Kontzeptua

Euskal Herriko folklorea

The Athenaeum aldizkariak 1846ko abuztuaren 22ko datako zenbakian bere zuzendaria zenari bideratutako gutun bat argitaratu zuen, antza denez hamar egun arinago William John Thoms, arkeologo eta antikuario ingelesak zerabilen "Ambrose Merton", ezizenaren pean idatzitakoa, eta bertan hauxe zehaztera zetorren:"... the manners, customs, observances, superstitions, ballads, proverbs, etc..." 1 bildumatze eta bilketa bat behar zutela. Erronka honen aurrean izen bat ematea proposatzen da, Folklore, bi hitzen elkartzetik eratorria, hau da, folk = herria y lore = jakintza.

Urte batzuk arinago, 1810eko hamarkadan, jada azterketa gaiaren hastapen arin eta zehatzik garatu zen eta Jacob eta Wilhelm Grim-ek ipuin-liburu batzuk idatzi izan zituzten. Alor hau Thomsek bere proposamena egiterakoan gogoan hartutakoa izan zen.

Hala ere, Folklore hitzaren sormenak, denboraren joanean, esparru desberdinetako pertsonalitateak gehituz joateko ikaragarri balioa izan zuen, besteak beste George Laurence Gomme-tik hasi eta irakaskuntza arloko interesa agertu zuten beste batzuekin batera, hitzaren sortzailea zena barne, Londresen "Folklore Society" sortzen dute.

Ikerketetako emaitzak elkarte horretako hasiera baten Folk-lore Record izena eduki zuen eta eta gerora Folk-lore Journal izendatuko zen argitalpenean agertuz doaz urteen joanean, azkenean 1890ean Folklore izena behin betiko ezarri ondoren gaur arte (2008) izen horrekin jardunaz.

Gomme jaunak ikerketaren filosofia une oro bereganatzen jakin zuen. Izatez, bere lanen emaitzak eskaintzeari ekin zion, The Handbook of Folklore y Ethnology in Folklore lanek adierazten diguten bezala. Bildutako materialetan oinarritzen diren bere teoriak liburuotan irakurri ditzakegu.

Baina, mende-amaierako data horietan, Penintsulan, eskema-perfilazioen bitartezko aldezpen teoriko bat ematen da. Antonio Machadok, sebillarra, 1881ean "El Folklore Español" eta "El Folklore Andaluz" sortzen ditu, garai hartan (Espainiako) erregio bezala ezagutzen ziren gainerakoek oinarri eta beharrezkoa litzatekeen ahaleginarekin Folklorearen arloan zegozkien bideak jorratu zitzatenaren ahaleginean jardunaz.

Besarkatu zitzan arloei zegokien eztabaidatik kanpo, Etnografia, Arkeologia, Mitologia, Filologia edo Fonetika, Folklorearen beraren zientzia laguntzaileak izan zitezela proposatzen da. Une haietan baieztapen hau bitxitzat gerta daiteke, XX. mende-erdian ea erabat Folklorearen izana gainbehera etorri den bitartean gaur egun aipatutakoetatik gehienak zientziaren izendapen ofizialerako bizi-hurbiltasunez iraun dutenean.

Ikerketarako irizpideak ezartzearekiko bideari hasiera eman zitzaion, baina iritzi guztiak ez ziren norabide berean eskaintzen eta ezta aurkezten zituzten pertsona berdinengatik ere hasierako garai hartan. Arnold van Gennep (Manuel de folklore français contemporain), Paul Sebillot (Le Folklore de France), André Varagnac (Civilisation Traditionnelle et genrre de vie), Raimund Friedrich Kaindl (Die Volkskunde), Alfred Nutt ("Folklore Terminology"), Edwin S. Hartland (The Science of Fairy Tales), Albert Marinus (Le Folklore descriptif), Charlotte S. Burne (The handbook of Folklore), Sabine Baring-Gould (A book of Folk-lore) bezalako izenak gaiaren inguruko lehen urrats horietan ziren ordezkarietako batzuk besterik ez dira.

Hauekin, urte batzuk geroago elkartu edota jarraitzeari ekin ziotenek hurrengoak ziren: Alejandro Guichot y Sierra (Noticia histórica del Folklore), Luis de Hoyos Sainz (Manual de Folklore), Paulo de Carvalho Neto (Folklore y Educación), Raffaele Corso (El Folklore), Augusto Raúl Cortázar (Esquema del Folklore. Concepto y métodos), Alan Dundes (The study of Folklore), Alexander H. Krappe (The Science of Folklore), o Manuel F. Zarate (Breviario de Folklore. Elementos teóricos y observaciones de orden práctico para la orientación de los estudios del Folklore). Zerrenda hau osatzeko, argitaratzaile batzuk: J. M. Gómez-Tabanera, F. Carreras y Candi, o Richard M. Dorson.

150etik gorako urte guzti hauetan zehar, berton eskaintzen dena baino denboraldi askoz laburragoa izanez, Folkloreren izen kontzeptuala aldatuz joan da, baina unibertsitate mailan erabiltzen diren gainontzeko izenengandik nabarmen bereizten duen zaharkitutako eta, aldi berean, arlo ugariak nolabaiteko arkaikotasunaren sentimendu batez deskribatzeko zaila egiten duen zerbait du.

1 "MERTON, Ambrose" (THOMS, W. J.). 1946, p. 5 (reproducido por DUNDES, A.).

Hitzaren sormenak, hasiera haietan zegoen Herri-Zaharkinak ordezkatzera zetorrena, bere bidea zientzia izate bihurtzearen alde prestatzen zuen, eta epealdi batetan zehar horrela gauzatu eta hedatu zen, Espainiako Errege Akademiaren Hiztegian lehen aldiz (1825eko argitalpena) agertzen den bezala: "Folklore. (voz inglesa) m. Ciencia que estudia las manifestaciones colectivas producidas entre el pueblo en la esfera de las artes, costumbres, creencias, etc.", gaur egun herri-mailan xehetasunez baina, nolabaiteko bateratasunez, irizpide biei eutsiz 2006ko azken edizioan: "Folclore. Del ingl. Folklore: 1. m. Conjunto de creencias, costumbres, artesanías, etc., tradicionales de un pueblo. 2. m. Ciencia que estudia estas materias".

Kokapen sistematikoari dagokionez, Folklore eta Etnografiaren esparruak ezartzerakoan aldi bereran atal berdinak baina baita formulazio nabarmen desberdingarri eta konpartimentatuak dituzten esparrudun elementu bezala jarrera asko izan dira. Hain da hori horretara ze, antropologorik ospetsuenetariko batzuk Folklorearena den arlo ukiezina sartzen den oinarri psikologikoa eta etnografiaren atalari lotutako balizko materializazioaren alde agertu dira.

Eztabaida luzaroan zehar mahai gainean izan da, eta, izatez, arlo bakoitzari zer dagokion zehazte helburuz egun ere jarraitzen du. Espazio eta mugei buruzko ziurtasunik ez bada ere, anbiguotasun horrek etnografo eta folkloristei ez eskubidetzeko ere balio du. Batzuk, adostutako eta aldebakarreko sistemarik gabe, bigarren multzoko beste batzuk iraganean egituratu eta, nolabait, egun ere indarrean diren nolako edo halako eskemekiko zintzo jarraitzen duten bitartean.

2001. urtean, jarraibide paralelo eta ofizializatu bezala, "Humanitatearen Ezin Ukituzko eta Ahozko Ondarearekiko Lan" jakin batzuk inbentariatzen hasteari ekiten zaio, euren zaintza sustatuz, lehendabizi mundu-mailan babestea osatu eta, amaiera bezala, dagokien erakundeek euren gain hartu beharra izango lukeen ekonomia-laguntza bidezko Kultura-Ondare Materiagabekoei dagokien aldezpen instituzionala lortuz.

Biziberritze-formula honek, neurri jakin baten, Folklore adierazpidea -ekimen horren aldezleetariko batzuen arabera- ordeztu egin nahi du, jasandako hondamena bere baitan diren sustagarriekin matizatuz. Gaur egun, lehenago bere ustiaketarako ez baina bai bere ordezkapenerako arau jakin batzuk eskatzen zituen guztia Ondaretzat bezala sustatu, suspertu eta aldarrikatzen ahalegintzera jotzen dela esan daiteke.

Halaber, Kultura-Ondare Ezin Ukituzko eta Ukituzkoaren arlo bi jakin horiek sortutako ataltze-asmoaren aurrean, biak hain dira uztartuta ze unerik gehienetan, batak bestea gabe ez duela izaterik ulertu beharra dago.

Nabaria da Folklore eta Etnografiaren artean bereizketa egiterik merezi ez duenik, toki jakin batzuetan eta nolabaiteko mailako lanaren sistematizazioak jarraibide paraleloak izan ez dituztenetan ez bada; bai egindako lanaren kalitateari eta baita lortutako informazioari dagokienez ere. Are gehiago, zirkulu batzuetan ulertzen duten bezala ulertuta, Folkloreak tradiziozko musika eta dantza, batez ere, baina baita ekitaldi jakin batzuetan edo toki mailan egiten dituzten kolektibo jakinei oro har lotutako tradizio batzuk beregain hartuko lituzke.

Izatez, Etnografiak, metodo kualitatibo bezala, Etnologiaren laguntza hautsezin izateko beharrezko zereginak betetzen ditu. Are gehiago, oro har lehendabiziko urratsetako bat izaten da, beste jarraitu beharreko atal guztiak baldintzatzen dituena. Ikerketa- eta deskribatzaile-oinarria da bere balioztatzeetan.

Kepa Fdez. de Larrinoak, askoz ere esplizituagoa, metogologiari eta bere ezarpen-eremuari dagokionez hauxe ulertu behar dela adieraztera ematen du:

"En antropología la palabra etnografía posee dos significados. Uno se refiere a la experiencia de trabajo de campo, es decir, a la convivencia con las personas estudiadas (...) El segundo significado señala la memoria escrita final... "2.

Historian zehar, etnografoak, batzuetan, bere zeregina antropologoarenarekin batera egikaritu du eta, beste batzuetan, lekuan bertan datuak biltzeari bakarrik ekin dio. Etnografiaren eta Antropologiaren artean izan diren ikertzaileen ebidentzia askoren artean, Michael Haberlandt azpimarratu dezakegu hurrengo hau adierazten duenean:

"El concepto fundamental de la Etnografía, como ciencia descriptiva de los pueblos, apenas da lugar a discrepancias, como tampoco el concepto de pueblo, que es una colectividad humana con una cierta unidad de cultura tradicional (...) Pero también tiene por objeto investigar, de un modo comparativo (...) las manifestaciones de los pueblos (...) lo que constituye el objeto de la Etnología..." 3.

