Erakundeak

AZTI Fundazioa

Elikagai berriak

Kontsumitzailearen profila erabat aldatzen ari da eta merkatuak lehentasun eta behar berriak ditu; lehiakor izan nahi duten enpresek lehentasun eta behar horiei erantzun behar diete. Hori dela eta, AZTI elikagaien industriarekin lan egiten du eta produktu berriak garatzeko eta daudenak hobetzeko konponbide integralak ematen dizkie enpresei. Hain zuzen ere, enpresa honek elikagai funtzionalak diseinatzen espezializatuta dago, azkar prestatzen diren elikagai erosoak, eta aurkezpen berriak dituzten produktuak.

Elikagaien segurtasuna

Kontsumitzaileek eskatzen duten segurtasuna eta elikagaien sektoreko enpresek nahitaez bete beharreko baldintzak, kalitatea kudeatzeko sistemak garatzeko eskatzen dute. Azti Fundazioan sistema horien bidez aukera ematen dute produktuaren ziklo osoan kontrol- eta erregistro-sistemak ezartzeko (jatorritik amaierara).

Teknogia berriak

Batez ere, kontserbatze eta egonkortze sistemak garatzen ditu, baita deskontaminazio prozesuak eta guzti horien on-line kontrola ere. Gainera, elikagai berriak garatzen saiatzen da teknologia edo produktu berriak aplikatuz.

Ingurumena

Ingurumen-jarduera eta garapen ekonomiko eta soziala hobetzeko neurriak ezartzen ditu. Hori dela eta, enpresen elikadura-katearen jasangarritasunak, garapen ekologikoa, prozesuen eraginkortasuna eta azpiproduktoen balioztatzea kontutan hartu behar ditu. Era berean, baliabide naturalak zentzuz erabiltzearen alde agertzea gomendatzen dute.

Garapen gastronomikoak

Azken urteotan elikagaiei loturiko ikerketen ondorioak hedatzeak ezagutza-trukea hobetu du eta informazioa eskuragarriago bihurtu. Horrek aukeraz beteriko mundu bat ireki dio gastronomiari. Gastronomia baino aurreratuago dauden beste eremu batzuetan erabiltzen diren prozesu eta metodoak erabiltzen ari da goi-mailako sukaldaritza. Laborategietan erabiltzen diren teknologia eta metodoak zehaztu dira eta sukaldeko prozesuetan eta industriarako elikagai berrien garapenean erabiltzen dira.