Biologoak

Garcia Bona, Luis Miguel

Tuteran jaio zen 1951ko urtarrilaren 16an. 1973an Lizentziatu zen eta 1977an Doktoregoa eskuratu zuen Zientzia Biologikoetan, Mikologiako espezialitatean.

1976an oposizioak irabazi eta Tafallako Batxilergoko Institutu Nazionalean irakasle agregatu izatea lortu zuen eta hiru urte beranduago, 1979an, katedradun izan zen Natura Zientzietan. Urte berean, Mikologiako sekzio bat bultzatu zuen ANANen eta bertako zuzendari izan zen. Arlo profesionalean irakaskuntzan aritzeaz gain, aldi berean, zientzia-dibulgazioan aritu zen, bereziki Nafarroako Mikologiaren eta Botanikaren esparruan. Zientzia eta dibulgazio arloko berrogeita hamar artikulu baino gehiago argitaratu ditu eta gutxienez 10 liburu kaleratu ditu Botanika arloko eta, batez ere, Mikologia arloko zientzia-dibulgazioan, Nafarroan oso garrantzitsuak izan direnak. Azken 25 urte horietako dibulgazio lana egiteko hainbat baliabide erabili ditu, esate baterako, solasaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, irteerak, erakusketak, mahai-inguruak, irratsaioak eta ia komunikazio mota guztiak, hala Nafarroan barnean nola hango mugetatik kanpo. 1979ko urrian Iruñeko Mikologiako Lehen Jardunaldiak sustatu zituen.

Irakaskuntzari dagokionez, Nafarroako Unibertsitatean aritu da eta irakaskuntza ertaineko hainbat zentrotan, esate baterako, Burlatako Ibaialde (BHI) institutuan. Horrez gain, Hezkuntza Sailean 9 urtez aritu zen Ingurumen Hezkuntzako irakasleen Aholkulari Tekniko modura. Gorosti Natura Zientzien Elkartea sortu zuen eta 1983ko irailetik bertako presidentea da.

Lanak: El paisaje vegetal, 1971, eta Setas de nuestros bosques pinares, in Temas de Cultura Popular, Iruñea, 1979.