Literatoak

Goikoetxea Maiza, Juan

Basarteko apaiza, Ibon Zerain'go, Iru-Garate.

Idazlea euskaraz eta gaztelaniaz. Zerainen (Gipuzkoa) jaio zen, 1913ko maiatzaren 8an; 1983an hil zen. Jesuita.

Tournai eta Marneffen (Belgika) eta Oñan (Burgos) egin zituen ikasketak. Euskaltzain urgazlea. Luberri, Gure mutilak, Jesus'en Biotzaren Deya, Euzko-Gogoa, Egan, Euskera, Zeruko Argia eta Elkartasuna taldeetan parte hartu du. 1968an Egan, 1-6, p. 3-5, Gamiz, Arabar euskal-olerkaria izenburupean Juan Bautista Gamiz idazle arabarrari buruzko lana. Werner Watsonen historia itzuli eta hainbat artikulu argitaratu ditu Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Buletinean eta Euskaraz.