Ikus daitekeenez, irakaskuntza-mailan, Folklore hitzak bere sorreratik arlo garrantzitsu biri eusten dio. Euretako bat, denboraren joanean desagertu egin dena: zientziarena. Halaber, beste zehaztugabeko bat, gizartearen zati bat berarekin, bere praktikarekin, identifikatzen dena edota nabarmenago esanda: "tradiziozko izatearen praktika", antzinatean ahozkotasunez, batez ere, bideratutako bere belaunaldaketak ezarria.

Bereganatzen dituen esparru-ugariotatik, hemen gehienak azalduko dira eta, baita, beste batzuk mugatu ere, eurak tratatzerakoan gizarte-harreman eta nolabaiteko ikerketa-mailak asumitzen diren garrantziarekin zerikusi zuzena baitute, nolabaiteko desoreka erakutsiz.

2 FDEZ. DE LARRINOA. 2005 (1998), p. 69.

3 HABERLANDT. 1924, p. 11.

Antolaketa konplexu guztiaren egituraketa eta zenbaketa egiteko zailtasunak, ikertu beharreko entramatu guztia ataldu daitekeen atal, arlo eta genero bakoitza eskaini ahal izateko jarraibide onargarriak izan ditzakegun beste abiapuntu eta jarraitu beharreko bide batzuk erabiltzera behartzen gaitu, horrek guztiak Folklorearen esparrua hartu eta, materiazko eta materiagabekoen arteko lotura ekidinezina uneoro sortaraziz.

Lehenengoz, beste gainerako atal, osagarri eta gainontzeko elementu guztiak osatzen dituzten talderik garrantzitsuenak azaltzeari ekingo diogu. Nolabait aurkezteko, bakoitzari idazpurua ematen dion alfabeto-hurrenkera izango da jarraituko duguna, eta era berean, dagokion edukia eta batzuen eta besteen arteko harremanaren nabaritasuna ere, eta euren osogarriak, neurri handi edo txikiago baten, azalduko ditugu.

Zalantzarik gabe, gizarte-esparruan -publikoan eta pribatuan- egindako agerraldien kopuru handiak, urtean zehar ospatzen diren jai eta ospakizunei dagozkien kopuru handiarekin bat egiten du. Jai Ziklikoak, Zaindari-Jaiak (handiak eta txikiak), edo Errituzkoak, bestalde toki zabalagoetan txertatutakoak izaten dira: klimatologia-urtaroak, jai-aroa, erlijio-ospakizunak eta paganoak ere, sakratuak eta profanoak, etab. Amarauna osatzen duten mota guztietako ekitaldiak, une oro aro historikoen arteko bereizgarria den denborarekiko faktorea garbi bereiztuz.

Hasteko, urtaroek, sortutako meteorologia-aldaketa zehatz bat zehazten dutena esan dezagun baina, ondorengo osoko aldaeren arabera, urtean zehar, gako batzuk definitzen dituzte, ez hain era zehatzean baizik eta funtsean, zeremoniala eta jostaketa:

- Data jakineko jaiak. Eliza Katolikoak santutegia eta dagozkien ospakizunak ebazten ditu. Hala ere, hemen ospatzen den santuaren egun berean egiten diren jaien eta, arrazoi desberdinengatik, asteburu batera eramanez data aldatu edota santua bera beste urte bateko une desberdinera eramaten dutenen artean banatu ditzakegu.

- Data aldakorra duten jaiak. Pazko Domeka kalkulatzen den udaberriko lehen ilargi betearen hurbileneko ostiral baten inguruan dabiltza guztiak. Hortik aurrera lortzen da data mugikorra duten ospakizunen gainontzeko egutegi guztia.

- Aroak, dagozkien jai jakin batzuk biltzen dituzten epealdi luzeago edo laburragoak dira, eta bere osotasunean erlijio-esparrukoak direnen artean eta Elizak bere historiako une jakin batzuetan aldezteari ekin izan ez dioten beste ospakizun batzuekin nahasten direnekin aldatuz.

Urtean zehar diren jai-ziklorik garrantzitsuenak, elkarren arteko harreman zuzena dute: alde batetik, santurik garrantzitsuenen ospakizunekin, Jesukristoren bizitza eta heriotzarekin; bestalde, jatorri ez kristauaren emaitzatzat aintzat hartzen diren Solstizio eta beste ospakizun batzuekin. Horiek guztiak hurrengoetan zehaztu daitezke:

  • Udagoieneko Aroa
  • Gabon-Aroa edo Neguko Solstizioa
  • Ihauteri-Aroa
  • Garizuma- Aroa
  • Aste Santu-Aroa
  • Maiatzeko Aroa
  • Corpus Christi-Aroa
  • San Juan eta San Pedro Aroa edo Udarako Solstizioa
  • Udaroko zaindari-jaien Aroa

Horri guztiari, hurrengoa gehitu behar diogu: klimatologia-urtaroak, asko edo gutxi Naturaren egoeraren pekoak dira eta berarengandik zintzilikatutakoa den komunitate guztiaren etorria zehazten dute, bere oparoaldi eta ezbeharrez, dagozkion lanaldiekin eta baita aisialdirako garaiekin ere. Beraz, Jaiegunen Egutegiaren agerpena, ekologia-egituraketa horren oinarriaren arabera, egutegi horren ilargi- eta eguzki-jatorriak gutxietsi gabe egingo dugu.

Negua

Urtaroaren sarrera abenduaren 21 eta 23 egunen bitartean gauzatzen da eta, une goren honetan da kultura bakoitzak bere irizpide berezien arabera erabili eta urtaroa klimatologia arloarekin zehaztera datorren Neguko Solstizioa ematen den garaia. Alde hau dagozkien jaiekin hornitua izango dena bestalde. Horrela lehendabiziko egunotan, egun neurri urriago baten, Marijesiak egindako ibilbidea ikusi dezakegu, bederatziurrena egin eta amaiera beste diru-bilketa batekin bukatuz. Abendua izena ere jasotzen duen tradizio hau Busturialdeko tokirik gehienetan egikaritzen zen eta baita Durango aldeko eta Arratiako herri jakin batzuetan ere.

Elementu honek Gabon(etako) Aroaren hasierako edo Neguko Solstiziorako bidea ematen digu, herri guztian zehar egun zabalduena den pertsonai batekin bat eginez: Olentzero. Erdi ipuina edo pertsonaia mitologikoa, Gipuzkoako zati handi baten eta Nafarroan ere hedatuta dagoena, eta lurralde bion arteko mugakide diren Lesaka, Oiartzun, Bera o Goizueta bezalako herrietan diru-bilketetan erabilitako erdi irudia dena. Bere erabilerak Euskal Herriaren nortasunaren identitate-beharrizanaren lorpenerako balio izan du. Horregatik, talde txikietan auzoak eta hiriguneetan zehar ibiltzen dira diru-etekinak edota elikagaiei buruzkoak lortze aldera.

Diru-biltzeak erabat nabarmena diren aroa dugu hau, eta ez soilik arinago aipatu den bezala. Horrela XX. mendearen lehendabiziko erdian, gutxienez, gose-gorrian ziren aho haiek gozotu eta alaitu zitzaten gaztainak, intxaurrak, urretxak, laranjak, gozokiak edo mahaspasak bezalako ekoizpenak lortzeko ahaleginean ziharduten lagun eta sendikoen etxeetara zihoazen eskale txikien "Gabonsariak", Glin-glan, Urte Barri eta Erregeak bezalako zenbat gura ekimen ditugu.

Urtearen azken gauean ur "berria" biltzen zen, eta gurdiak zuhaitzetan eskegitzea bezalako astunak izatera iristen ziren bromak egiten ziren, baserri batzuetakoek abestu eta dantzan egiteko bilduz eta Gabon Egunean bezala, mahai-inguruan eta Gabon enborraren edo gabon mukurretik hurbilean sendiak biltzen zituzten afari oparoak izanez.

Errege-eguna, beste data batzuetan bezala, edukiaz eta berezitasunaz ere aldatuz joan da. Opari-kopuru urrikoa zen beste garai batetik, kontsumismo ikaragarri bateko garaira iritsi gara, Olentzeroren abenduaren 25eko datan ere horrelakorik izanez, bestalde. Urtarrilaren 6ko egun honetan, edota bezperan, Arizkun, Altsasu edo Zubietako herri nafarretan "Zintzarrotsak" ospatzen dira, Enkarterriko (B) "Marzas" izenekoek ere sarritan agertuz eta gabon-aroari amaiera emanez, hilabete horretako 17ari, San Antonio, ekoizpenen enkantea eta abereen bedeinkapenez ospatuz, bidea emanez.

Kandelerioko Amaren, Blas Deunaren eta Ageda Deunaren jaiak "kintoei", umeei eta nagusiei etxe eta baserrietara joan eta horretara eskatzen zen jana lortzeko balio zieten, zinta-bedeinkapenez, abestiz eta dantzez osatutako hirukoa eratuz.

Inauteriak, hitz gutxitan bada ere, atal berezia merezi du. Neguko Jaia zen herririk gehienetan eta 1936. urtean zehar gauzatutako debeku gubernatiborarte gutxienez, egungo asteburuetako aisialdirik ez zuen biztanleriak horrela ulertzen zuen. Alde batera gelditzen dira toki jakin batzuetakoek eta jaialdiaren osagarri direnek.

Herri batzuetan urtarrilaren une desberdinetan hasten ziren, beste batzuetan egutegi ofizialak ezarritako egun ofizialak baino aste batzuk arinago, datarik gehienek propio bezala estimatuak izanik. Emandako izenek bata bestearengandik asko aldatzen dira: Inauteriak, Ihautirik, Ioteak, Aratusteak, Errabi Eguna, Karnabalak edo Karnestolendak.

Egunaren edo ekintzaren izendapenaren adierazkortasuna salbuetsiz, osagarri ezberdinez gauzatutako diru-bilketak bezalako hain funtsezko diren elementuek dauzkaten egun eta ekimen-multzoa:

- Egunari dagokion abestiarekin dagokion haur-dirubilketa eta, batzuetan Oilar Jokua-rako batzuetan balio izaten zuen oilar sinbolikoa. Izendapenak "Eguen Lodi" eta Inauterietako Asteartea den artean banatzen ziren: Egun Ttun ttun edo Orakunde Baztango Bailaran (N); Eguen Zuri Durangaldean eta beste Bizkaiko herri batzuetan, Ostegun Gizen Gipuzkoan; Zingar arraultze Bortzirietan (N); "Jueves de Lardero" Lagranen, San Vicente de Aranan eta beste arabar herri batzuetan; Urdai Largero Eskoriatzan (G); "Carrastoliendas" Bizkaiko Enkarterrin.

- Gazteen diru-bilketak: Abestiz eta/edo dantza bidez hiri edo baserri-alde ibilbideetan. Dagozkien datak baino egun eta baita aste batzuk arinago ere, lurralde ezberdinetan izaten ziren.

