baten semea (bere aita Cabrera Jeneralaren armazaina izan zen, lehen guda karlistaren ondoren gazte zela hilez), Ramon de Gorosta gudaroste karlistarako eta, agian, bere Soraluzeko sorterrian armagintzara jaioa zela zirudien, arte horretan bere trebetasun eta buruargitasuna erakutsiz.

Bateatu zuteneko egunetik bertatik guda pairatu beharra izan zuen, gudari liberalen esku erortzearen ondorioz ea Deba errekara jaurtia izateko zorian zelako karlista bolondres batzuk miresgarritasunez erreskatatu zutenean. Lehenbizi bere aitak aipatu ziona etxeko sotan beronek zeukan arma-tailerrean lan egiten hastea izan zen.

Hamabi urte zituen eta ordurako eskola bertan behera utzita zeukan. Bertan limak, zulagailuak, laratroak...prestatzen zituen, eta, altzairugintzan ari zen baina armagintza lanbidean sakontzerik ere izan zuen: Jose Ignacio eta Baltasar de Ibarra anaiak ezagutu zituen, euron jabegopekoa zen armategi-tailerrera joatea adierazi ziotela. Lantegi honetan (herriko hoberenetariko bat) geroztik Plazentziako Armen Errege Lantegi ospetsuetara, bertan aztertu eta onartu zitzaten, igortzen ziren fusilak, karabinak eta pistolak lantzen ziren. Esperientzia honetatik lana menperatzea eta eskulangile armagin gaztearen -eta zakarra ere- trebetasuna laster balioetsi zuten maisu bikain batzuk jaso zituen. Gorosta ziurgabetasun handiko lanbide-giroan bizi izan zen: armagintzak denbora zailak igarotzen zituen aldia zen, aldezpenerako estrategia-arrazoiengatik Estatua armagintzarako industria-jarduera Asturiaserantz urruntzen zebilena, gremioen desagerpena sustatuz, edo, are txarragoa dena -300 urtetan zehar baino gehiago koroari zerbitzua eskaini ondoren- Plazentziako Errege Lantegia bere zorira uzten zuena.

Lana aurkitzera behartuta -ordurako, jada gaixorik zegoen armagin baten seme nagusi bezala- Gorostak, 1858an, Jose de Tellería koronel-zuzendariak eskainitako Orbaitzetako munizio lantegian, 1860ra arte mantenduko zuen lanbidea izango zena onartu behar izan zuen. Bertan sarrailagile baten ofizial bezala, moldeatzaile eta galdagile ofizioak barne hartzen zituen Soraluzekoaz erabat desberdina zen lan-kontzeptua izanik -gauza bat suzko armak egitea zen eta beste bat munizioa-, jardungo du, bere kanoien forjaketa eta armagintza ezagutzak erabat lagungarri izan zituelarik. Behin bere hitzarmena, 1860an, bete ondoren, Gorosta bere sorterrira itzuli zen, bertan hiru hilabete besterik ez emanaz. Bere anai bakarra, Tiburtzio, herriko talde eragingarri batek antolatutako azpikeria baten jasale izan zen eta Madriletik zehar nagikerian zebilen; Gorosta salbatzera joan zitzaion.

1860ko udaran, Ramon gazteak Soraluze utziz, penintsularen luze-zabaltasun guztian zehar, lehendabizi armagin ofizioan arrakasta lortu eta, gero, Jesusen Lagundian sartzera eramango zuen bidaia hasi zuen. Ez zen beste inoiz bere jaioterrira itzuliko. Bere anaia aurkitu ondoren (etxera itzultzeaz konbentzituz) Madrilgo Maestranzan lan egiteko ateak zabaldu zitzaizkion, bertan hileroko 500 erreal-soldataz onartua izanez (armagin batenaren gainetik eta agian maisu bereiz batek haina ?). Aro honetan Maestranzak -XIX. mendean bost zeuden- eraikuntza- eta konponketa-jardunean aritzen ziren guneak ziren, guneotan muntaiak, gurdiak eta zerbitzurako tresnak konpontzeari ekinez; bere jatorria Errege Katolikoen garaikoa da, baina 1867an izaera hori galdu zuten, biltegirako gune eta Parke izatera bihurtuz. Egia esan, Penintsulan euskal industria aurrendari izan zen armagintza jardunerako olak baino arma-biltegiak ziren. Bertan izan zen, erregearen gudarosteko armak prestatzen zituen bitartean Gorostak bere bururakizunak benetan garatu zitueneko tokia.

Madrilen, gauza ez ziren armak (zaharrak izanagatik) erabilera handiko izatera bihurtuko zituen aplikazio bi asmatuko ditu: lehenengoz eta behin, erretserba-armamentu bezala erabilera asko izan zuten antzinako sistemadun karabinak perkusio-karabina izatera itzuliko zituen giltza bat asmatu zuen; gainera, iskiluaren muturrean baioneta gisa matxete bat ipintzea ahalbidetzen zuen giltza bat egin zuen, horretara suzko arma luze zaharrei erabilera bikoitza eransten zielarik. Izatez, Mauser armamendurako baioneta-aiztoa -XIX. mendearen azkenean Toledon eginez hasi zena- Gorostaren asmakizunean oinarritzen da; eta honek, beste inork baino arinago agian, baionetari eman ziezaiokeen ordura arteko erabilera bakarra era bikoitzean erabili zitekeenaren irudikapena du. 1862ko abuztuan, bere amarengandik bizi guztian zehar gordeta izan zuen albiste bat eman zion -bere umetatiko asmoa zena- : Jesusen Lagundian sartzeko baimena eman ziona esatera zetorrena.

Lagundiak onartu eta Santa Mariako Portura nobiziatua egitera bildu zutenean, Gorosta erizain bikaina izatera iritsi zen. Ordutik aurrera berari egokitu zitzaion misiotik nekez aldendu zen: behartsuen zaintza, karitatez eta apaltasunez. XIX. Espainiako historia politiko zorigaiztokoa ere lagungarri izan zuen. Giza-karitatera erabat emanik, jesulagun bezala, hemeretzigarreneko iraultzek sortarazitako aurkako egoera eta hil zorian zeudenez arduratuz, jarrera moral eta gizatiar sakonez jardun zuen (aipagarria da, adibidez, Cadizen Serrano Jeneralaren iraultzan izan zuen jokabidea). Ramiro Larrañagak 1972an argitaratutako biografiak Gorostak bere bizitza guztian zehar aldeztu zituen baloreen muina azaltzen du. Egokia da, Gorostaren giza-dimentsioa balioesteko besterik ez bada bere azken paragrafoa aipatzea:

"Esta es la vida ejemplar de Ramón de Gorosta, que nació de una estirpe de armeros...; que fabricó armas sin emplearlas jamás contra un semejante; que se vio envuelto en varias contiendas; y que, sin embargo, solamente esgrimió un arma que el mundo...no ha llegado a descubrir todavía: la caridad."

Gorosta birika-minak gaixotuta hil zen, 1889ko abuztuaren 20an, San Jeronimo murtziar-egoitzan. Guadalupeko auzoan lurperatua izan zen.