Kontzeptua

Ekonomia - Hitzarmena

Ekonomia-hitzarmenaren arabera, Nafarroak bere aduen tributu-erabidea zaindu, ezarri eta arautu dezake. Estatuaren Ogasun Publikoak aitortuta dituen eskubide eta ahalmen berdinak ditu Nafarroako Ogasun Publikoak Foru Komunitatearen tributu sistema osatzen duten tributuekiko ordainarazpenerako, kudeaketarako, likidaziorako, diru-bilketarako, ikuskaketetarako eta artezkaritzarako. Estatuak balio erantziaren gaineko zergari dagokionean eta zerga berezien inportaziorako grabamenen eta inportazio-eskubideen arloan eskumen bakarra beregain hartzen du.

Eskumenok ez dira mugagabea eta ekonomia-hitzarmenak berak bere egikaritzarako muga mota bi jartzen ditu. Lehendabizikoak, Estatu Espainiarrak berretsi eta izenpetutako nazio arteko hitzarmen eta tratatuetara egokitzea eta estatuarekin elkar lana, harmonizazio fiskala, koordinazioa, estatuaren zerga bidezko egitura nagusiari arreta eta solidaritatea bezalako Foru Erkidegoak aintzat hartu beharra dituen printzipio nagusiak dira.

Bigarrenak beharrezkoa den harmonizazio fiskalerako arauak ezartzen dituzte. Horrela, tributu-araudia gauzatzerakoan, Nafarroak Tributu Lege Nagusira egokitu behar du terminologia eta kontzeptuei dagokienez, Estatuaren gainerakoan direnen berdina den osoko prezio fiskal berdina mantendu, zirkulazio-askatasuna eta pertsonen kokapenarekiko begirunea izan eta bermatu eta Espainiar lurralde guztian zeharreko zerbitzu, ondasun, eta kapitalen zirkulazio askea bermatu, kanporaketa ondoriorik jazo ez daitezen eta ezta enpresa lehiakortasunaren aukeren ez baliabide esleipenen distortsioaren kaltetan gabe, eta lurralde bereko ekonomia jardueren sailkapen berdina erabili.

Itzartutako tributuen, tributu-sistema guztia aintzat hartzen dute eta bereziki ondorengoak aipatzen dira: Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga, Sozietateen Gaineko Zerga, ez Egoiliarren Errentari buruzko Zerga, Ondarearen gaineko Zerga, Oinordekotasunen eta Dohaintzen Zerga, Balio erantsiaren gaineko Zerga, Ondare-Aldaketen eta Ekintza Juridiko egiaztatutakoen gaineko Zerga, Aseguruen Primen gaineko Zerga, Zerga Bereziak, Hidrokarburo jakinetarako Salmenta Minoristen gaineko Zerga, Jokoaren gaineko tributu eta Tasak.

Tributuotariko bakoitzerako, hitzarmenak, lotura-puntuak edo harmonizaziorako irizpideak, sarritan korapilatsuak, eta berari esker, zerga-egitateak edo subjektu pasiboekiko kudeaketa-eskuduntzak bereizten dituenak, ezartzen ditu. Lege testuaren zatirik luzeena da.