Gastronomia-atalari dagokionez data hauek oparotasunerako berebizikoak ziren, Arratia, Durangaldea eta Busturialdeko bizkaitar merindadeetako herririk gehienetan Kanpora Martxo edo Basaratostearekin asterik garrantzitsuena baino arinagoko igandean mendian merienda bat eginez hasiera emanez. Horrela ematen zitzaien hasiera monotonia etetera zetozen astrapalada egunei. Herri-dantzak eta dantza pribatuak musika konpartsak eta, batez ere mozorro-jantziak, negu aroan zehar izaten ez zen animazio eta koloreztatze hori ematen zuten, guzti hori toki-ekimena zehaztera zetorrela. Mozorroak, Muxeranagak, "Mascaritak", "Mascarones", Marrauek, Kokomarroak, Xanxok, Kokoxak, Txantxoak, eta abar disfrutatu egiten zuten, maskara edo maskararik gabe, barreak, bromak eta jokoak eraginez.

Baina, dantza, pantomima eta mozorro-jantziei dagokienez, antzezpenik ezagun eta osatuena Maskaradak (Mascarades) dira. Neguan zehar, igandero, herriko edota inguruko auzoetako 25etik 50era bitarteko pertsonez osatutako talde batek, Zuberoako toki ezberdinetatik zehar ibiltzeari ekiten dio. Antzerkia eta dantza, astrapalada eta jai giroa, eta baita giza-harremana ere, hitz gutxitan adierazteko ezina den belaunaldiz belaunaldiko ondorioztatzearen emaitza, kortejoaren egiturak eta antzezpena, eta baita guztiok datozen lurraldeetako itxura bereziz osatutako elementu zenbatezinez osatzen den performance honetan elkartzen dira.

Udaberria

Kristau erlijioaren esparruan izandako gertakizunak nagusi diren urtaroak: Garizumari hasiera ematen dion hauts-egunetik Pasko Igandera arte, gauzarik aipagarrienak joko batzuk, taldekako ibilbideak eta igandeetan dantzaldirik eza dira.

Aste Santuak orokortasunak baina baita bitxikeriak ere azaltzen ditu. Alde batetik, irudidun prozesioak, Via Crucis-ak karraka eta matraken zarata ikaragarria. Beste batetik, ospatzeko era bereziak: Lekeitioko (B) Mingorri, bere mihi-gainean umeak euren malvavisco gozokiak jarriz; Tuterako (N) "Bajadica del Ángel" eta "Volatín"; "Judas"-en paseoa eta bere ondorengo sententzia Añanako Gatzategiko (A), Moredako (A), etab.-eko suteetan; bizkaitar lurraldeetan pasio antzezpenak (Balmaseda, Berango, edo Arkotxa Zaratamon); edo Seguran (G) edo Azpeitian (G) San Miguelen pasabide zeremoniatsua.

Maiatzeko hilabetean zehar, eta dagozkien urtaroari kantu bezala "Mayak" aurkitzen ditugu. Zuriz jantzitako neskak dira: Arraiotze eta Arizkun herri nafarretan Erreginak izenekoek. Naturaren jaiotza toki ezberdin askotako enparantzaren erdian landatutako txopoan ere nabarmen gelditzen da: Aranako Bixente Deuna (A), Bakaiku (N). Zuhaitz honek Herri guztietan zehar San Juanez edo herri-jaietan bere presentzia du.

Hilabete honetan bertan, edota hurrengoan, Corpus Christi eguna (Korpus Eguna), herriaren kale nagusietatik zehar zihoan musikari, eliza-agintari eta agintari-zibilak paliopean Jesukristo zeraman, orain urte batzuetara arte ostegunez ospatzen zena, prozesioduna. Errezoen eta Doinuen artean lehengo jaunartzea egiten zuten neska-mutilak kale estuetatik zehar pasatzerakoan lora-petaloak jaurtitzen zituzten, Nafarroan, Bera, Lesaka edo Doneztebe bezalako herrietan egiten jarraitzen den bezala. Lapurdin eta Behenafarroan ekintza horrek Besta Berri edo Pesta Berri (Fête Dieu) izenak ditu eta herriak asko dira: besteak beste Iholdi, Heleta, Ezpeleta, Itsasu, Ortzaize eta Luhuso. Euskal Herrian gelditu den funtsezko erreferentea San Miguel aingeruarekin, hamabi apostoluekin, udal herriko baseliza ezberdinetako irudiekin eta Oinatiko (G) dantzariekin egiten den prozesioa da.

Uda

Neguko Solstizioa suak markatua den bezala, Udako Solstizioa eguzkira hurbiltzeko baliogarri diren suteekin agurtua da, berak era baikorrean argi eta berotasun gehiago, bizitzaren garapenerako bestalde beharrezkoak izanez, emanez.

Zuhaixka, belar txar eta hondakinekin batera altzari eta koltxoi zahar eta panpinen batek ere San Juan bezperako gauan zehar su garretan dira. Garraren gainetiko jauziek eta txolak piztuta izanez egindako ibilbideak, Sapok eta sugeak erre, artoak eta gariek gorde! esanez batera, uzta galdu ez egiteko hain garrantzitsua den babes ekimena oinarritzen dute.

Hurrengo goizean, ur bilketa, belarra ortozik zapaltzea edo goizeko ihintz-orduan garra-garraka ibiltzea emankortasunarekiko eta zaintzarekiko sinesmenaren euskarri ziren.

San Juanen ospakizun honek, geografia guztitik zehar sakabanatutako herri askotako zaindari-jaien data nagusi edo atari bezala jarduten du, dantzen bitartez euren iragana gogoratuz: Tolosan (G) Bordon Dantza dantzatuz prozesioaren ibilbide berean, konpainiak jaurtitako tiroekin batera; Andoainen (G) Azeri Dantzarekin; Torralban (N) Baile de la Balsa izenekoaz; edo Laguardian (A) "Danza de los ramos" deritzanarekin.

Handik gutxira, 29an, San Pedroak ospatzen dira, gaur egun indarreangotasuna eta indarra galdu dituen arren. Aipamen bezala, bere berezitasunagatik, ibilbide ezberdinetan Arrantzaleen Kofradiako kutxaren gainean dantzatutako Lekeitioko (B) Kaxarranka aipatuko dugu.

Biharamunean, Irungo (G) San Martzial. Inguruko eta herriko bertako biztanle guztiak biltzen dituen ekitaldi jendetsua. Batera edo bakarkako, tiro-hotsen zarata burrunbatsuak, egurats guztia kez betetzen du. Jatorri ezberdinak dituela gogoraraztea ezinbesteko egiten da: arma-aldizkariak eta iraganeko guda-ekintza oldartsuak.

Santutegiak, santuak bakarrik ez eze, santak ere baditu. Karmengo Amak, bere Santurtzi (B) edo Plentziako (B) itsas prozesioarekin, uretara koroak jaurtitzeko portuetako kanpo aldera hurbiltzen diren ontzi, txalupa edo beste motatako itsasontzietan bildutako jende-aldrari kristau zaletasuna agertzeko balio die.

Itsasertzeko inguruetan erabat ezaguna den Ama batetik Ernest Hemingway estatubatuarrak hedatutako jaiaren bitartez irudikatua izan den mundu mailako santu batengana: San Fermin. Iruñeko (N) zaindaria izan ez arren, euskal herriko jai "nagusi" bilakatu da orain urte askotatik egun arte. Entzierroak jaiaren jatorriaren oinarrian zutabetzen diren atal funtsezkoak dira. Jendetza ikaragarri bat zezenak irteteari begira izaten da egunero. Hala ere, Lesakako herri nafarrean, zaindari jaiak dira eta Iruñeak jai horren luze-zabaltasunak betetzen duen arren, hemen ospakizunak bizi egiten dira eta Sindikoak eramandako ikurrina, musika banda eta udal dantzariek hegalean izanik santua eramaten du prozesioan parte hartzen du jende orok.

Udaren urtaro aldi hau, hainbat tokitako zaindari jaietan eta maila txikiagoko entitateetako beste jai xumeagoetan erabat ugaria da. Horrela, hemen guztiak zehazteari ekiten ez badiogu ere, ezin ahantzi ditzakegu Gasteizko (A) Santiagoak, Puente la Reina-Gares (N) edo Garaikoak (B).

Abuztuko hilabetea ez da atzean gelditzen: San Esteban, Beran (N); San Andres eta Puyko gure Ama, Lizarran (N), San Tiburtzio, Leitzan (N); Andra Mari abuztuaren 15ean Gernikan (B); Arrantzale Eguna Ondarroa (B) edo Deban (G) eta horrela herri ospakizun ugari, asko gutxi tradiziozko elementuz jantziak, baina herri eta aisialdi sare sozializatzailea osatzen duten beste batzuek izan edota nahastutakoak edukiz.

Hiriburuetako jaiak ez dira tradizioaren adierazgarririk gorena baina atal garrantzitsuak direnak edo gutxienean horrela estimatuak izan diren irudiak adierazten ditu: "herri kirolaren" erakusketak, gastronomia-lehiaketak, azokak, ohiko dantzen jaialdiak, buruhandien biribilketak etab. Baionan (L), Bilbon (B), edo Donostian (G), "Aste Nagusia" eta Gasteizen (A) (Andre Maria Zuriaren Jaiak), eguneratutako sustrai berezian oinarritu izandakoez gain, denboran hain urruneko ez den alditik datozenak dira.

Iraileko hilabetea udagoienerako tarteko aldia dugu. Hondarribiko (G), Elciegoko (A) eta Otsagabiako (N) Iraileko Amak, hainbat ekimen, dantza egikaritza eta arma-erakusketekin hasten den hurrengo urtaroko gainerako jaiak azaltzen ditu.

Udazkena

Irailaren 29a da, Mikel Deuna. Aralarreko Mendilerroan kokatutako Santutegitik, eskualdeko herrietara Santuaren irudiaren tokialdatzearen hasierari ekiten zaio. Ekitaldiak beste toki batzuetan gainjarri egiten dira: Markina-Xemeingo (B) Arretxinagako elizako harri-puska ikaragarrien barnean eukaristiaren ospakizuna, edo Kortesgo "Dance" (N) bere dantza eta Mayoral, Rabadán eta Deabruaren antzezpena eginez.

Jarraian, urriaren lehenetan, Elorrion (B) Lepantoko Gudatik bizirik irten ziren herriko semeen legenda gogoratzen ahalegintzen diren Errebonbilloak ospatzen diren Errosarioko Amaren jaiak. Kale desberdinetatik zeharreko iskiluen bolboratik etorritako ke eta zalapartak eta Soka Dantzak, hiribildu eder eta lasai hau tiro-zelai zaratatsu baten bihurtzen dute.

Azaroko hilabetera iritsi gara, bere arlo desberdinetan "heriotza zenari buruzkoan ugaria denera alegia. Alde batetik, azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna, eliztarrek elizan euren sendikoengatik edota adiskideengatik otoi egiteko biltzen dira. Amezketako (G) parrokiari dagokion elizan hildako arbasoen aldeko oroimenez argizaiolak (inguruan argizaria duten eskuz landutako egurrezko olak) pizteko ohitura oraindik ere mantentzen da. Biharamuna, bestalde, Hilen Eguna, antzinatean elizara joateko ohitura eta eguna ere izan zen.

