Kontzeptua

Ekonomia - Hitzarmena

Arbitraje-Batzordea Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Ekonomia Sailburuak eta Ogasun Ministerioak izendatutako hiru kidez osatuta dago, eta bere zereginak, laburbilduz, beste edozein Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Foru Erkidegokoaren edo Estatuko Administrazioaren artean azaldu daitezkeen auziak atondu, norbanakoen tributuei buruzko gorabeherei dagozkien Administrazioen artean sortu daitezkeen gatazkak ezagutu eta zergapekoen helbideratzeen buruz gerta daitezkeen ezadostasunak atontzean datzaz. Bere erabakiak administrazioarekiko auzi-errekurtso bidean eta Auzitegi Gorenari dagokion aretoaren aurrean bakarrik aurkeztu izango dira.