Dantza

Eskalapoin-dantza

Baztango irri-dantza.

Azkuek bere Cancionero Popular Vasco delakoan sartzen du Bozateko (Arizkun, Baztan) Graciosa Elejaurena andrearengandik eskuratuta. Hala ere, ez Aita Donostiak, ez Aita Olazaranek, ez Maurizio Elizaldek ere ez dute beraien ikerketan eta argitalpenetan jasotzen. Bernardo Zalduak, Jose Telletxea Erratzuko txistulariarengadik Baztango hainbat dantza jaso zituenak ere ez du aipatzen. Dantzaren daukagun deskribapen bakarra Patxi Arraras zenari zor diogun, zeina bera hil ondorengo Danzas e indumentaria de Navarra izeneko liburuan argitaratua izan baitzen.

Dantzaren izena zurez eta larruz egindako oinetakoei zor zaie. Eskalapoinak lokatzetan eta ikuiluetan ibiltzeko erabiltzen ziren eta, dantza honen kasuan, dantzatzeko ere bai.



Musikalki dantza zortzi konpasetako bi esaldi musikalek osatua dago, 2/4 konpasean. Lehendabizikoak Hiru Puntuko mutildantzaren esaldi batzuk ekartzen ditu gogora, Francisco Arrarasek dioen bezala:

"...su coreografía es también muy similar a esta mutil-dantza. La única diferencia consiste en que las tres palmadas dadas al interrumpirse la música se sustituyen por tres golpes en el suelo, con pies alternos, en las notas señaladas con la voz onomatopéyica rau. Al estar los bailarines calzados con zuecos o almadreñas, estos golpes producen en el suelo un fuerte ruido rítmico." (Arrarás, 1987-1; 16)

Dantzariak borobilean jarrita eta erlojuaren orratzen kontrako norantzan mugitzen dantzatu omen zen, Dantza hau ez da oraino egiten Baztanen baina gure eskura daukagu dokumento filmiko batean, zeinean Arrarasek kontatzen diguna gutxi gora behera agertzen den. Iruñeko Gayarre Antzokian 1972. urtean dantza talde bati egindako grabaketa da. Arrarasen deskribapena irakurri eta gero, pentsa dezakegu eskenatokian agertzen den koreografia Arrarasen jasotzen duenaren halamoduzko egokitzapen adela, ez baitu osoki islatzen Arrarasena. Puntu honetan ona da jakitea Arrarasek ez zuela eman bere informatzailei buruzko berririk, ez eta bere ikerketen xehetasunei buruz ere.

Baztango beste hainbat dantzekin gertatu den bezala, txistulariri kez zegoenean edota izanda ere batera kantatzeko, bazegoen ondoko abestia:

Eskalapoin dantza, Baigorri plazan
zagi bat ardo pontzan, rau, rau, rau
Yuazira ari dire atsoño ta agure
Atsa duten arte, rau, rau, rau

Donostia, 1954; 152-156

Iru urrats orrera, iru urrats orrera
Itzuli bat gero, rau, rau, rau
Unela urtez dantzatu oi dute
Zargaztek iaiero, rau, rau, rau

Arrarás, 1987; 17


Partitura ikusi

MIDI entzun


  • ARRARÁS, Fco. Danzas e indumentária de Navarra. Merindad de Pamplona, I y II. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1987.
  • AZKUE, R.M. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • GURE HERRIA, zk. 26 urt. 4 (1954, uzt-agor), 152-156 or.