Heriotza batetik komunitatearen elikagai-etorreraren zati den beste heriotza batera. "A cada cerdo le llega su San Martín". Kasurik gehienetan erritualaren zati osatzen zuen txarriboda edo zerriboda deritzon txarri hiltzetik, bere patuaren salbuespenera iritsi gara. Txarri hiltze egunak tokien arabera, azaroaren eta martxoaren artean izaten ziren.

Aberea bere osotasunean probetxuzkoa gertatzen zen eta bere zatiak diru-bila aro gogor eta hotzerako proteinetan aberatsak zitzaizkien hain koipetsu ziren ekoizpenen bila negu-gorrian zehar zebiltzan talderik gehienenei opari bezala eskaintzen zitzaizkien.

Hala ere, eta hurrengo urtarora iritsi aurretik, abenduaren 6ko Nikola Deunaren jaiarekin aurrez-aurre aurkitzen gara, gerora egingo diren diru-biltzearen ataria dugula. Elizako ezaugarri jakin batzuez jantzitako ume baten irteerak, "Obispillo", nolabaiteko harridura sorrarazten du. Alde batetik, umeen mundutik urran aurkitzen zen santuaren elezaharra. Beste alde batetik, herriaren eta goi kargu zibil eta batez ere elizakoen arteko zereginak elkar aldatzen ziren erdi aroko "Ero-Jaien" antzezpena. Era batera edo bestera, baserri eta hiriguneetan zehar ibiliz doakigun egoiliarrei diruaren eta elikagaien ordez, bedeinkapenak ematen dizkion ekintza txiki hau guregana arte iritsi da, eta horrela egiten jarraitzen du Zegaman (G), Seguran (G), Legazpin (G), Muruzabalen (N), edo Burgin (N), beste toki askotan galdu izan den arren.

Egunotan, eta hilabete guzti honetan, neguko solstizioko suteak jarraian agertzen dira. Araban iraun izan duen praktika da: Labastida edo Samaniego euren "rondas" dituztela; eta Nafarroan: Biana.

Gure geografia guztian zehar egindako azokez, abenduaren 21ean, Tomas Deunarekin bukatzen den denbora- eta espazio-kontestua dugu. Egun hau baserrietako jabeei alogeratzaileek gaua igaro eta lan egiteagatik eman behar zizkieten ordainengatik ezaguna zen.

Beharbada gogoratzerako orduan, atseginena ez izanagatik, ez da aintzat hartua izango baina denboraren joan-etorriak gaur egun gastronomiaren, kirolaren, eskulangintzaren zale edo profesional bihurtutako langile, lantalde eta giza-aldra desberdinek egikaritutako antzinako lan haiei gainbegiratu bat eskaintzeko balio izan du.

Urtaro bakoitzak, aldi bakoitzak, une bakoitzak, mendi eta larreetatik eratorritako bizitzak zehazten ditu. Ereite aroa, uzta, mahats bilketa eta metaketa dira jarraitu beharreko urratsetariko batzuk, baina ez bakarrak. Ekoizpen bakoitzak bere aro ezberdinak zituen, hori guztia klimatologia-patu onak ekarria. Baserri aldeko ekonomiak horietan oinarritzen ziren.

Baina baserriak ez du atsedenik. Ezta neguan ere. Ganaduak jan beharra du eta baita jabeek ere. Urtearen aro bakoitzak menuak aldatu egiten ditu, gaur egun den ugaritasuna baino askoz gutxiagokoa izanik, gizaki eta euskarri naturalari eusteko baliagarri direla.

Animalien hilketa elikagai-iturri zena ulertzen baldin badugu, txerria, txahala, oiloa, untxia ziren bezala, bizitzan hornitutako ekoizpenak ez ziran gutxiago. Esnea edo arrautzak balio erantsi eta trukagarria zeukaten, behiak, astoak edo zaldiak bezala, horrela erasota gelditu baita; bai ohikotasunez eta baita noizbehinkakotasunez ere.

Azken baten, azokek, merkatuek, erakusketek, erakustaldiek eta beste edozein erakusketa motek bertan gauzatzen ziren, eta diren, lanei emandako aldaketak izan arren eta bertaratzen den publikoaren gehiengoarentzako lanbidezkoa baino jai esparruaren konnotazio batzuen bitartez materializatutakoa den heinean, izaera materialista garbia ematen diote.

Jaiaren eta lanaren funtsezko elementuak dituzten ekintza jakin batzuetan agertutako gainjartzea. Nekazaritzaren eta baita abeltzaintzaren inguruan jardun izan duten lanak. Eta denboraren joanean, eskulan bihurtu diren izaera askotariko ofizioak: altzarien altzarigintzatik zintzarrigintzara

Folklorearen atal nagusi batez hitz egin badaiteke, idatzi honetan aipatutako besteetatik at, gizakiaren bizitzako une ezberdinei dagokiena dugu. Adin bakoitzak, prozesu bakoitzak, egoera fisiko eta burmuin-egoeraren eta, gogorarazteko egikarien arteko, gutxienez iraganean, parekotasuna eduki izan ditu eta ditu, gizakiaren aldi ezberdinei ezinbestean uztartutakoa izan dena. Bai adina eta baita denbora-eremuak ere urrats bakoitza erregistratu beharra dute.

Haurtzaroa

Haur baten jaiotza, oro har eta historikoki, gurasoek gertakari pozgarritzat hartu izan dute. Garai baten gizonezkoa izateak, gainera, baserrirako eskulana izateaz gainera familia ondasunen oinordeko izatea ere ekar zezakeen.

Seindun izatetik erditu arte, etxeko lanak, haurdun izandako emakumearen munduan, ohiko bihurtzen dira, erditze-unea guztietatik garrantzitsuena izanez.

Hala ere, bataiora arte ez da lehendabiziko ospakizun ofiziala ospatuko eta, horrek familiaz kanpoko ekimen txiki jakin batzuk dakartza. Sexuen bereizketa halan baino nabarmenagoa da eta, egia esan, beste aldi batzuetan eta bereziki heziketa arloan, askoz nabarmenagoa.

Jaioberriari bere lehenengo urteetan aipatu eta abestutako ipuin, abesti eta haur-doinuek, besteak beste, joku, kantu, eta hainbat igarkizunen irakaskuntzarako igarobide ziren. Haurrak, ikasitako ezagutza horiek berari zegozkion betekizunak egiteko erabiltzen zituen. Zailtasun maila, adinaren arabera, gutxi-gora-behera pixkanaka gehituz zihoan:

- Aho-korapiloen irakurketa: iñusente potente!.

- Bertsoen eta abestien interpretazioa.

- Jokoen egikaritza: "al hinque", "al burro seguido", o txorro morro.

- Era askotako tresnagintza: musika, arlokoak, jostailuak, etab.

Aparteko aipamena merezi dute haurren diru-bilketek. Denboran atzera egiten baldin badugu, euretatik gehienak mutikoek batez ere, neskek baino gehiago, egindakoak direnaz ohartuko gara. Neskak aldamenean gelditzen ziren "Aguinaldoak" bezalakoak zirenetan izan ezik.

Gaur egun neskak eta mutilak egindakoak diren dantzetatik gehienak antzinatean mutil gazteen jabegopekoak, batez ere, zirena ulertu beharra dugu: Irri Dantzak aroa, "Chula lai", Zapatain Dantza, etab.

Adin jakin bati dagokionez zehaztasunez arautugabeko ume izatetik gazte izaterako urratsa, garai historikoen arabera aldatuz joan izan da, baina XX. mendearen lehen erdiko zati garrantzitsu batetan zehar, hamabi urte inguruan kokatuta egon da. Ordutik aurrera, lagun-talde edo giza-aldra jakin batzuk konnotazio zurrunago batzuez eratzen ziren eta jostaketek jokoen zailtasunarekin, herriko enparantzan gerora egingo ziren dantzak ikasten hastearekin, gerora izango zen ezkongai-aldirako lehendabiziko urratsekin, bizilekua eta jatorriko hiri, itsas eta/edo baserri-aldeari zegokien mailen araberakoak ziren etxerako zereginetan lanean hastearekin aldatzen ziren.

Gaztaroa

Gazte-elkarteek, kasu gutxi batzuetan mistoak eta toki-entitate bakoitzean ikaragarrizko indarra izan dutenek euretatik bakan batzuk besterik ez dira izan. Karguek (maiordomoak, espenseroak, etab.) hautaketa-motaren (karta-sortako karta baten bitartez; adinez; edota hautaketez) araberako gizaseme jakin batzuk izaten zituzten. Euren zereginik garrantzitsuenen artean ospakizun-egun desberdinetako ekitaldi edota ekitaldi-sortaren antolaketa, musikarien kontratazioa ere bere baitan zela, aisialdirako tokiak, janariak, edariak lortzea eta izandako gastu guztien ordainketari buruzkoak zeuden.

Artoaren garauntzea, artoxuriketa, lihoaren prestaketa, edo auzolanerako lanek, zegozkien lanak egin zitzaten gazteek etxe edo auzo baten biltzen zituen. Ekoizpen jakin batzuk dastatu izateak, dantzak, abestiak, ipuinak eta esamesak solasaldia atseginago izan zedin baliagarri ziren.

Baina ez zen elkarbizitza oro bikaina, neskengatiko mugakide ziren herrietako sexu berekoen arteko haserre eta norgehiagokak nabarmenak baitziren. Bertakoek euren eremuaren alde eta baita beraien inguru hurbileko emakumeen alde ere ekiten zioten, horretara herriko bertako neska bat beste herriko mutil batekin irteten hastea ez zegoela ondo ikusia adieraztera emanez.

Gaztediak bi aldi zituen, ezkongabetasunetik ezkontzarako urratsaren bitartez bakarrik bereizia. Lehen, dantzak, edo tokiko dantzen ikasketa, tokiko dantza-taldearen baitan beti ere, eta batez ere XX. mendetik aurrera, Batzokien bitartez sustatu ziren.

"Soltean" eta "elkarri helduz" dantzan egitea, batera edo bakarrik eta debeku-aldien arabera, bikotea aurkitu eta harremanetarako bide ziren. Ezkongai-aldia era ez estatistiko batez, oro har, ezkontzan bukatzen zen eztei bitartez. Toki jakin batzuetan errituala bereziagoa zen. Ezkondeiak musikaren laguntzak sortarazitako xamurtasunaren ikutua edo, Baztango (N) Bailaran bezala ezkontide izango zirenek interpretatutako toberak zeritzenena zeukaten.

Helduaroa

Gizon ezkondu eta ezkongabeen artean, emakume ezkondu eta ezkongabeen artean, neska eta mutil nagusien artean, ikusgarri zen desberdintasun nabarmen bat zegoen, mutilen kasuan, toki mailako estamentu desberdinetan parte hartzea, adibidez inauteri garaiko diru-bilketetan, edo herri dantzak. Gizon alargunei neska ezkongabeekin edota andre alargunei gizon ezkongabeekin egindako lata eta lapikodun "Cencerrada"k elementu oldarkorrak izatera iritsi dira sarritan eraso fisikoetara ere helduz.

