Kontzeptua

Danbolina (2010ko bertsioa)

padera.
zartana.
txartana.
ttunttun.
sartana.

Zabalera baino altuera handiagoko zurezko kaxa zilindrikoa duen danbor txikia. Larruzko partxeak tenkatzeko sokazko sistema eta atzealdeko partxean bordoia izaten dute. Garrantzitsua izan da historian zehar eta jotzaileari danboliterua izena eman zaio. Antzina neurri desberdinetakoak ziren. Gaur egun, bi motatakoak erabiltzen dira: danbolina (txikia-altua) eta bonbetea (handia-baxua). Jotzeko era desberdin asko daude. Batzuek sinple eta errazak, eta besteak esku batekin jo ahal izateko konplexutasun eta trebetasun handikoak Sinonimoa: Ttunttun.