Kontzeptua

Euskal literaturaren kritika gay eta lesbiarra

Queer teoria eta kritikak identitatearen afirmazioa bainoago, identitatearen eta generoaren inguruko diskurtsoak ezbaian jartzea du xedeetako bat (Córdoba, Sáez, Vidarte 2005). Itxaro Bordaren Ezer gabe hobe (2009) nobela da ikuspegi horretatik idatzitako euskal literatur lan bakanetako bat. Muga hartzen du eleberri horretan Bordak ardatz gisa, migratzaile ilegalak izanik protagonista, eta fronteraren inguruan harilkatzen du identitateen inguruko diskurtsoa. Generoaren berrirakurketa eta deseraikuntza da eleberriaren diskurtso politikoaren zutoin nagusietakoa eta queer teoriaren edo postfeminismoaren ekarriak bere egiten ditu. Bide beretik, Uxue Apaolazaren Umeek gezurra esaten dutenetik (2005) liburuko Bueltak kontakizunean proposatzen den genero deseraikuntza aztertu du Kattalin Minerrek (2010).