Baina herri askotan bizitza nekez igarotzen zen eta eguneroko monotonia eteteko bertako biztanleek bizi izandako gertakari batzuk, nabarmen handituz, antzerki-lanen bitartez antzezten zituzten. Xehetasun txikiz bereizten ziren Karrosak, Galarrosak edo Tobera munstrak ziren, baina izendatzaile komun bat izanez: elkartearen ohiz kanpoko egitateak eszenatokian azaltzean, auzoen arteko errieta eta gatazkak eta beste eguneroko bizitzaren arlo batzuk ere, edo pertsona ospetsuenak, tokikoek ezagunak zituzten dantzez hornituak, eta batzuetan, kabalkadak izenekoek barnean izanez.

Lanaren eta jai giroaren artean, bizitzak bere bide zorrotzari jarraitzen zion. Gizakiaren soinaren gainbeheratzeak zahartzaroa dakar eta gorputz- eta burmuin-funtzioak adinari berari dagozkien bideetatik garamatzate. Honek guztiak erlijio ikuspegi nabarmenetik ulertuta, emakumeari dagokion kasuan bere elizarekiko eta parrokiako betekizun jakin batzuenganako hurbiltasuna askoz era nabarmenagoan mantentzen zituen. Gizonezkoen kasuan, Kofradiak eta Anaidiak, lan-arloarekin batera, santutegiaren ospakizun eta lanetarako oinarrizko euskarri ziren.

Heriotza, arinago edo geroago, etorri dator eta, egitate honen aurrean hileta elizkizuna eta hilobiratzea, antzina, zegokion parafernaliadun erritual bezala, sinplea baina, bideratzen zen. Sendi-hilobia, baserriari lotuta, "betidaniko ohiturak" ezarritako konpromiso jakin batzuk zeramatzan.

Hilotza horretarako ezarritako bidetik elizara arte eramaten zen, bide horrek hainbat izen zituela: andabibidie, gorputzbidea, edo elizbidea. Toki askotan kutxa zendutakoaren hurbilekoenak ziren auzoak lepoan eroana zen. Segizioan, toki jakin batzuetan serora, elizako lanen arduraduna zen emakumea aurrean zihoan, buru gainean ogi bete otzara zeramala. Argizariak ospakizun guztietan funtsezko elementu ziren.

Azken helburua zendutakoari jaki eta objektu batzuen bitartez bizien munduarekin harremanik izateko aukera eskaintzean zetzan. Haratagoko mundua ikuspegi urruneko eta erabat erlijiosotik artatua zen.

Edozelan ere, ekintza desberdinak bideratzeko, familiak nolabaiteko ekonomia irmotasuna eduki beharra zeukan. Jazoera hauek sortarazten zituzten gastuak hondamendia sustatzen zuten. Familia askok ez zuen behar haina dirurik. Hileta elizkizunetara etorritako senitartekoen bazkari eta/edo afarien, jabeei egindako oparien ordainen, eta beste xehetasun batzuetatik eratorritako dirutzen artean hondamendira iristen zirela ulertu beharra dugu, eta ondorioz, "ohituraren indarra" bezala ezagutu izan da.

Izen honen pean espiritualitate partekatu eta oinarri materiagabeen taldea biltzen da, gizakiaren aldetik bizitzaren ikuspegiaren gako direnak eta berton ikuspegi erabat abstraktu eta denbora gabekotasunetik benetako mundura ekarritako edozein motatako ezagutza sartzen da.

Euretariko batzuk aurreko ataletan azaldu izan dira, erlijioaren praktika, naturarekiko eta bizitza eta heriotzaren aro ezberdinekin diren harremanak gain jartzen direla.

Bateratzen dituen kontzeptu nagusiak, eta aldi berean, elkarren artean lotzen direnak, hurrengoetara mugatu daitezke:

- Meteorologia arloekiko bedeinkapen eta araoak.
- Sorginkeriarekin, paganotasunarekin eta profanotasunarekin harremana duen edozein arlo.
- Natura gaixotasunen eta osasunaren zerbitzutan.

@@000014

Uzta baten hondamendia edozein unetan ekarri dezakeen eta aldakorra den klimatologiaren aurrean aldezpenen bat izateko behar izanek ezin dute adierazgarriak bezala hain esplizituak izan. Erlijio kristauaren eta paganotasunaren bat-egitea arbasoen oroimenak aldeztutako etengabeko fluktuazio batetan bihurtzen dira, eta gure egunotara iristen da; pertsona bakoitzaren oraina.

Kontzeptu bakoitzak, hitz bakoitzak eta esparru bakoitzak osagarri eta elementu multzo batzuk biltzen ditu, eta aldi berean elkarren artean harremanak izan ala izan ez partikula ugari asko dituzte: egon dauden adar guztietariko bakoitzari eusten dioten oinarriak dira, zuhaitz hostotsu bat izango balitz bezala.

Adinak, sexuak, geografi jatorriak, egiteratze-tokiak, ekonomia- eta gizarte-estatusak, beste gauza batzuen artean, eurotariko bakoitzaren formalitateetako bakoitzean materializatutako nolabaiteko zurruntasuna zeukaten.

Gorputz- erritmo- eta entzumen-ahalmenen konjuntzioak norbanakoaren zeregin psikomotriza darie. Funtzio fisiko honen arabera gizakiak bere sentiberatasuna azaleratzeari ekiten dio.

Dantzaren eta dantzaldiaren artean, arlo artistikotik at, berezitasun kontzeptual bat dago, Euskal Herriko toki jakin batzuetan oraindik ulertzen den bezala ulertuta. Lehenak forma erritual batzuk dituzten elementu-sorta, baita tradizionalak ere, biltzen dituen bitartean, dantzaldiak bere itxurarik kanpotarrena zehazten du baina bereganatzen duen herriaren nortasun propioak irentsitakoak izanez.

Euskal Herrian dantza kopuru ugari dago, bestalde, parte hartzaileen zenbatekoari, tipologiari, janzkerari eta eraketari arreta egiten badiogu erabat naroak direlarik. Zail egiten da egituratutako sailkapen bat hausnartzea, neurri baten euretariko askoren arteko harremanagatik eta baita ugaritasunagatik ere baina bestalde beraien osagarriengatik ere.

Horrela gizonen bi edo lerro bi baino gehiagoko dantzak ditugu, zenbaki erregular edo irregularrez tresnaz edo tresnarik gabe; tokiz aldatzen diren gizonezkoen dantzak tresnadunak edo tresnarik gabeak; zirkuluan gizonezkoek dantzatutakoak eta dantza zirkularrak; joko-dantzak, ofiziozko, imitazio edo trebetasunezkoak; dantza mistoak; bertoko dantzak edo zuzenduak, andre edo neskenak; ume-dantzak; eta dantzaldi mistoak.

Egun, eta jada orain urte batzuetatik hona, gizonezkoak "xehetasunak" aldaketa nabarmena izan du, dantzan emakumea sartu izanaren ondorioa izanik, horrek koreografia mailan dakarren guztia ekarriz.

Lehia bere adierazpenik gorenean larre baten, uretan, enparantzan edo taberna baten azaltzen da, nahiz eta edozein Jolas eta/edo Kirolek hain oinarrizkoa den arlo hau gizakiari emanez. Bien arteko bereizketa, eta baita espazio bien arteko lotura ere, esparru esperimentalaren barne sartzen da.

Edozein motatako jolasak daude. Haurrenak, umeenak: lasterketak, jauziak, jaurtiketak edo trebetasunezkoak. Gazteenak, neska eta mutilenak: trebetasunezkoak, lehiaketak edo animaliek erabiliz egindakoak. Helduenak: mahai gainekoak eta beste mota batzuetakoak.

Jolasa eta Kirola kontzeptuak hurbildu edo urruntzen dituen lerro zehatzak, harreman horretan lagun egiteko bidea errazten digute, nahiz eta bereizketa hori oztopatzera etorri. Burmuin-ahaleginaren, ahalmen fisikoaren eta teknikoaren bat egiteak partaide denaren sentiberatasun eta baloreak etengabe berraztertzen ditu eta partaideak erakutsi behar duen trebetasunagatik, indarragatik edo malgutasunagatik ezinbestean xurgatuta aurkitzen da.

Bestalde, Kirolak, ekonomia-eta lehiakortasunaren ikuspegitik baliogarri izatera bideratzen duten elementu batzuk ditu. Euren bertokotasunean aldeztu bezain errotutako kirolak. Estropadetatik hasi eta aizkolaritzara arte, idi-probetatik hasi eta edozein pilota motatara arte, hauek guztiak eta beste asko, egunetik egunera, bera eta bere arbasoek, jaiotzen ikusi duen lurrari lotuta sentitzen den biztanle bakoitzarena den guztiaren aldezpenerako parametro bihurtzen dira.

Dantzaren eta dantzaldiaren funtsezko zati bat melodía da. Gaur egun, zail egingo litzateke dantza eta dantzaldiaren izatea bakoitzari dagokion musikarik gabe. Azken honek ahozko adierazpen eta tradizioaren hain elementu garrantzitsu izan den edozein maitalerentzako sensazio-itsaso batetan bihurtzen duten autonomia eta ahalmena baititu.

Baina, soinuaz gainera, Abestia, bat-batean esandako Bertsolaritza barne, osagarri hori izan dezakeen edozein tradizioren zati dira, erritmo, konpasa eta abiadarekin batera.

Mota guztietarako eta egoera jakin batzuetarako abestiak daude:

  • Diru-bilketa eta edozein motatako errondetarakoak.
  • Adin mailaka
  • Maitaleak
  • Epikoak
  • Jolasetakoak
  • Erlijiosoak

Ahotsak, kantuen, baladen, erromantzeen eta beste edozein motatako abestien bideratzaile soil bezala, laguntzaz edo laguntzarik gabe, musika tresna desberdinekin sortutako doinuarekin badu parekotasunik:

- Aerofonoak: alboka, gaita, dultzaina, txistua eta akordeoia
- Idiofonoak: kriskitinak eta musukitarra
- Membranofonoak: danborra eta panderoa.

Musika gure bizitzari datxekio. Izatez, doinu motaren arabera, sentiberatasun, beharrizan eta balore desberdinak sortarazten dizkigu, aurreko zatikako parametroen egituraketan adierazita gelditu den bezala.

Dantzak, zeremonialak eta beste ekimen batzuk, gaur egun, janzkera mota jakin batengatik, banaka edo taldeka, ezagutzen dira. Hau ez da beti horrela izan. Bai ehunak eta baita koloreak eta osagarriak ere, beste garai batzuetan proportzio berdinean izan ez zuten esanahia, sinbolikoa ala ez, dute.

