Unibertsitateak

Deustuko Unibertsitatea (2011ko bertsioa)

Garai batean EUTG zena Donostiako Campusean kokatzen da, ESTE bezala ezagutzen delarik. Honela, ondorengo ikasketak burutu daitezke:

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako Gradua (EAZ): Batetik, EAZ graduak zuzendaritza estrategikoa, Finantzak eta kontabilitatea, Marketina eta International Business (ingelesez)-ari buruzko ezagutzak lantzen ditu eta bestetik EAZeko Gradua, aipamena + Berrikuntzako DUko titulu propioa eskura daitezke.

Komunikazioko Gradua: Komunikazioa bere osotasun eta konplexutasunean aztertzen du eta komunikazioaren arloan bat egiten duten ikuspegi eta metodologia zientifikoak aintzat hartzen saiatzen da. Helburua, komunikazioaren fenomenoa eta laneko sektorea bere osoan eta konplexutasunean ulertzeko gai diren komunikazioko profesionalak prestatzea da.

Turismoko Gradua: Sektorearen izaera dinamikoagatik, eta eskaintza turistikoa inguru aldakorrera egokitu beharrak eraginda, enpresa eta erakundeetan planifikatzen, antolatzen, zuzentzen eta komunikatzen dakiten profesionalak prestatzea du helburu gradu honek.

Gizarte Laneko Gradua: pertsonek besteekiko eta inguruarekiko harremanetan izan ditzaketen arazo psikosozialak tratatzeko gaitasun profesionala emango duen titulua da.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Zuzenbideko Gradua: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradu bikoitzak gai juridikoen eta enpresen zuzendaritza eta antolaketaren ikuspegi bateratua ematen du, enpresetan eskaera handikoa den titulua delarik.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Informatikako Ingeniaritzako gradua: EAZ + Informatikako Ingeniaritzako Gradu bikoitza egiten duten ikasleek, enpresaren kudeaketan eta zuzendaritzan ardurak hartzeko gaitasunaz gain, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek erakundeei eskainitako aukerei etekina ateratzeko prestakuntza jasotzen dute. Bi modalitateetan burutu daiteke gradu bikoitz hau, nazioarteko modalitatearekin edo nazioarteko modalitaterik gabe.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Kudeaketako Informatika (Titulazio bikoitza): Titulazio honen helburua "ekonomia berriaren esparruan, enpresetako zuzendariak" prestatzea da, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek erakundeei eskaintzen dizkieten aukerei probetxurik handiena ateratzeko ezaguera emanaz.

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza+Espezializazio Masterra: EAZ gradua burutzeaz gain Zuzendaritza Estrategikoko Espezializazio Masterra, Finantza eta Kontabilitateko Espezializazio Masterra, Nazioarteko Kudeaketako Espezializazio Masterra, Marketineko Espezializazio Masterra, Espezializazio masterretako 3. moduluko azken fasean Donostiako edo nazioarteko aukera har dezake ikasleak.

Giza Zientziak: Komunikazioa. HUCO: Komunikazioaren esparruko profesionalak prestatzen ditu, edukiak sortzeko, prestatzeko, formarik egokiena emateko eta konplexutasun osoan kudeatzeko gai izango direnak.

Giza Zientziak: Enpresa. HUEM: enpresa proiektua eraginkortasunez antolatu, lideratu, kudeatu eta zuzentzeko gai diren profesionalak prestatzea da helburu nagusia, enpresa eta giza zientzietako gaitasunak landuz.

Gizarte Lana: Talde eta elkarteetan ongizatea eta garapena galerazten duten egoera arazotsuei aurre egiten dien profesionalak prestatzea da ikasketa hauen helburu nagusia.

Turismoa: Donostiako Turismoko Unibertsitate Eskola, Estatuan sortu zen lehenengoa izanik, turismoaren sektoreko edozein motatako enpresetan lan egiteko profesionalak prestatzera bideratuta dago.

  1. Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra - MBA
  2. Executive Master in Business Administration EMBA
  3. Multinational Master in Business Administration (MMBA)
  4. Master in Business Innovation (MBI)
  5. Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa (PEDF)
  6. Programme for Leadership Development (PLD)