Pintoreak

Berges, Georges Prosper Ernest

  • 1894: Pau, otsaila; Soir à Nazareth aurkeztu zuen Société des Amis des Arts elkartean.
  • Paris, martxoa; La Fuite en Egypte aurkeztu zuen Salon des Champs-Elysées erakusketa-aretoan, eta domina bat eskuratu zuen.
  • 1985: Pau; La Fuite en Egypte lanarekin parte hartu zuen Société des Amis des Arts elkartearen erakusketan. Pau hiriak erosi zuen koadroa.
  • 1985: Paris; Le Jugement à Paris jarri zuen ikusgai Salon-en.
  • 1986: Paris; Christ et la Samaritaine lanarekin parte hartu zuen Salon-en.
  • 1897: Pau; urtarrilaren 15etik martxoaren 15era; Intérieur à Anso (Haut Aragon) aurkeztu zuen Société des Amis des Arts-en. Bidaiatzeko diru-laguntza bat eskuratu zuen Intérieur à Anso (Haut Aragon) lanarekin, eta urrezko domina bat Saint-Georges vainqueur lanarekin Salon-en. Gaur egun Baionako Saint-André elizarena da koadro hori. Donibane Lohizune; Le Martyre de Saint-Léon aurkeztu zuen "Exposition des Fêtes de la Tradition Basque" erakusketan.
  • 1898: Pau, otsaila; Saint-Georges vainqueur aurkeztu zuen "34e. Exposition de la Société des Amis des Arts" erakusketan.Paris, maiatza; Doña Maria eta Domingo, mendiant de Tolède jarri zituen ikusgai Salon-en.
  • 1899: Paris; Danseuses Flamencas eta Portrait de femme jarri zituen ikusgai Salon-en. Administration des Beaux-Arts-ek erosi zuen Danseuses Flamencas olioa, eta Baionako hiriari eman zion 1902an. Angelu; Gitanes (litografia) jarri zuen ikusgai.
  • 1900: Paris; Souvenir de Venise jarri zuen ikusgai Salon-en, eta zilarrezko domina eskuratu zuen.
  • Erakusketa unibertsala: lehiaketatik kanpo aurkeztu zen.
  • 1901: Pau; Danseuses Flamencas lanarekin parte hartu zuen Société des Amis des Arts elkartearen erakusketan. Paris; Visite á l'usine après une soirée chez le directeur eta Saint Georges le vainqueur aurkeztu zituen Salon des Artistes Français-en. Baiona (Château Vieux). Saint-Georges vainqueur eta Visite à l'Usine après une soirée chez le directeur lanekin parte hartu zuen Eskrima Elkartearen arte-erakusketan.
  • 1902: Paris, Salon des Artistes Français; Danseuse espagnole (Tango) eta Portrait de madame D aurkeztu zituen.
  • 1903: Paris, maiatza, Salon des Artistes Français; Espagne 1809 aurkeztu zuen.
  • Baiona, abuztua; Carmen, Procession aux flambeaux à Lourdes, Portrait de Madame C. eta Fillette à Cheval lanekin parte hartu zuen "1ère Exposition de la Société des Amis des Arts Bayonne-Biarritz" erakusketan.
  • 1904: Pau; El Tango aurkeztu zuen Société des Amis des Arts elkartean.
  • Paris; Saragosse eta Portrait de Madame Haran jarri zituen ikusgai Salon-en.
  • 1905: Monako; Danseuses flamencas eta Soir de la Saint-Jean aurkeztu zituen "Exposition Internationale Artistique" erakusketaren inaugurazioan. Bonnatek eta Saubesek ere parte hartu zuten.
  • Paris, Petit aretoa; Partant pour le bal aurkeztu zuen "Exposition des Amis des Arts"-en.
  • Paris, "Salon d'Automne"; Portrait de Mademoiselle Paulette M jarri zuen ikusgai.
  • Baiona; "Exposition de la Société des Amis des Arts de Bayonne-Biarritz" erakusketan parte hartu zuen El Toro de fuego lanarekin.
  • 1906: Baiona; Sous la moustiquaire eta zenbait akuaforte aurkeztu zituen "Exposition de la Société des Amis des Arts de Bayonne-Biarritz" erakusketan.
  • 1907: Paris, Salon des Artistes Français; Été eta Les Cigarières aurkeztu zituen.
  • 1910: Paris; Douceur de vivre jarri zuen ikusgai Salon des Artistes Français-en.
  • 1913: Paris; Décoration pour l'église du Bourget eta Une femme dans les fleurs lanekin parte hartu zuen Salon des Artistes Français-en. Biarritz (Bellevue jauregia, abuztuaren 15etik irailaren 15era); Les perroquets eta zenbait pastel jarri zituen ikusgai "Exposition de la Société des Amis des Arts Bayonne-Biarritz" erakusketan.
  • 1915: Pau; Montecarlo aurkeztu zuen Société des Amis des Arts elkartean.
  • 1919: Baiona; Paysage lanarekin parte hartu zuen "Exposition Franco-Belge" erakusketan.
  • 1920: Pau; Jardin basque eta Jardin d'Andalousie aurkeztu zituen "51e. Exposition de la Société des Amis des Arts" erakusketan.
  • 1923: Baiona; Sur les hauteurs de Bidart jarri zuen ikusgai Euskal Museoan.
  • 1927: Baiona; Les Azalées eta Mur fleuri à Itxassou jarri zituen ikusgai Euskal Museoan, Groupe des Neuf (bederatzien taldea) taldeko beste bi kiderekin batera.
  • 1998: Georges Berges erakusketa Angelun (Maison pour Tous); Les Amis du Lavoir de Louillot taldeak antolatu zuen.