Umeen tradiziozko jantziak daude, ezkongabeenak, ezkonduenak, alargunenak, dantza hau edo beste hori dantzan egitekoak, danbolintero edo txistularientzakoak, gastronomia-Kofradia batentzakoak, eskulangintza jakin batzuetarakoak, etab. Janzkera jakin batzuen erabilerarako atxikitako aldiak denbora igaro ala aldatuz joan dira. Izatez, aurreko eta/edo ondorengo une batzuk baino aberastasun estetiko handiagoko uneak izan dira.

Hala ere, lanabes batzuk zentzu bikoitza ere izan dezakete. Atxurtxoak lanbide-zentzua daukan arren, aldi berean Jorrai Dantza interpretatzeko balio du. Makila batek bastoi zereginetarako balio du, hau da, euskarri bezala, baina Makil Jokuan bere erabilera beste bat da, edota Santa Agedako diru-bilketan hots egiteko erabilia da. Makila bere ostendutako punta zorrotzez, guda-hitz bat erabiliz, espatak bezalako arma zuria zen.

Laborantzarako lanabesak eta tresneriak lanak egiteko izendatzaile komuna dute. Bakoitzak bere helburua du eta horrela erabili izan dira. Gaur egun, lorategietako bitxitasun bezala eta museoetako beste garai batzuetako ondarearen eredu bezala parte izatera iritsi dira.

Jana bizi ahal izateko ezinbestekoa da eta horrela izan da, da eta izango da humanidadearengatik aintzat hartua. Baina, beharrizan horretatik at, ekoizpenen eskuratze eta elaborazioari dagokienez, bizilekuaren eta kulturaren baina baita erabilitako elikagai mota, osogarri, edo helburuen arabera, esanahi nahaspilatsu bat merezi izatea ekarri dioten erritualtasuna izan dute.

Euskal Herrian, urtaroak, gaur egun ez hainbeste, zer jan behartzen zehazteko balio izaten zuten. Horrela, txarri hiltzeak, eskaintza izaera nabarmen bat zeukan: alde batetik ekoizpenak, inolako prozesurik gabe (gibela), ontzea (urdaiazpikoa, saiheskia), edo beste osogarri batzuk (lukainkak, odolosteak, eta abar). Elikagaiok urte guztian zehar jaten ziren.

Txahala edo idia, oiloa eta oilarra, atea eta kapoiak, etab. bezalako hilketek, hegaluzearen, bakailaoaren, bisiguaren edo angulen arrantza eta mariskoak, abere-mundutik etorritako nutzizio-atala osatzen zuten. Bitartean, ortuariak beharrezko bitamina-iturri bezala zetozen: indaba edo bere garaian Ameriketatik ekarritako eta hainbat belaunalditan zehar erabili izandako artotik, gose garaietan esnearekin batera oinarriko ekoizpenetariko bat zen ogia egiten zen garira arte ekoizpenak etxe inguruan batzen ziren.

Bizi izandako denbora historikoan desberdintasun nabarmen batzuk egon izan dira ondorengoen artean: hiriaren eta baserrialdearen artean, itsasertzaren eta barrualdearen artean, estatus aberats eta txiroaren artean, klima atlantiko eta mediterraneoaren artean, uda eta neguaren artean, tenperatura bero eta hotzaren artean, lanaren eta jaiaren artean; gosari, bazkari eta afariaren artean; gustuen eta nagusitasun ugari batzuen artean.

Gastronomia, denboraren joanean, bisitari beharrean dagoen gizarte baten ispilu bihurtu da. Antzinako biziraupenerako antzinako kanonak erabat aldatu dituen ongizate eta gizarte mailak sustatu du.

Gure iragana ezagutzeko funtsezko oinarrietako bat, artxiboetako agirietatik at, aurreko belaunaldi bakoitzaren ezagutzak hurrengora ondorengoetaratzean datza. Hau, oraintsura arte familietan, edo lagun eta auzo artean jazo da. Gaur egun ahozkotasunak, idatzizkoarekin batera, garrantzitsu izaten jarraitzen du, baina irudiak eta birtualitateak neurri handi baten garrantzia kendu diote.

Antzina ipuinak, abestiak eta ahozko narratiba guztia aitite-amomengandik gurasoen bitartez, seme eta ilobengana ondorengoetaratzen zen, eta horrek adierazten digu transmisioaren ikaragarrizko balioa eta, aldiberean ere, zergatik esan ez, aldaeretarako aukera ere, pertsonai berdinekiko bertsio kopuru ugaria horren eredu delarik.

Mitologiak, elezaharrak, ipuinak, nolabaiteko garrantzia zuten egitateek, eta beste harreman-, historiko-, edota epika-izaeradun batzuk ere aurkitu nahi ziren eta interpretatzeari ekiten zitzaion mundu magiko honetan sakontzen zuten. Mari, Basajaun, lamiak, edo Olentzero berbera bezalako alegiazko gizakiak, "Hiru txerrikumeak", "Hamelingo txirularia" eta abar bezalakoekin batera, baina baita Grimm Anaiak, Charles Perrault, Rabelais edo Hans C. Andersen nazioarteko abizena zeukaten egileengandik eta baita literaturatik jasotako "Txanogorritxu", "Gargantua", "Errauskine", "Loti ederra", "Erpurutxo", "Hansel eta Gretel" ipuinak haur munduarentzako belaunaldietan zehar eredu bihurtu dira.

Roland, Zumalakarregi, Elkano, Lope de Agirre eta beste pertsonai historiko batzuk ere iraganean izandako eredugarrien beharrizana hornitzera etorri dira. Denboran urrunago ditugu jaingoikotasun mitologikoak, eurak izanik errituaren jatorria adierazten digutenak, aldiberean izandako tradizio propioa.

Jaiotzatik eta, haurtzaro guztian zehar, jatorri naturala duten objektuek elkarren atzean datoz. Hasiera baten ikastaldi ezberdinen eta helduaren arteko harreman eta bat egite bezala. Etxetik irten gabe, edo inguruetan, objektuen aurkitzeari ekiten zitzaion: harri soiletatik hasi, flora eta fruitu basatietatik igaro eta zeharka lortutako beste elementu batzuez bukatzen zen.

Lizarraren adar batek txulubita bat egiteko balio zuen; kalabaza bat hustu egiten zen txikienei beldurra sarraraziz; albarikoke-hezur batekin "hezurtxuetara" jolasten zen. Zorroztutako adar birekin txirikilla edo calderón izenekora jolasten zen.

Baina naturak aisialdirako elementuak bakarrik ez zituen ematen. San Juan lorak baserriko etartean baserria zaintzeko jartzen ziren eta Pazko Igandez bedeinkatutako ereinotza elorriz egindako gurutzearekin batera orubeen erdian jartzen zen eta zuhaitz ezberdinetako adarrak Negu eta Udako Solstizioetako suteetarako ziren.

Halaber, gaur egun, ikutu estetiko esparru bisual bezala jarduteko besterik balio ez duten Gabonetako apaindura izenekoen aldera, etxaldean ezinbesteko eta zeregin garrantzitsu bat zeukaten elementu babestzaile jakin batzuen aldaketa ikaragarria nabarmentzen da.

Faunari dagokionez erabilera bide bi ikus ditzakegu: lehena, giza semearen erabilera eta dastatzerako "tradizioak agintzen duen bezala lemapean Oilar Jokuan edo "Juego del Gallo" izenekoan, edo Idi probak; bigarrena, eguneroko lanerako erabilera bezala, larreko zereginetan edo animalia hiltzen denean elikagai bezala.

Babes eske hel egindako arlo formalari dagokionean, harrapatari jakin batzuekiko araoak, lehorteak zirela eta egindako eskariak eta larre-bedeinkapenak euren jatorriari sendo sustraituta zeunden komunitateetan, eta Jaungoikoaren boterearen froga bezala, aurkako egoeren aurrean, eraginik zutela zirudien.

"¡Har ezak Juan!, ¡ekarri ezak Pedro! Enbor edo adar baten egindako zabalgune batetik adin laburreko edo jaio berria zen ume bat igarotzean adierazten zena. Horretara haurra hernia bat izatetik babesten zen. Garoa ortozik, San Juan egunaren goizaldean, zapaldu izanak, atzazalak sendotu edo ugalkortasuna ziurtatzen zuen.

Adibideok bezala, sexu eta adin ezberdinetan, gizakiaren babes eta zaintzarako kanonak izendatu ditzakegunak ezartzera bideratutako formula anitz ditugu.

Naturarekiko harremana, berriz ere, funtsezkotzat jo dezakegu. Medikuntza edo garbitasun ikuspegi batetik, gizakiaren sentsazio desberdinen arteko, erdi mistikoak, erdi naturaz-gaindikoak, harremanaren ardatz diren baieztapen batzuk hartzen duten izaera erlijiosoa da gauzarik aipagarriarena, eta hori guztia maila fisiko eta psikikoan dagoen hutsunea estaltzen ahalegintzeko beharrizan batzuen emaitza da.

Aurreikusi beharreko sintomatologia eta gaixotasunen zati handi bat ez da alferrik malformazio eta minak sendatzeko balio duten landare eta belarren bitartezko formula sendatzaileetan oinarritzen. Batzuetan askoz ere eraginkorragoak, beste batzuetan emaitza baikorrik gabea, beti belaunaldi batetik hurrengo belaunaldira igaro izan dira.

Bizitzaren arlo garrantzitsua izanez, etxe-bizitza denboraren joanean ongizaterako zein estetikotasunerako ezinbesteko zerbait bilakatu da, baina antzinatean praktikotasuna gainontzeko guztiaren gainetik zegoen, beharrizanek, batez ere lan arlokoek, bizitzeko eran garrantzi nabarmena zeukatelako.

Edukitzailearen baitan edukia izaten da. Etxebizitza baten baitan aurkitzen diren objektu eta artikulu bakoitza bere bizitzari atxikita daude eta oro har bertako osagarri dira. Alde batetik, etxebizitza-eredu desberdinak ditugu, udalerri edo herri beraren barneko esparruaren arabera. Bestalde, geografia-tokia dela eta, geruza eze, lehor, edo euritsuaren araberakoa: Bizkaiko eta Gipuzkoako baserri batzuetan ur bitara diren teilatuetatik, Zuberoan edo Erronkariko (N) Bailaran dauden arbelezko laukoetara arte.

Baserriak, bordak, etxolak, etxetzar edo etxeak, inguruan bertan bizi direnek, edo tokia ezagutzen laguntzeko, sarri askotan elementu eta grafia sinbolikoak izan ditzakete. Apaindura horiek aipatutako etxeotan barrena azaltzen diren altzarietan ere aurki ditzakegu.

Etxea, jabeei lotuta egon da, hilobiaren bitartez, guztia osotasun bat izanez. Ideia hau, eta aldi berean, egikariaren materializazioa, ekoizpenak ematen dizkioten eta etxekotzen dituen animalienganako eta gainontzeko elikagaiak lortzen dituen larre eta lurrarekiko gizakiak duen sinbiosia askoz hobeto ulertzeko, funtsezkotzat jotzen da.

