Zinekoak

Gernika, 41 urte gero!

26 minutuko mediometrajea, 1978koa eta S/8 formatuan egina, Barakaldoko Xabier Beristain zinemagile amateurraren eskutik.

Bonbardaketaren ostean lehertu zen problematika ageri du. Horretarako, Angel Viñas historialariari eta Joseba Elosegi gertakarian izandako lekukoari egindako erreportajeak biltzen ditu, teknikoki Bilboko Herri Irratian grabatu zirenak. Picassoren ikusizko aipuekin zipriztintzen du erreportajea eta azpiko musika Mikel Laboak sortutakoa da. Zintaren hitzaurre modura, Jose Antonio Agirre Lehendakariak bonbardaketaren biharamunean esandako hitzak entzun daitezke.