Olerkariak

Barón Rada, Baldomero

Romedoval

1890eko martxoaren 7an Iruñean jaiotako poeta eta idazlea. Hiri berean hil zen 1985eko uztailaren 5ean.

Haur zela El eco de Navarra banatzen aritu zen. Argitalpen hartako inprentan hasi zen lanean eta handik García inprentara joan zen. Azken horretan tipografo izan zen. 1917an "Ripios al vuelo" izeneko sekzio bat argitaratzen hasi zen Diario de Navarra egunkarian. Sekzio horrek 70eko hamarkadara arte iraun zuen egunkarian eta haren eskutik kaleratu zuen Desahogos poéticos. Recopilación de versos publicados en Diario de Navarra y en varias revistas, con otras producciones inéditas (Jesús García inprenta, Iruñea, 1925). 1924tik aurrera Euskalerriaren Alde eta Vida Vasca argitalpenetan kolaboratu zuen eta 1952tik aurrera

Argitaragabeko antzerki-lanak ere editatu zituen: Viejo y soltero, Con permiso, Vísperas de San Fermín eta Estampa sanferminera. Bertsotan egindako obren artean -orokorrean izaera narratiboa zutenak, lirikoa baino gehiago- hauek aurki ditzakegu: Desahogos poéticos (1925); Romancero popular navarro, hiru liburuki (Biblioteca Olave Saria, Iruñea, Jesús Gracia inprenta eta libretoa, 1935, 1937 eta 1938); eta Hogar navarro, Diálogo de costumbres en verso (Iruñea, Jesús Gracia inprenta, 1937). Halaber, hainbat lan argitaratu zituen prosan: Las fiestas de San Fermín. Reportaje informativo (Bilbo, Conferencias y Ensayos, 1943); El orfeón pamplonés (Iruñea, Temas de Cultura Popular bilduma, Nafarroako Foru Aldundia, 1968, berrargitalpenak 1974 eta 1979an); eta Joaquín Larregla, compositor (Iruñea, Nafarroako Foru Aldundia, Turismo, Bibliotekak eta Herri-kultura Zuzendaritza, 1981). Horiez gain, kopla eta ereserkien testu ugari sortu zituen.

Urabayenen arabera, "egunkarietako zutabetan egutegiko efemerideei buruzko bertsoak barneratzen ziren garaian probintzietan ugaldu ziren poeten artean koka daiteke Baron Rada" (Iribarren, 1970). Zutabe horietan maitasunez idazten zuen Iruñeko leku, ohitura, mota eta itxurei inguruan eta baita hiriko pertsonaia desagertuei buruz ere: esne-saltzaileak, maisu-maistrak, garbitzaileak, ikazkinak, espartingileak, otseinak.....

  • IRIBARREN, Manuel. Escritores navarros de ayer y de hoy. Iruñea, Gómez, 1970.
  • VV.AA. Gran Enciclopedia Navarra, 1990, 2. liburukia, 300 or.