Baina ezin dezakegu industriaren garrantzia alde batera utzi. Nekazalgintzarekin eta nekazaritzarekin erkatzen baldin badugu, ekonomikoki askoz hobeto saritutako lana zen baina, ez horregatik, antzina gogortasun fisiko gutxiago zeukana.

Pikatxoi bidez burdina erausi eta bagoietan tokiz garraiatu eta, burdin oletan beronen manipulaziora arte, azken ekoizpenez burutzen duen prozesu bat garatzen da. Baina gauza bera gertatzen zen maila zorrotz eta mugatutako ediziodun batzuetan, adibidez, musika tresneria eta tresnak egiterakoan erabilitako makinekin.

Edo armagintzaren arloan, gremio jakin batzuei uztartua eta arinagoko garaietan beste arma mota batzuekin zehar jardun zuena. Sarri askotan edozein motatako arma eta beste artilugio ez hain gudarakoak ikus ditzakegu, etnografia erakusketa eta izaera horretako museoetan.

Bere garaian ikutu teknikoak izan zirenak baina gaur egun gure iraganaren kultura-ondarearen zati direnak ditugu, ez baitago Folklorearen zati zer den eta zer ez den zehaztu ahal izateko denbora mugarik. Are gehiago, bikoiztasun horrek, Euskal Herrian ezer ikertu gabeko munduaren beraren ekintza guztiak irakurtzeko dizkiguten faseak bildu eta txertatzera eramango gaitu.

Historian zehar izendatzen den bezala "erabilera eta ohiturak", horrela ulertzen diren arau multzo bat bereganatzen dute eta, neurri handi edo txikiago baten, gobernu-aginte ezberdinengatik zainduak izan dira.

Ohiturabidezko zuzenbideak ezkontza baten probidentziatik hasi eta hileta elizkizun baten etorrerara arteko indarreangotasuna zeukan. Hala ere, maite izandako baten heriotzaren inguruan izaten ziren oturuntza handiak eskaintzeak bezalako praktika jakin batzuk, XVII. mendetik debekatuak izan ziren arren, ospatu egiten ziren "tradizio" bati eusteko helburu bakarrez, eta horrek, lur eta jabetza handien kaltetan, diru asko xahutzea zekarren.

Ekonomia arloak gizakiaren historian zehar balio nabarmena izan du. Trukaketak, aldaketak, azoka edo merkatuetan egindako salerosketak, eta era askotako apustuak, nolabaiteko rebalida ukitua zuten, eta gaur egun ere, horrela funtzionatzen du, salmenta ibiltari eta beste antzerako zeregin batzuekin batera lanbide-beharrizanen eta, ondorioz, gizarte baten boterearen atal izanez.

