Enpresariak

Carriquiri, Nazario

Carriquiri zezen azienda ospetsuaren sortzailea, XIX. mendearen lehen erdian.

Behar bada, Behe Nafarroako jatorriduna, Iruñan ezarritako perzkin baten semea zen.

Tafallatik gorteetarako diputatua, bankaria, enpresa gizona, aziendaduna. Madrilen banka etxea izan zuen. Espainiako iparreko tren sarearen sortzaileetako bat izan zen, Graoko valentziar kaia egin zuen eta Iruñako Baleztena familiaren jauregia ere. Negozio ikaragarriak egin zituela idatzi izan da.

Karmen Mosorekin ezkondua, ez zuen oinordetzarik izan.

Giza seme inteligentea eta ekimentsua, behingoan nabarmendu zen banka negozioetan eta abelazkuntzan, Isabel II. aldeko politika gatazketan, gainera, parte hartuz.

Guendulainekin, beste aziendadun bat, elkartu zen, eta, geroago, bere zatia erosiz, 1850ean aziendaren jabe bakar izatera iritsi zen. Gero Espoz y Mina konde eta bere koinatua zenarekin elkartu zen, baina jada 1868an kondeari bere eskubide guztiak eman zizkion.

Carriqui izeneko zezenak, gorrixkak, artegatuak, eta mugimendu arin eta ustekabeak zituztenak ziren. Sarritan toreroaren atzean zegoen plazako barrera jauzi egiten zuten. Ejea de los Caballeroseko belartzetan, Nafarroaren mugetan, jaten zuten.

Lehendabizi toreatutako Carriqui zezenak Iruñan izan ziren, 1852. urteko San Fermín jaietan, eta Madrilen 1864ko uztailaren 10ean. Zezen ospetsuenetariko bat Zaragozan toreatu zen, 1860an, Pilarraren jaietan, Isabel II.aren ohorez. Esanda geldi bedi "Llavero" zezenak, horrela zuen izena, hamar zaldi hil zituela eta 53 zartako hartu zituela. Ikusleen eskariz bizia barkatu egin zitzaion. Beste ale bat Bartzelonan 1873an toreatu zen, guztira 114 zartako hartuz eta 30 zaldi hilez. Bere indar eta kemenagatik garai hartako lehen mailako Mazzantini, Guerrita eta beste torero batzuk Carriquiei boikota egin zieten.

Espoz y Mina Kondeak eta bere arrebek azienda Bernabé Cobaleda de Salamancari saldu zioten, horrela Nafar zezen kementsu horiek desagertuz.

Nazario Carriqui 1834ko urtarrilaren 12an hil zen.

Erref. Vierge, Galo: Dos ganaderos navarros: D. Nazario Carriquiri y D. Cándido Díaz, "Vida Vasca", 1971, 129-130 orr.; Paños Gallur, Vicente: La ganadería de Nazario Carriquiri; Tamburri y Moso, Carlos: Nazario de Carriquiri, un pionero del desarrollo económico español. Historia y Vida aldizk. Artik., 37.zkia., Barcelona, 1971.