Kontzeptua

Basa andereak

Nafarra Behereko Kabalkada, Libertimendia eta Tobera Mustrak desfileetako dantzari maskaradunak. Antzina, Luzaiden ere ateratzen ziren.

Pertsonai honek bere aurkarien bitartez eratzen da, denak ere tradizio eta garrantzi berekoak: Andere-xuriak. Bi talde horiek benetan antzinakoak dira eta tokian tokiko mitologian (Basa-andereak, Laminak, eta abar) eta negua eta udaberria aurrez-aurre jartzen dituzten inauterietako tradizioetan oinarritzen dira.

XX. mendeko lehen laurdenean zehar, Georges Hérelle-k zortzi Basa-Andere aipatzen ditu. Denak ere antzeko jantzia daukate, hots, kolore anitzeko jantziak, parpaila ugari eta kolorezko zintekin. Lastoz eginiko txanoa zeramaten, inguru osoan kolorezko zinta zuelarik, eta behealdean oihala zintzilik beloa balitz bezala, aurpegia ezkutatzearren. Hérellek dioenez "luxu basatia" omen zen. Egile horren esanetan, 1923an Irisarrin inauterietan oinarritzen ziren txano bitxiak ikus zitzaketen, ile zatiak itsatsita, antzar hegalak koloreztatuak eta zinta ugarirekin.

Pertsonai honek parte hartzen du desfilean zehar eginiko dantzetan, binaka eta bi ilaretan, Kaxkarot eta Bolantak bezala. Saltoka ibili ordez, hainbat dantzatan pertsonai horiek bezala saltoka ibili ordez, binaka batak besteari agur egiten dio erreberentzia antzeko bat eginez, eta horrek itxura barregarria ematen die. Antzina, pertsonai hau antzezteko mutil gazteak emakumez mozorrotzen ziren, neskek ez baitzuten esku hartzen aktore edo dantzari bezala halako ekimenetan. Gaur egun, emakumezkoak izaten dira pertsonai hau antzezten dutenak, eta zenbaitetan, beraiek dira emanaldian zehar dantza egiten dutenak.

  • HÉRELLE, Georges. Etudes sur le théâtre Basque, Le Théâtre comique. Paris: Librairie Honoré Champion, 1925.
  • HARRUQUET, Sauveur. La danse en Basse-Navarre. Baiona: Bulletin du Musée Basque, 1927.
  • GUILCHER, Jean Michel. La Tradition de danse en Béarn et Pays Basque français. Paris: Maison des Sciences de l'Homme, 1984.
  • SAGASETA ARIZTEGUI, Miguel Angel. Luzaideko Ddantzak. Bilbo, 2011.