  • AGUIRRE BAZTÁN, A. (argit.) (1995) Etnografía. Metodología cualitativa en la investigación sociocultural. Antropología 17. Barcelona: Boixareu Universitaria Marcombo Argitaletxea.
  • AGUIRRE, Rafael (1989) Gure Herria. Juegos y Deportes del País Vasco (3 liburuki). Donostia: Kriselu Argitaletxea.
  • ALBISU, Ane (2006) Atondu XXI. Menderako proposamena. Donostia: Elkarlanean, S. L.
  • ARANTZADI, Engracio de, "Kizkitza" (1932) La casa solar vasca. Casa y Tierras del Apellido. Zarautz: Editorial Vasca, S. L. Argitaletxea.
  • ARANZADI (y UNAMUNO), Telesforo de (1975) Etnología Vasca. Colección Auñamendi 106. Donostia: Auñamendi Argitaldaria.
  • ARRARAS SOTO, Francisco (1983) Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Sangüesa. Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia. Príncipe de Viana Erakundea.
  • ARRARAS SOTO, Francisco (1987) Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona (I). Iruñea: Nafarroako Gobernua. Hezkuntza eta Kultura Saila. Príncipe de Viana Erakundea.
  • ARRARAS SOTO, Francisco (1987) Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona (II). Iruñea: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Saila. Príncipe de Viana Erakundea.
  • ARRINDA ALBISU, Anastasio (1974) Euskalerria eta eriotza. Kardaberaz Bilduma 10. Tolosa: Juan José Garmendia-Hedapenerako Liburudenda teknikoa.
  • AZKUE, Resurrección M.ª de (1968) Cancionero Popular Vasco (2 liburuki). Biblioteca la Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca Argitaletxea.
  • AZKUE, Resurrección M.ª de (1939-1947) Euskalerriaren Yakintza. Literatura Popular del País Vasco (4 liburuki). Madril: Espasa-Calpe.
  • BARANDIARAN, Gaizka de (S. J.) (1963-1969) Danzas de Euskalerri (3 liburuki). Donostia: Auñamendi Argitaletxea.
  • BARANDIARÁN, José Miguel de (1972-1984) Obras Completas de J. M. De Barandiaran. La Gran Enciclopedia Vascaren Liburutegia (22 liburuki). Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca Argitaletxea.
  • BARANDIARÁN, José Miguel de; MANTEROLA, Ander; ETNIKER EUSKALERRIA taldeak (1990) La Alimentación Doméstica en Vasconia. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa - Atlas Etnográfico de Vasconia. Bilbo: Eusko Jaurlaritza - Etniker Euskalerria.
  • BARANDIARÁN, José Miguel de; MANTEROLA, Ander; ETNIKER EUSKALERRIA taldeak (1993) Juegos Infantiles en Vasconia. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa - Atlas Etnográfico de Vasconia. Bilbo: Eusko Jaurlaritza - Etniker Euskalerria.
  • BARANDIARÁN, José Miguel de; MANTEROLA, Ander; ETNIKER EUSKALERRIA taldeak (1995) Ritos Funerarios en Vasconia. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa - Atlas Etnográfico de Vasconia. Bilbo: Eusko Jaurlaritza - Etniker Euskalerria.
  • BARANDIARÁN, José Miguel de; MANTEROLA, Ander; ETNIKER EUSKALERRIA taldeak (1998) Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa - Atlas Etnográfico de Vasconia. Bilbo: Eusko Jaurlaritza - Etniker Euskalerria.
  • BARANDIARÁN, José Miguel de; MANTEROLA, Ander; ETNIKER EUSKALERRIA taldeak (2000) Ganadería Pastoreo en Vasconia. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa - Atlas Etnográfico de Vasconia. Bilbo: Eusko Jaurlaritza - Etniker Euskalerria.
  • BARANDIARÁN, José Miguel de; MANTEROLA, Ander; ETNIKER EUSKALERRIA taldeak (2004) Medicina Popular en Vasconia. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa - Atlas Etnográfico de Vasconia. Bilbo: Eusko Jaurlaritza - Etniker Euskalerria.
  • BARING-GOULD, Sabine (1913) A book of Folk-lore. London: Collins'-Clear-Type-Press.
  • BELTRÁN ARGIÑENA, Juan Mari (1996) Soinutresnak euskal herri musikan. Euskal Gaiak 42. Egin Biblioteka. Donostia: Orain, S. A.
  • BELTRÁN ARGIÑENA, Juan Mari (2004) Dultzaina Gipuzkoan 1950. hamarkada arte. La dulzaina en Gipuzkoa. Hasta la década de 1950. The dulzaina of Gipuzkoa. Until the 1950's. Herri Musika bilduma 1. Donostia: Herri Musitaren Txokoa-Erviti Musika Argitaletxea.
  • BOHANNAN, Paul (1996) Para raros, nosotros. Introducción a la Antropología Cultural. Madril: Akal Argitalpenak, S. A.
  • BURKE, Meter (1991) La cultura popular en la Europa moderna. Alianza Universidad 664. Madril: Alianza Editorial.
  • BURNE, Charlotte Sophia (1997) Manual del Folclore. (Orig.: The handbook of Folklore, 1914). Madril: M E. Editores, S. L.
  • CARO BAROJA, Julio (1971) Los Vascos. Etnología. Madril: Istmo Argitalpenak.
  • CARO BAROJA, Julio (1965) El Carnaval. Análisis histórico-cultural. Madril. Taurus Argitalpenak.
  • CARO BAROJA, Julio (1977) Las brujas y su mundo. Madril: Alianza Editorial, S. A.
  • CARO BAROJA, Julio (1988). Estudios sobre la vida tradicional española. Historia/Ciencia/Sociedad 23. Barcelona: Península Argitalpenak.
  • CARRERAS Y CANDI, F. (dir.) (1988) Folklore y Costumbres de España (3 liburuki). Madril: Merino Argitalpenak, S. A.
  • CARVALHO NETO (1961) Paulo de. Folklore y Educación. Quito: Casa de la Cultura Ecuatoriana Argitalpenak.
  • DITTMER, Kunz (1954) Etnología General. Formas y evolución de la cultura. Mexiko: Fondo de Cultura Económica.
  • P. DONOSTIA (1983) Obras Completas. La Gran Enciclopedia Vascaren Liburutegia. I, II eta III Liburukiak. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca.
  • P. DONOSTIA (1985) Obras Completas. Obra Literaria. IV eta V Liburukiak. Conferencias I y II. Donostia: Editorial Eusko Ikaskuntza.
  • P. DONOSTIA (1994) Obras Completas. Cancionero Vasco. VI, VII, VIII eta IX. Liburukiak Canciones I, II y III, Danzas IV. Donostia: Eusko Ikaskuntza Argitaletxea.
  • DORSON, Richard M. (ed.) (1972) Folklore and Folklife. An Introduction. Chicago and London: The University of Chicago Press.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier (1994) "Costumbres festivas en el Valle de Aramaio (Araba) en la primera mitad del siglo XX". Jentilbaratz. Cuadernos de Sección Folklore 5. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier; IRIGOIEN, Iñaki (1997) "La fiesta, recuerdos y vivencias: entorno festivo en la historia de la villa marinera de Lekeitio. Zainak-Cuadernos de Antropología-Etnografía 15 (Arrantza Komunitateak-Comunidades Pesqueras). Donostia: Eusko Ikaskuntza.
  • DUNDES, Alan (1965) The Study of Folklore. Englewood Cliffs, New Jersey: Prentice-Hall Inc.
  • ESTORNÉS LASA, Bernardo (1970-1975) Mundua Euskal Erriaren Gogoan - El Mundo en la Mente Popular Vasca (6 liburuki). Donostia: Auñamendi Argitaletxea.
  • ETXEBARRIA Y GOIRI, J. L (1969) Danzas de Vizcaya - Bizkai'ko Dantzak. Bilbo: La Editorial Vizcaína Argitaletxea, S. A.
  • FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa (1993) "Nekazal gizartea eta antzerki herrikoia pirinioetako haran batean". Cuadernos de Sección Antropología-Etnografía 9. Donostia. Eusko Ikaskuntza.
  • FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa (1994) "Jaien eta ekoizpen kulturalen antropologiarantza (Zuberoako Herri bateko bestez zenbait ohar eta gogoeta". Cuadernos de Sección Antropología-Etnografía 11. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa (1997) Mujer, ritual y fiesta. Género, antropología y teatro de carnaval en el valle de Soule. Pamiela Ensayo y Testimonio. Iruñea: Pamiela Argitaletxea.
  • FERNÁNDEZ DE LARRINOA, Kepa (2005, 1998) Apuntes personales. I. Mutación y permanencia en diversos escritos de antropología sociocultural. Donostia: egilearen argitalpena.
  • FRAZER, (Sir) James George (1995) La Rama Dorada. Magia y Religión. (The Golden Bough, 1922). Madril: Fondo de Cultura Económica.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan (1973). Iñauteria - El Carnaval Vasco. Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, S. A.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan (1984) Carnaval en Navarra. Col. "Ensayos de Etnografía" 3. Donostia: Aramburu Argitaratzailea, S. A.
  • GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan (1991) Costumbres y ritos funerarios en el País Vasco. Colección "Askatasun Haizea 104". Donostia: Txertoa Argitaletxea.
  • GENNEP, Arnold van (1986) Los ritos de paso. (Les rites de passage, 1909). Madril: Taurus Argitalpenak.
  • GENNEP, Arnold van (1979-1988) Manuel de folklore français contemporain (4 liburuki). Paris: Grands Manuels Picard.
  • GOIRI ITURRIZAR, Josu (1996) Txalaparta. Txakun, los dos sonidos del corazón. Arrigorriaga. (Euskeraz egindako jatorrizkoa gaztelerara itzulia, frantsesez egindako bertsioa ere egonaz).
  • GÓMEZ, Nieves; NÚÑEZ, Gabriel; PEDROSA, José Manuel (2003) Folclore y literatura oral. Ensayo de Historia, Poética y Didáctica. Granada: Grupo Editorial Universitario.
  • GÓMEZ-TABANERA, J. M. (ed.) (1968) El Folklore Español. Madril: Instituto Español de Antropología Aplicada.
  • GOMME, George Laurence (1890) The Handbook of Folklore. London: Folklore Society.
  • GOMME, George Laurence (1892) Ethnology in Folklore. Fresno City Branco: D. Appleton and Company.
  • GONZÁLEZ ECHEVARRÍA, Aurora (1990) Etnografía y comparación. La investigación intercultural en Antropología. Publicacions d'Antropologia Cultural 7. Bartzelona: Server de Publicacions de la Universitat Autónoma de Barcelona (Bellaterra).
  • GUILCHER, Jean-Michel (1984) La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français. Paris : Fondation de la Maison des sciences de l'homme.
  • GUICHOT Y SIERRA, Alejandro. Noticia histórica del Folklore (1984) (Noticia histórica del Folklore. Orígenes en todos los países hasta 1890. Desarrollo en España hasta 1921, 1922). Sevilla: Junta de Andalucía-Consejería de Cultura. Instituto de Cultura Andaluza-Departamento de Antropología y Folklore.
  • HABERLANDT, Michael (1924) Etnografía. Estudio general de las razas. (Telesforo de Aranzadiren itzulpena). Bartzelona: Labor Argitaletxea, S. A.
  • HAMMERSLEY, Martín; ATKINSON, Paul (1983) Ethnography. Principles in practice. London: Routledge.
  • HARTLAND, Edwin Sidney (1891) The Science of Fairy Tales. New York: Scribner & Welford.
  • HOYOS SAINZ, Luis de; HOYOS SANCHO, Nieves de (1985) Manual de Folklore. La vida popular tradicional en España. (Manual de Folklore. La vida popular tradicional, 1947). Madril: Istmo Argitalpenak.
  • HUMBOLDT, Guillermo de (1976) Los Vascos. (Traducción de Miguel de Unamuno). Donostia: Ediciones Vascas Argitaletxea.
  • IMBULUZQUETA ALCASENA, Gabriel (2005) Navarra-Etnografía. Iruñea: Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Saila. Principe de Viana Erakundea.
  • IRIBARREN, José María (1949) Historias y Costumbres. Colección de ensayos. Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia- "Príncipe de Viana" Erakundea.
  • IRIBARREN, José María (1970) De Pascuas a Ramos. Galería religioso-popular-pintoresca. Iruñea: Gómez Argitaletxea.
  • IRIGOIEN, Iñaki (2006) Las fiestas de Bilbao: danzas y músicas entre los siglos XVI y XIX. Separata de Bidebarrieta núms.. 17 y 18. Bilbao: Bidebarrieta Kulturgunea, Ayuntamiento de Bilbao-Bilboko Udala-Área de Cultura y Turismo/Turismo eta Kultura Saila.
  • IZTUETA, Juan Ignacio de (1968) Viejas Danzas de Guipúzcoa. Gipuzkoa'ko Dantza Gogoangarriak. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca Argitaletxea.
  • JIMENO JURÍO, José M.ª (1988) Calendario Festivo. Invierno. Serie: Panorama 10. zkia. Iruñea: Nafarroako Gobernua. Kultura eta Turismo Saila. Kulturarako Zuzendaritza Nagusia- Príncipe de Viana Erakundea.
  • JIMENO JURÍO, José M.ª (2006) Calendario festivo. I Celebraciones de las cuatro estaciones. Primavera-Verano. Obras Completas 51. Iruñea: Pamiela, Udalbide eta Euskara Kultur Elkargoa.
  • JIMENO JURÍO, José M.ª (2006) Danzas tradicionales de Navarra. Obras Completas 54. Iruñea-Iruña: Pamiela, Udalbide y Euskara Kultur Elkargoa.
  • KRAPPE, Alexander Haggerty (1964) The Science of Folklore. New York: The Norton Library.
  • LARRINAGA, Josu Erramun (1988) Asociaciones de Mocerías en Euskal Herria. Bilbo: Mensajero Argitalpenak.
  • LEKUONA'TAR Manuel (1978) Idaz-lan guztiak - 1. Aozko Literatura. Kardaberaz Bilduma 22. liburukia (1 alea). Tolosa: Hedapenerako Liburudenda Teknikoa.
  • LEKUONA'TAR Manuel (1978) Idaz-lan guztiak - 2. Eusko Etnografia. Kardaberaz Bilduma 23. liburukia (2. alea). Tolosa: Hedapenerako Liburudenda Teknikoa.
  • LÓPEZ DE SOSOAGA LÓPEZ DE ROBLES, Alfredo (2004) El juego: análisis y revisión bibliográfica. CIP Biblioteca. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
  • MACHADO Y ÁLVAREZ, Antonio ("Demófilo") (2005) Obras Completas (3 liburuki). Biblioteca de Autores Sevillanos, 5. Sevilla: Kultura Atala. Sevillako Aldundia.
  • MALINOWSKI, Bronislaw (1985) Magia, ciencia y religión. Obras Maestras del Pensamiento Contemporáneo 30. Bartzelona: Editorial Planeta-De Agostini, S. A.
  • MARINUS, Albert (1932) Le Folklore descriptif. Bruxelles: Service de Recherches Historiques et Folkloriques.
  • MAUSS, Marcel (2006) Manual de Etnografía. Sección de Obras de Antropología. Buenos Aires (Argentina): Fondo de Cultura Económica de Argentina, S. A.
  • MAYR, Lucy (1973) Introducción a la antropología social. Alianza Universidad 67. Madril: Alianza Editorial, S. A.
  • NETTL, Bruno (1985) Música folklórica y tradicional de los continentes occidentales. Alianza Música 22. Madril: Alianza Editorial.
  • NUTT, Alfred (1884) "Folklore Terminology". Folklore Jorunal 2. London: Folklore Society.
  • OLAZARAN DE ESTELLA, P. Hilario (1972) Tratado de txistu y gaita. Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia. Turismo, Liburutegiak eta Herri-Kultura Saila.
  • PEÑA-SANTIAGO, Luis Pedro (1985) Arte Popular Vasco. Colección "Askatasun haizea" 5. Donostia: Editorial Txertoa.
  • RIEZU, P. Jorge de (1973) Nafarroako Euskal-Kantu Zaharrak. Iruñea: Gómez Argitaletxea.
  • SATRÚSTEGUI, José M.ª (1989) Antropología y Lengua. Etnografía Vasca 4: Herri-Kultura. Herri-memoria. Iruñea: egilearen argitalpena.
  • SEBILLOT, Paul (1969) Le Folklore de France (4 liburuki). Paris: G. P. Maisonneuve.
  • SORAZU, Emeterio (1980) Antropología y Religión en el pueblo vasco. Donostia: Gipuzkoako Probintzia Aurrezki Kutxa.
  • TURNER, Victor W. (1988) El proceso ritual. Ensayistas 287. Madril: Taurus.
  • URBELTZ, Juan Antonio (1978) Dantzak. Notas sobre las danzas tradicionales de los Vascos. Bilbo: Jakin.
  • URBELTZ, Juan Antonio (2001) Euskal Dantza. Sinboloen inguruan. Euskal Herria Enblematikoa 9. Donostia: Ostoa, S. A., 2001.
  • VARAGNAC, André (1948) Civilisation Traditionnelle et genrre de vie. Paris: Albin Michel.
  • VELASCO, Honorio M (1988) "El evolucionismo y la evolución del Folklore". En: El Folklore Andaluz 2 (2.ª época). Sevilla: Machado Fundazioa.
  • VEYRIN, Philippe (1947) Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse Navarre, leur historie et leurs traditions. Collection de Musée Basque. Paris: Arthaud.
  • VINSON, Julien (1988) Literatura Popular del País Vasco, tradiciones, leyendas, cuentos, canciones, adivinanzas, supersticiones. (Le Folk-lore du Pays Basque). Donostia: Txertoa Argitaletxea.
  • AA (1982) La tradition au Pays Basque. Etnographie - Folk-Lore - Art.populaire - Histoire - Hagiographie. Donostia-Baiona: Elkar, S. A.
  • AA (2003) Boladaz pasatua. Pasado de moda. Bilbao: Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa-Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco.
  • WEBSTER, Wentworth (1989) Leyendas Vascas. (Basque Legends). Madril: Miraguano Argitalpenak.
  • YRIZAR, Joaquín de (1980) Las casas vascas. Torres-Palacios-Caseríos-Chalets-Mobiliario. Biblioteca Vascongada Villar 2. Bilbo: Villar Liburudenda.
  • ZARATE, Manuel F (1958) Breviario de Folklore. Elementos teóricos y observaciones de orden práctico para la orientación de los estudios del Folklore. Panama: Hezkuntza Ministerioaren Argitalpen eta Arte Ederretarako Saila.
  • Zerrenda honetan ez ditugu iraganeko irregular edo irregularrak ziren aldizkako argitalpenak: Folk-Lore. Materiales y cuestionarios; Euskalerriaren Alde o Euskal Erria; o con salida actual: Dantzariak, Txistulari, Ohitura, Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore, Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía, Anuario de Eusko Folklore y Etniker Bizkaia.