Elkarteak

Duguna Folklore Taldea

Diktadura frankista amaituta, nolabaiteko askatasun airea arnas zitekeen, eta trantsizio demokratikoa deitutako garaian berpiztu ziren Nafarroan sentimendu euskaltzaleak. Giro berri horren barruan hasi ziren folklorearen eta kulturaren munduan ekimen berriak sortzen. 1969an sortu zen Eusko Dantzarien Biltzarra, Euskal Herriko folklore-taldeak biltzen zituen eta lehenengo Dantzari Eguna" edo Dantzariak ikerketa aldizkaria bultzatu eta sustatu zituenak. Aldeko giro honekin, Iruñean bertan eta Nafarroako hainbat herritan dantza talde ugari sortu ziren, zenbait adibide aipatzearren nabarmentzekoak dira: Iruña Taldea, Zangozako Rocamador 1972an, Ortzadar 1974an eta abar luze bat. Taldeen gehiengoak, beste hainbat erakundek eta elkartek egin moduan, ikurrina hartu zuten askatasun eta identitate sinbolo gisa. Urteek aurrera egin ahala, prozesio ofizialetan sinbologia honen presentziak, Udalaren eta dantzarien arteko etengabeko liskarra suposatu zuen, jendartean bertan gertatzen zenaren ispilu zelarik. Gatazka honek laurogeiko hamarkadaren zati batean ere zabaldu zen eta taldeak prozesiotik kanporatua izateko mehatxu bat baino gehiago jaso zituen. Nafarroako sinboloen arautzea zuen maiatzaren 28ko 7/1986 Foru Legearen promulgazioarekin, gatazka bere amaierara heldu zen; Udal Dantza Taldeak ikurrina ez uztearen jarreran aurrean, bi urte beranduago, Udalak taldearekin moztu eta taldea desagerrarazi zuen. Honek erantzun ugari eta taldearen aldeko elkartasun ekitaldiak ekarri zituen (peñetako pankartak, omenaldiak, laguntza ekonomikoak, eta abar.).

Entrada Aytº. Prog 1985. Arch Duguna.

Udaletxeko Sarrera. 1985eko programa. Duguna Artxiboa.