Unibertsitateak

Deustuko Unibertsitatea (2011ko bertsioa)

Bilbon (Bizkaia) eta Donostian (Gipuzkoa) aurkitzen dira Deustuko Unibertsitatea osatzen duten bi campusak.

Ikasketak bi campusetan ematen dira, Fakultateak ikasketen arabera banaturik, honako hauek direlarik:

Zuzenbide Fakultatea: Bilboko campusean kokatua, Zuzenbide, Zuzenbide + Ekonomia Espezializazioa eta Gradu bikoitza EAZ + Zuzenbide graduak eskeintzen ditu. Graduondokoak egiteko ere aukera ematen du Master titulu ofizialak eta titulu propioak eskeiniz.

Teologi Fakultatea: Bilboko campusean kokatua, Teologian Batxilergoa, eta Lizentziatura egiteko aukera ematen du.

Ingenieritza Fakultatea: Bilboko campusean kokatua, Ingenieritzako gradu ezberdinak burutzeko aukera ematen du, Ingenieritza Teknikoa edo Ingenieritzako tituloa eskuratuz. Honela, Informatikako Ingenieritza Gradua, Industria Teknologien Ingenieritzako Gradua, Industria Elektronikako eta Automatikako Ingenieritzako Gradua, Industria Antolaketako Ingenieritzako Gradua, Ikus-entzunezko Sistemen Ingenieritza Gradua edota Telematikako Ingenieritza Gradua dira aukeran dauden Gradu titulazioak. Graduondokoak eta Doktoregoak ere burutzeko aukera badago.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea: Bilboko campuseko La Comercial-en eta Donostiako campuseko ESTEren gradu eta graduondoen prestakuntzak eskaintzen dira. Honela, Bilboko campusean Gradu (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Zuzendarien Aurrerabideko Programa, berezko titulua izanik) eta Gradu bikoitzak (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Zuzenbideko Gradua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua) burutzeko aukera dago. Bestalde, Master eta Doktoretza ikasketak ere eskeintzen dira. Donostiako campusean aldiz, graduaurrekoen artean LADE (Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza+Espezializazio Masterra) eta LADE + ITIG: Titulazio bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Kudeaketako Informatika egiteko aukera dago. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Zuzenbide Gradua, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua + Informatikako Ingeniaritza Graduak burutzeko aukera ematen du, Graduondoko eta Doktoregoak ere egitea posible delarik.

Psikologia eta Hezkuntza Fakultatea: Bilboko campusean kokatua, Psikologiako Gradua, Gizarte Hezkuntzako Gradua, Lehen Hezkuntzako Gradua (Atzerriko Hizkuntzako eta Hezkuntza Premia Bereziak) nahiz Psikopedagogiako Gradua (2. zikloko ikasketak), burutzeko aukera ematen du. Bestalde Psikologia eta Hezkuntzako graduondoak ere egitea posible da, hauen artean Doktoregoa, Master ezberdinak (Droga-menpekotasunei eta beste adikzio batzuei buruzko Unibertsitate Masterra, Derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko, lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako Unibertsitate Masterra, Gerontologiako Unibertsitate Masterra, etab.), edota titulu propioak (Entzumen eta mintzairako aditua, Lan taldeen zuzendaritza eta lidergoa, Erakundeetako aldaketaren eta berrikuntzaren kudeaketa, Erakundeetako pertsonen eta lan taldeen zuzendaritza, Ikastetxeetako baliabideen kudeaketa, Ikastetxeetako egituren kudeaketa, etab.) ikastea posible delarik.

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea: Donostiako campusean Komunikazioko Gradua (komunikabideak, enpresa eta erakundeetakoa, kultura artekoa eta nazioartekoa), Turismoko Gradua eta Gizarte Laneko Graduak egiten dira. Bilboko campusean aldiz Gizarte Laneko Gradua, Turismoko Gradua, Hizkuntza Modernoetako eta Kudeaketako Gradua, Hizkuntza Modernoetako Gradua (Ingeles Ikasketak eta Hispaniar Ikasketak), Euskal Filologiako Gradua eta Giza Zientzietako Gradua (Historia; Filosofia eta Erlijioen Historia) bezalako ikasketak burutu daitezke. Bestalde Masterrak, Doktoregoak (Gizarte Zientziei buruzko doktoregoa, Aisia eta Giza Garapenari buruzko doktoregoa eta Nazioarteko nahiz Kultura arteko Ikasketetako doktoregoa) nahiz Titulu propioak (Zuzendaritzako Idazkaritzako Unibertsitate Graduatua, Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluduna) ere ikasteko aukera ematen da.

Europako Elkarteak unibertsitateen arteko lankidetza sustatzen du irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, ikasleen eta goi mailako irakaskuntza zentroen mesederako. Ikasleen mugikortasuna lankidetza horren funtsezko elementua da. Erasmus programak ikasketak burutzeko atzerriko egonaldiak esperientzia aberasgarriak direla erakusten du. Egonaldi horiek herrialde, ideia, hizkuntza eta kultura desberdinak ezagutzeko ez ezik unibertsitateko ikasketen eta ibilbide profesionalen eboluziorako ere eraginkorrak eta baliotsuagoak dira.