Kontzeptua

Euskal literaturaren kritika gay eta lesbiarra

Narratibaz eta poesiaz kanpo generoetan ere egin da homosexualitatearen inguruko lanik euskal letretan. Iñigo Lamarcaren Gay nauzu (1999) kontakizun autobiografikoa homosexualitateaz esplizituki lehen pertsonan eta euskaraz idatzitako estreinako lana izan zen eta oihartzun zabala izan zuen. Orobat, aipatzekoak dira Aitor Aranak gauzatutako hainbat egitasmo: Xut aldizkari gay erotikoa (1992-1996), Gay hiztegia (2005) edo Komiki gay eta lesbikoa Euskal Herrian bilduma (2005).