Filosofoak

Echeverria Ezponda, Javier

Javier Echeverria Ezponda Iruñan jaio zen, 1948an.

Euskadiko Zientzia Fundazioko (Ikerbasque) ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia II Sailera atxikia, eta CSICeko Filosofia Institutuko unibertsitate-katedraduna, eszedentzian.

Haren ikerketa-eremu nagusiak honako hauek dira: zientziaren eta teknologiaren filosofia; Zientziaren etika; zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko loturen azterketa; eta informazioaren eta teknologiaren teknologia berriak.m

Azken urteetan argitaratutako liburu nagusiak: Telépolis (Bartzelona, Destino, 1994); Cosmopolitas Domésticos (Bartzelona, Anagrama, 1995); Los Señores del Aire: Telépolis y el Tercer Entorno (Bartzelona, Destino, 1999); Introducción a la Metodología de la Ciencia: la Filosofía de la Ciencia en el siglo XX (Madril, Cátedra, 1999); Ciencia y Valores (Bartzelona, Destino, 2002); La revolución tecnocientífica (Madril, Fondo de Cultura Económica, 2003), Gobernar los riesgos: Ciencia y valores en la sociedad del riesgo (J. L. Lujanekin elkarlanean egindako edizioa, Madrid, OEI-Biblioteca Nueva, 2004), Ciencia del bien y el mal (Bartzelona, Herder, 2007) eta La Luz de la Luciérnaga: Diálogos de Innovación Social (Ander Gurrutxagarekin elkarlanean, 2012).

International Academy of the Philosophy of Science elkarteko kidea da, eta Leibniz Espainiako Elkarteko presidenteordea. 1995ean, Anagrama Saiakera Saria jaso zuen; 1997an, Euskadi Ikerketa Saria, Humanitate eta Gizarte Zientzien modalitatean; eta 2000n, Saiakera Sari Nazionala (Kultura Ministerioak Los señores del Aire obragatik emana).