Literatoak

Bellido Cormenzana, José María

Berehala argitaratu zuen arrakasta handiko bere lehen antzerki-lana, Fútbol (1963), hain zuzen, Parisen estreinatu zena (1966). Haren ostean idatzi zituen Los relojes de cera (1968) eta Rubio cordero (1970). Guztiak ukitu esperimentala zuten eta, beste batzuen artean, Jose Maria Rodriguez Mendez antzerkigileak aitortu zuenez, Brechten didaktika zekartzaten gogora. Ukitu satirikoa alde batera utzi gabe, beranduago arrakasta handiko beste pieza batzuk ezagutarazi eta antzeztu ziren, ez horren esperimentalak, esate baterako, Milagro en Londres (1971), Esquina a Velázquez (1975) eta Patatús (1986). Kritikaren hitzetan bere antzerki-lan adierazgarriena Escorpión (1962), Fútbol (1963) eta Ruidos en el subsuelo del bazar (1971) obrek osatzen duten multzoa da. Dena den, antzerki-hizkuntzaren inguruan egin zuen ikerketa nabarmenena La suite fantástica (1968-1971) obran egindakoa da. Azken hori 23 antzerki-piezaz osatutako multzoa da eta idazleak berak "dardarak" izendatu zituen. Bellidok kamera-formatuan idatzi zuen hura eta pieza horietan Donostiako artistak antzerkiaren ekintzan txertatu nahi izan zituen jokoak, parabolak, alegoriak, sinboloak eta "dardarak" azaltzen dira.

Musika asko atsegin zuen eta piano-jotzaile bikaina zen. Porque duele vivir (1962), El acuerdo de Zubieta eta otros relatos (1978) ipuinekin eta Disparos en el Bidasoa (1978) eleberriarekin batera, Bellidok beste liburu batzuk ere argitaratu zituen, idazle eta gizon kezkati, bizizale eta ameslariaren erakusgarri. Sabatina para canario enlutado eleberria sinfonia baten eran idatzi zuen berak aitortu zuenez eta Planeta Sariko finalista izan zen (1963). Lan eskerga egin zuen literatura unibertsaleko lanen interprete eta itzultzaile modura. Bere garaiko egunkari donostiar ugaritan kolaboratu zuen, esate baterako, La Voz de España egunkarian.

  1. Solfeo para mariposas [1961].
  2. Alacrán [1961].
  3. Tren a F. [1961].
  4. Escorpión (1962).
  5. Fútbol (1963).
  6. El vendedor de problemas (1963).
  7. El baño (New York, 1966).
  8. Los relojes de cera (1968).
  9. Rubio cordero (1970).
  10. La suite fantástica (23 piezas) (1968-1971).
  11. Milagro en Londres (1970).
  12. El vendedor de problemas (1970).
  13. Ruidos en el subsuelo del bazar (1971).
  14. Noray sin cabos (1971).
  15. El escaloncito (1971).
  16. Solfeo para mariposa (1972).
  17. Esquina a Velázquez (1975).
  18. Patatús (1986).
  1. Porque duele vivir (1962).
  2. El acuerdo de Zubieta y otros relatos (1978).
  3. Disparos en el Bidasoa (1978).